Iruñeko armarria

Iruñeko armarria
Otros datos
Hiriaren bandera eta armarria Karlos III.a Noblea erregeak zehaztu eta eman zituen, 1423ko irailaren 8an aldarrikatutako Batasunaren Pribilegioan.
Iruñeko armarria puntaduna da eta pieza eta esmalte hauek ditu: azurrezko (urdinezko) eremuan, zilarrezko lehoi ibiltaria, mingaina eta atzaparrak gorriz dituena, eta haren gainetik, erdian, urrezko errege-koroa; borduran Nafarroako armak ditu, urrezko kateak gorrizko hondoan. Horri kanpoko apaingarri edo tinbre bat gehitzen zaio, Hiriaren Urrezko Liburuan duke-koroa gisa definitua.
Hizkuntza heraldikoan, azurrak erregetza, handitasuna, edertasuna eta baretasuna irudikatzen ditu. Lehoia zaintzaren, agintearen, eskuzabaltasunaren eta subiranotasunaren sinboloa da. Zilarrak, metal gisa, xalotasuna, zuritasuna eta birjintasuna adierazten ditu; era berean, urrea aberastasunaren, indarraren, fedearen, garbitasunaren eta iraunkortasunaren adierazle da; eta gorriak adorea, ausardia eta beldurgabetasuna adierazten ditu.
¿Te ha sido útil esta página?