Udal-instalazio fotovoltaikoak


Aurrekontua: - €

Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia

Kokapena: Udal-instalazioak

Posta-kodea: Guztiak


Iruñeko Udaleko Energia Agentziak udal-eraikinetako instalazioen jarraipen teknikoa egiten du hilero, funtzionamendu egokia dutela ziurtatzeko. Segimendua egiterakoan, mantentze-operazio batzuk egin dituzte, akatsak eta matxurak konpontzeko inbertsoreetan, panel didaktikoetan, fusible-kutxetan edo panel fotovoltaikoetan. Aurtengo gorabehera bakarrak instalazioen kontroletik sortuak dira, hau da, komunikazioan eta datuen bidalketan gertatu dira. 244/2019 ED argitaratu izanak aldaketa nabariak eragin ditu legerian eta egokitzera behartu gaitu autokontsumoko baldintza berrietara eta soberakinen konpentsazio sinplifikatuetara. Modalitate horren bidez, hain zuzen, 2018an egindako instalazioak –aldaketa horiek direla medio legeztatu ezin izan zirenak– legeztatu nahi izan dituzte. 2019ko abenduan, Udalari ez dagozkion arrazoiak direla bide, oraindik egin gabe zeuden izapide guztiak; izan ere, Udala sistema elektriko osoa egokitzen ari da egoera berriaren arabera.

Bestalde, salmenta-instalazioen sorrera geldirik dago Iruñean, ez baitago, gaur egun, prezio lehiakorrik inbertsore eta instalatzaileentzat. Irudietan ikusgai agertzen da Udalaren instalazioen zerrenda. Instalazio horietan energia fakturatzeko sistema aldatu da eta ez da hileroko energiaren % 100 ordaindu behar baizik eta horren portzentaje bat, gero kopuru hori zuzentzen joateko. Halaber, sortutako energiaren salmenta-prezioa aldakorra da hiru koefizienteren arabera. 2019an, baina errealitatean ez dira jaso soberakinen konpentsazio sinplifikatuko aurrezkiak, sistema elektrikoak ez baitu oraindik araudi berria aplikatu. 2019an, lehenengo eta behin mikrosare adimendun bat sortu da Udaltzaingoaren eraikinean. Sare horrek 78 kWko potentzia fotovoltaikoa izanen du. Energia Agentziaren webgunean informazio gehiago dago energia fotovoltaikoari, legeei eta proiektuen sustapenari buruz. Horrez gain, webgunean aplikazio bat dago azken hiru udal-instalazioen funtzionamenduari segimendua egiteko.

Udalak honako instalazio hauek ditu:

Instalaciones municipales Fotovoltaicas

Dauden salmenta-instalazioetan energia fakturatzeko oraingo sisteman ez da hileroko energiaren % 100 ordaindu behar baizik eta horren portzentaje bat, gero kopuru hori zuzentzen joateko. Halaber, sortutako energiaren salmenta-prezioa aldakorra da hiru koefizienteren arabera; horregatik,bada, honako taula honetan behin-behineko diru-sarreren balioak adierazten dira.

Instalaciones municipales Fotovoltaicas

* 2019an, baina errealitatean ez dira jaso soberakinen konpentsazio sinplifikatuko aurrezkiak, sistema elektrikoak ez baitu oraindik araudi berria aplikatu.

Instalazio berriak: 2019an, lehenengo eta behin mikrosare adimendun bat sortu da Udaltzaingoaren eraikinean. Sare horrek 78 kWko potentzia fotovoltaikoa izanen du. Iruñeko Udaleko Energia Agentziaren webgunean informazio gehiago dago energia fotovoltaikoari, legeei eta proiektuen sustapenari buruz. Horrez gain, webgunean aplikazio bat dago azken hiru udal-instalazioen funtzionamenduari segimendua egiteko, link honetan: esteka

Udal-instalazio fotovoltaikoak
FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >