Jendaurreko kontsulta, osoko bilkuraren erregelamendu organikoa aldatzeko arau-ekimenaren aurrekoa, bertan ikerketa-batzordeen figura gehitze aldera

Jendaurreko kontsulta, osoko bilkuraren erregelamendu organikoa aldatzeko arau-ekimenaren aurrekoa, bertan ikerketa-batzordeen figura gehitze aldera
Moderation state
Publicado

Organo/unitate egilea: EH Bildu, PSOE eta GEROA BAI udal-taldeek aurkeztutako arau-proposamena.

Ekarpenen igorpena: rop@pamplona.es

Ekarpenak aurkezteko mugaeguna: 2022ko azaroak 18, ostirala

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluarekin bat, Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da Administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek honako hauei buruz:

a)    Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
b)    Aldaketa hori onestea beharrezko eta egoki den.
c)    Arauaren helburuak
d)    Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
 

Documentos adjuntos