Otros datos
XEDAPEN OROKORRAK:
Debekatuta dago etxebizitzetan errenta-animaliak edukitzea (jabeari etekinak edo baliabideak ematen dizkiotenak). Jabetza pribatuko lursail hesitu eta itxietan eduki ahal izanen dira, norberaren kontsumorako baino ez badira.
Debekatuta dago hegaztiei jaten ematea eraikinetako terrazetan, balkoietan eta leihoetan, parke publikoetan izan ezik.
Debekatuta dago animalia basatiak espazio publikoetan ibiltzea.
Osasun-zerbitzuek behin eta berriz arau-hausteak eta eragozpenak eragiten dituzten animaliak konfiskatu ditzakete.
ETXEKO ANIMALIENDAKO ARAU KOMUNAK:
Mankomunitatearen eskualdeko garraio publikoa arautzen duen ordenantzak dioenez, etxeko animalia txikiak garraiatu ahal izanen dira, horretarako behar bezala prestatutako ontzietan eramaten badira, gainerako erabiltzaileak zikindu edo gogaitu ez ditzaten. Etxeko animalia txikiak baino ezin izanen dira garraiatu, hau da, gehienez 8 Kg-ko pisua duten zakurrak, katuak eta antzekoak. Bidaiari bakoitzeko animalia bakarra onartuko da gehienez, beti kaiola batean, garraio-kaxa batean edo bestelako edukiontzi itxi batean; gehieneko neurriak 55 x 36 x 35 cm izanen dira.
Debekatuta dago elikagaiak ekoitzi, manipulatu eta biltegiratzeko establezimenduetan sartzea.
Debekatuta dago ikuskizunetara, kirolguneetara, igerilekuetara, ospitaleetara eta ikastetxeetara sartzea.
Gainerako establezimenduetan, sartzeko aukera jabearen irizpidearen araberakoa da.
Eraikin pribatuetako igogailuak: beste erabiltzaile batzuek eskatzen badute, ez dira zakurrarekin batera igoko, eta txanda iritsiera-hurrenkeraren arabera errespetatuko da.
Gida-zakurrak araudi honetatik kanpo geratzen dira.
(Osasun Ordenantzako intereseko puntuen laburpena).
Aldaketa 03/08/00ko osoko bilkuran onetsi zen (BON número 11 de 24/01/01); bertan arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen araudia jasotzen da.
ARGIBIDE GEHIAGO: udalaren http://www.pamplona.es webgunean.

Web
610812.325533308
4741641.65743484
N
30
610812.325533308
4741641.65743484
N
30
¿Te ha sido útil esta página?