Otros datos
Iruñeko Udalak ideia-lehiaketa bat deitu du Euskal Pilotaren Interpretazio Zentroa eraikitzeko, kultura-ondarea zabaldu eta ikerketa sustatuko duen «Iruña: pilotaren munduko hiriburua» proiektuaren barruan.
HELBURUA: Iruñeak pilotaren nazioarteko munduan duen protagonismoa balioestea, herritarrendako eta bisitariendako topagune izatea eta hiriko pilota-jardueretarako sarrera izatea. Horrela, Iruña pilota-kirolaren diziplina guztien tokiko, eskualdeko eta nazioarteko erreferentzia izatea lortu nahi da, proiektu hau hiriaren kultura-, turismoeta ekonomia-eragile izan dadin.
ZENTROAREN KOKAPENA: zezen-plazaren eta San Bartolome gotorlekuaren atzealdean, Hemingway pasealekua Aralar eta Juan Moya Bernedo kaleekin elkartzen den tokian.
IDEIA-LEHIAKETAREN FASEAK:
1. PROIEKTU-LEHIAKETA: lehiaketa prozedura irekiaren bidez eginen da; beraz, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituen edonork parte hartzen ahal du.
2. HERRITARREN PARTAIDETZA-PROZESUA: proposamen irabazleak jendaurrean erakutsiko dira. Herritarrek proposamen bakoitzari ekarpenak eta iradokizunak egiteko aukera izanen dute partaidetza-prozesuaren barruan.
3. PROZEDURA NEGOZIATUA: Euskal Pilotaren Interpretazio Zentroa eraikitzeko proiektua idazteko eta, hala badagokio, obra zuzentzeko zerbitzu-kontratua lizitazio-deialdirik gabeko prozedura negoziatuaren bidez esleituko da; proiektu-lehiaketan irabazle suertatutako proposamenen egile guztiek parte hartuko dute.
BALIO ZENBATETSIA: 392.561,98 euro (BEZa barne).

¿Te ha sido útil esta página?