Proiektua - Magdalena parkeko 3.1 fasearen proiektu bereiziari dagozkion obrak

Proiektua - Magdalena parkeko 3.1 fasearen proiektu bereiziari dagozkion obrak
Otros datos
Magdalena parkean (Txantrea hegoaldea) aurreikusitako hiru faseetako bi gauzatu dira. Hirugarren faseari dagokion eremua gauzatzeko dago.
Hirugarren faseak eremu oso zabala hartzen du, 45.000 m2 ingurukoa; proiektatutakoaren arabera, erraz bereizten diren eta erabilerari dagokionez independenteak diren bi gune ditu. Parkearen ekialdeko gunean basotxo natural bat sortzea planteatzen da, ertzeko pasealekuaren ondoko kirol-gunea ezartzea eta Burlatako errepidetik Txantrea auzora parkean barna joateko bi lotura nagusiak egitea, baita elkartzeko bi gune (plazatxoak) sortzea ere, parkeko bi loturaeta sarrera-puntuetan. Parkeko erdiko zeharkako bidearen mendebaldeko gunean, etorkizuneko baratze sozialetarako eremua garatuko da, dagozkien lanabes-etxolekin eta zerbitzuekin, eta belardi handi bat ere eginen da.
Magdalena parkeari jarraitutasuna emateko, eta azaldutako argudioak kontuan hartuta, parkearen hirugarren fasea bi azpifasetan banatzea proposatu zen (3.1. fasea eta 3.2. fasea).
Kontratuaren xedea da "Donejakue bidea" parkearen hirugarren faseari (3.1. fasea) dagozkion obrak egitea.

ADJUDIKAZIOA: 2025eko ekainaren 25a.

ADJUDIKAZIODUNA: Lacunza Hermanos S.L.

AURREKONTUA: 1.705.528,66 euro (BEZik gabe).

GAUZATZE-EPEA: 12 hilabete.

Web

¿Te ha sido útil esta página?