2026ko Hauteskunde Orokorrak - Hauteskunde-egutegia

2026ko Hauteskunde Orokorrak - Hauteskunde-egutegia
Otros datos
Deialdiaren dekretua BOEn argitaratzea: 2026ko urriaren 6an.
Hauteskunde-errolda ixtea: 2026ko abuztuaren 1ean (2026ko uztailaren 30era arte erroldan jasotako aldaketak).

HAUTESKUNDE-ERROLDA:
Indarreko Hauteskunde Errolda udaletxeetan eta kontsulatuetan jendaurrean jartzea: 2026ko urriaren 12tik 19ra.
Hauteskunde Erroldan sartzeko edo handik kentzeko erreklamazioak aurkeztea: 2026ko urriaren 12tik 19ra.
Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzek erreklamazioak ebaztea: urriaren 12tik 22ra (erreklamazioa egin eta 3 eguneko epean).
Erreklamazioen ebazpena jendaurrean jartzea: urriaren 23an.

HAUTAGAITZAK AURKEZTEA: urriaren 21etik 26ra.
Aurkeztutako hautagaitzak BOEn argitaratzea: urriaren 28an.
Hautagaitzak aldarrikatzea: azaroaren 2an.
Aldarrikatutako hautagaitzak BOEn argitaratzea: azaroaren 3an.

HAUTESKUNDE-MAHAIEN ZOZKETA: urriaren 31tik azaroaren 4ra, udal bakoitzaren arabera. IRUÑEKO UDALA: azaroaren 4an, 09:00etan.
Interesdunei mahaikide izendatu dituztela jakinarazteko epea: zozketaren ondorengo 3 egunetan, azaroaren 7ra arte.
Mahaikide izatea eragozten duen arrazoiari buruzko alegazioak Hauteskunde Batzordean aurkezteko epea: jakinarazpenetik 7 egunera arte, azaroaren 14ra arte.
Hauteskunde Batzordeak mahaikideen izendapenari buruzko alegazioak ebazteko epea: jakinarazpenetik 5 egunera arte, azaroaren 19ra arte.
Hauteskunde-mahaien bigarren zozketa: baieztatzeke.

BARRUTIAK ATALETAN ETA MAHAIETAN BANATZEA:
Atalen, mahaien eta lokalen mugak BONen argitaratzea eta udaletxeetan jendaurrean jartzea: urriaren 12an.
Atalen eta mahaien mugaketari buruzko erreklamazioak Probintziako Hauteskunde Batzordean aurkeztea: urriaren 13tik 18ra.
Probintziako Hauteskunde Batzordearen ebazpenak: urriaren 13tik 23ra (erreklamazioa egin eta 5 eguneko epean).
Atalen, mahaien eta lokalen behin betiko mugak udaletxeetan jendaurrean jartzea: azaroaren 19tik 29ra.

ERROLDA-TXARTELAK BIDALTZEA:
Hautesleei hauteskunde-mahaia eta -lokala jakinaraztea: azaroaren 2tik 10era.

POSTA BIDEZKO BOTOA:
Espainian bizi diren espainiarrak:
Posta bidezko botoa eskatzea: urriaren 6tik azaroaren 19ra.
Hauteskunde Erroldaren Bulegoak hautesleari agiriak bidaltzea: azaroaren 9tik 22ra.
Hautesleek botoa postaz bidaltzea: azaroaren 10etik 25era.

Aldi baterako atzerrian bizi diren espainiarrak:
Posta bidezko botoa eskatzea: urriaren 6tik 31ra.
Botoa emateko agiriak bidaltzea: azaroaren 3tik 9ra, errekurtsorik ez badago, eta azaroaren 17ra arte, errekurtsoa aurkeztu bada.
Hautesleek botoa postaz bidaltzea: azaroaren 3tik 25era.

Atzerrian bizi diren espainiarrak:
Posta bidezko botoa eskatzea: urriaren 24tik 30era.
Botoa emateko agiriak bidaltzea: azaroaren 4tik 8ra, errekurtsorik ez badago, eta azaroaren 14ra arte, errekurtsoa aurkeztu bada.
Hautesleek botoa postaz kontsulatura bidaltzea: azaroaren 6tik 24ra.
Botoa kontsulatuko hautestontzian uztea: azaroaren 21etik 26ra.


HAUTESKUNDE-KANPAINA:
Hauteskunde-kanpainaren iraupena: azaroaren 13tik 27ra.
Hausnarketa-eguna: azaroaren 28an.

BOZKETA-EGUNA: azaroaren 29an.
¿Te ha sido útil esta página?