Iruñategi - Iruñeko Elkarteen web-orria

Iruñategi - Iruñeko Elkarteen web-orria
Otros datos
Iruñategi proiektua Iruskanen (Iruñeko Informazio Geografikoa Eskuratzeko Ataria) integratuta dago, eta Iruñeko elkarte-mugimenduaren eta gizarte-ekimenaren bilakaera eta egungo egoera aztertu eta balioestea du helburu.

Sare komunitarioaren ikuspegia eskaintzen du, hiriko hamahiru auzoetako elkarte-baliabideen, erakundeen, gizarte-ekonomiaren eta herritarren ekimenen benetako argazkiekin.

14 mapek (1 orokorra eta 13 auzoetakoak) auzo bakoitzaren proiekzioari buruzko informazioa dute, baliabide guztien kokapen geografikoarekin, zenbakituta eta beren ikonoaren arabera identifikatuta, eta izen osoarekin, deskribapenarekin, posta-helbidearekin, helbide elektronikoarekin eta web-helbidearekin ordenatuta. Gainera, baliabideak kategorietan sailkatuta daude, tipologiaren arabera (elkarteak, erakundeak, ekonomia sozial eta solidariokoak edo ekimenekoak), biztanleriaren arabera (haurrak eta nerabeak, gazteak, helduak, adinekoak eta belaunaldien artekoak) eta jardueraren arabera (herritarren segurtasuna, hirigintza eta etxebizitza, dibertsitate funtzionala, kultur aniztasuna, turismoa, osasuna eta ongizatea, ogasuna, ekonomia eta enplegua, hezkuntza, alderdi politikoak eta sindikatuak, gizarte-ekintza, erlijioa eta espiritualtasuna, kirola, lana eta lanbidea, kultura, ingurumena, administrazio publikoa, aktibismoa, gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna eta feminismoa eta LGTBI).

http://asociaciones.pamplona.es/ webgunean ikus daiteke, eta baita udal-eraikinetan eta Civivoxetan jarritako informazio-paneletan eta herritarren eskura dauden liburuxketan ere.

Elkarteek eta kolektiboek alta eman eta doako web-orri bat izan dezakete (aholkularitza Zentro. Elkarlaneko gunean).

Edonork bidal ditzake datuen eguneraketak posta elektronikoz, informacion.participacion@pamplona.es helbidera.

Web

¿Te ha sido útil esta página?