Zirkulazioa 2026 - Noiz eta nola ordaindu behar den zerga

Zirkulazioa 2026 - Noiz eta nola ordaindu behar den zerga
Otros datos
ORDAINAGIRIA BIDALTZEA: martxoaren 23tik aurrera.
BORONDATEZ ORDAINTZEKO AZKEN EGUNA: maiatzaren 15.

ORDAINTZEKO MODUAK:
Zergaren ordainketa banku bidez helbideratuta, abantaila hauekin: banketxeak automatikoki egiten du kobrantza, ahazteko aukerarik gabe, eta borondatez ordaintzeko ezarritako epeko azken egunean egiten da.
Ordainagiri-gutuna eta zenbatekoa aurkeztuta Caixabank, Caja Rural de Navarra, Caja Laboral Popular, BBVA, Banco Santander, Kutxabank eta Banco Sabadell banketxeetako edozein sukurtsaletan, entitateek ezarritako ordutegietan (ikusi fitxa).
Udal Diruzaintzan.
Internet bidez: http://www.pamplona.es.

BETEARAZPEN-ALDIAREN FASEAK:
Maiatzaren 15etik aurrera, borondatez ordaintzeko epea amaituta, ordaindu gabeko ordainagiriak kobrantzaren betearazpen-aldira igaroko dira, eta hurrengo egunetik aurrera 5%eko premiamendu-errekargua sortuko dute.
Premiamendu-probidentzia jakinarazi eta hurrengo hilabetean, errekargua 10%era igotzen da.
Epe hori igarota, premiamendu-errekargua 20%era igotzen da, borondatez ordaintzeko epea amaitu zenetik (maiatzaren 16a) sortutako berandutze-interesak kobratzen dira, eta zorra kobratzeko enbargo-prozedurak hasten dira.

Web

¿Te ha sido útil esta página?