Zirkulazioa 2026 - Nola ordaindu behar den zerga Nafarroatik kanpo

Zirkulazioa 2026 - Nola ordaindu behar den zerga Nafarroatik kanpo
Otros datos
Nafarroatik kanpo bizi izanez gero, zirkulazioaren gaineko zerga honela ordain daiteke:
Udalaren http://www.pamplona.es webgunearen edo banketxe laguntzaileen bidez; ordainagiriaren kopia baino ez da behar, eta halakorik ez baduzu, Departamentutik bidal daiteke.
Udal Gordailuzaintzara (Diru-bilketako eta Diruzaintzako Departamentua) posta-igorpena eginez. Honako hauek zehaztu behar dira: ibilgailuaren matrikula-zenbakia, ordainketaren kontzeptua (zirkulazioaren gaineko zerga eta urtea) eta ordainagiria bidaltzea nahi den helbidea.
Banku-transferentzia eginez, ibilgailuaren matrikula, ordainketaren kontzeptua (zirkulazioaren gaineko zerga eta urtea) eta ordainagiriaren zenbakia adierazita. NANa eta helbidea ere eman daitezke ordainagiria bidaltzeko.
Transferentzian daturen bat falta bada, kopia bidal daiteke posta elektronikoz domiciliaciones@pamplona.es helbidera.

Web

¿Te ha sido útil esta página?