Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal-ordenantza - Informazio orokorra

Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal-ordenantza - Informazio orokorra
Otros datos
XEDEA: gizalegezko jokabide-jarraibideak jasotzea, hirieta natura-ondarea eta gainerako ondasunak zaintzea bere gain hartuta eta, oro har, herritarren elkarbizitza harmoniatsua bermatzea. Horrek guztiak diru publikoaren kudeaketa hobetzea dakar, lehentasun handieneko beharretara baliabide gehiago zentzuz bideratzeko aukera emanez.
Ordenantza oinarrizko hiru printzipiotan oinarritzen da: prebentzioa, gizalegearen aurkako jokaerak zehatzea eta arau-hausleak birgaitzea.
LEGEZKO ARAUDIA: toki-gobernua modernizatzeko neurriei buruzko 57/2003 Legea; haren 139. artikuluak udalerriak gaitzen ditu tokiko intereseko elkarbizitza-harremanak eta beren zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura, instalazio eta espazio publikoen erabilera antolatzeko.
ZEHAPEN-ARAUBIDEA:
Ordenantzak zehapen-araubide bat ezartzen du, eta haren arabera arau-hausteak oso astunak, astunak edo arinak izanen dira. Zehapen arinen isunak 750 eurorainokoak izan daitezke, astunenak 1.500 eurorainokoak, eta oso astunenak 3.005 eurorainokoak.
ARAU-HAUSLEEN BIRGAITZEA: Udalak espedientea ireki zaionari aukera ematen dio ezar dakiokeen isun-zehapena osorik edo zati batean komunitatearendako zeregin edo lanekin ordeztea eskatzeko.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA:
Ordenantzak honako hauek indargabetzeko xedapena jasotzen du: Kale-garbiketari eta hondakin solidoei buruzko Ordenantzaren 5., 9., 10., 12., 20., 21., 22., 23., 24., 25. eta 26. artikuluak; Etxebizitzen Osasun Ordenantzaren 33. artikulua; Iruñean animaliak edukitzea arautzen duen Ordenantzaren 28. eta 29 bis artikuluak; eta Publizitateari buruzko Ordenantzaren 11. artikuluko 2., 12. eta 13. paragrafoak. Horiek guztiak Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal-ordenantzaren zirriborroan arautzen dira orain.
Onetsia 23/12/2005eko Osoko Bilkuran.
BON 61 de 22/05/06.

Web

¿Te ha sido útil esta página?