Proiektua - Errautsak uzteko espazioa Iruñeko hilerrian

Proiektua - Errautsak uzteko espazioa Iruñeko hilerrian
Otros datos
Hilerrian errausketetatik datozen errautsak uzteko espazio bat gaitzea.

HELBURUAK: bi ezaugarri dituen zerbitzu publiko gisa planteatzen da: toki harmoniatsua izatea eta landareetan oinarritutako egitura bizia edukitzea.

KOKAPENA: Iruñeko hilerria (kokapen zehatza baieztatzeko dago).

PROIEKTUA: espazio zirkularra, lurrezko hormez itxia 1,40 m-ko altueraraino, albo inklinatuekin eta belar-estalkiz landatuta.
Lurrezko eraztun bat eginen litzateke, labirinto moduko bat, errauts-ekarpenekin handitzen joanen litzatekeena.
Azkenik, hostozko ganga batekin estaliko da, tumulu zentrokide batean. Ganga goialdean landatutako zuhaitz txikien hosto erorkorreko adarrek osatuko lukete.
Espazioaren erdian ur-zurrusta duen iturri biribil bat egonen litzateke, eta bi sarrerak partzialki itxita egonen lirateke beira-koskorrezko hormen bidez.

OBREN AURREKONTU ZENBATETSIA: baieztatzeko dago.

OBREN HASIERA: baieztatzeko dago.

AURREIKUSITAKO OBREN AMAIERA: baieztatzeko dago.
¿Te ha sido útil esta página?