Iruñerriko ibai-parkearen erabilera arautzen duen ordenantza

Iruñerriko ibai-parkearen erabilera arautzen duen ordenantza
Otros datos
XEDEA:
Iruñerriko ibai-parkearen erabilera arautzea.

BAIMENDUTAKO ERABILERAK:
Oinezkoen eta txirrindularien zirkulazioa. Oinezkoek dute lehentasuna, eta txirrindulariek une oro haien segurtasuna erabat bermatzen duen distantzia gorde beharko dute. Ezin izanen da inola ere 10 km/orduko abiadura gainditu.

BAIMENA JASO DEZAKETEN ERABILERAK:
Ibilgailuen zirkulazioa, aisialdiko baratzeen eta nekazaritzako finken jabeen zerbitzurako soilik. Mankomunitateak identifikazio-txartel bat emanen die jabe horiei, dagokion ibilgailuan ikusgai eduki beharko dutena.
Ibilgailu berezien (astunak) joan-etorria eta aparteko nekazaritza-lanak.
Pasealekuari eta aisialdi-eremuei eragiten dieten hirugarrenen obrak.
Zaldizkoen eta animaliek tiratutako gurdi-orgaren zirkulazioa. Ez da baimen hori eskatuko Donejakue bidearekin bat datozen tarteetan.
Baimendutako erabilerekin bateragarriak diren jolaseta kirol-jarduerak.
Elikagaiak eta edariak saltzeko jarduerak.

DEBEKATUTAKO ERABILERAK:
Parkean edozein ibilgailu motordunekin ibiltzea: motoak, motozikletak, autoak, traktoreak eta abar. Debeku horretatik salbuetsita daude mugikortasun urriko pertsonen zerbitzuko gurpil-aulkiak.
Parkean txakurrak lotu gabe ibiltzea, haien aisialdirako tokietatik kanpo, eta haien gorotzak dagozkien edukiontzietan ez sartzea.
Bizikletendako eta baimendutako ibilgailuendako ezarritako gehieneko 10 km/orduko abiadura-muga gainditzea.
Pasealekua eta aisialdi-eremuak baimenik gabeko material eta ibilgailuekin okupatzea.
Sua edo suak piztea, horretarako prestatutako tokietan izan ezik, eta betiere lurzoru urbanizaezinean sua erabiltzeari buruzko foru-araudiak debekatzen ez badu.
Parkera hondakin toxikoak eta/edo arriskutsuak, hiri-hondakinak, eraispen-hondakinak, hondakin-urak, zaborrak, paperak, plastikoak eta abar botatzea.
Parkeko hiri-altzarietan ekintza bandalikoak, pintaketak, hausturak edo txikizioak egitea, sentsibilizazioeta informazio-zentroak barne.
Parke osoan dagoen landaredian ekintza bandalikoak egitea, zuhaitzetan, zuhaixketan edo bestelako espezieetan.
Elikagaiak edo edariak baimenik gabe saltzeko jarduerak.
Edozein bozgorailu eta ikus-entzunezko makina erabiltzea, baimenik gabe.
Parkeko edozein eremutan baimenik gabe kanpatzea.
Edozein animalia-espezie gogaitzea edo jazartzea.

ARGITALPENA: 09/01/2014ko BON 5.

Web

¿Te ha sido útil esta página?