Karlos III.a Noblea (1361 – 1425)

Nafarroako erregea 1387tik 1425era, funtsezkoa izan zen Iruñearen sendotze instituzional eta urbanistikoaz bezainbatean. Haren ondare nagusia Batasunaren Pribilegioa aldarrikatzea izan zen (1423), horri esker hiru burguen arteko liskarrei buru eman eta hiri bakarrean batu baitzituen.

Nafarroako Karlos III.a, Noblea esaten ziotena, funtsezkoa izan zen Iruñearen sendotze instituzional eta urbanistikoaz bezainbatean. Nafarroa gobernatu zuen 1387tik 1425ean hil zen arte. Garai hura nahiko egonkorra izan zen, gerrek eta barne-gatazkek markatutako hainbat hamarkadaren ondoren.

Hiriarendako haren ekintzarik garrantzitsuena Batasunaren Pribilegioa aldarrikatzea izan zen, 1423an. Ordura arte, Iruña hiru gunetan banatuta zegoen —Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas—, eta etengabe liskarretan aritzen ziren; horren adibide izan zen 1276ko Nabarreriako gerra, Nabarreria erabat suntsitu zuena. Karlos III.ak hiru guneak batu zituen, eta hiriari egitura administratibo bakarra eta araudi eta sinbolo komunak eman zizkion. Hori horrela, Batasunaren Pribilegioak mendetako zatiketari buru eman eta Iruña modernoaren oinarriak finkatu zituen. Gainera, Karlos III.ak egungo katedral gotikoa eraikitzea agindu zuen, eta gorteko bizitza kulturala sustatu. Iruñeko katedralean ehortzi zuten, betiko eraldatu zuen hiriarekin zuen lotura estuaren ikur gisa.
 

Carlos III