
KUDEAKETA
Aurrekontuetan, kirol-unitateak bi azpiprograma ditu, guztira 5.239.367 eurokoak: 1.505.000 euro programa eta dirulaguntzetarako, eta 3.734.367 euro Udalaren kirol-instalazioetarako. Lan guztiak egiteko teknikari koordinatzaile bat, kirol-instalazioen zerbitzuko buru bat, administrari laguntzaile bat eta udal-kiroldegiei atxikitako 25 funtzionamendu-laguntzaile ditu.
Arantzadi zein Sanduzelaiko (Aquavox) udal-kiroldegien eta Mendillorriko Trinketearen funtzionamenduaren kudeaketa sektoreko hainbat enpresarekin egindako zerbitzu-kontratuen bidez egiten da. Zehazki, Arantzadi eta Mendillorriko instalazioak Ferrovial Servicios enpresak kudeatzen ditu, eta Sanduzelaikoak, Sedena SL-k. Arantzadi eta Sanduzelaiko (Aquavox) udal-kiroldegien taberna-jatetxeak zerbitzu-emakiden bidez kudeatzen ditu Alegre Vásquez Mayaly Pagola andreak eta Riquelme Araneda Fernando SL-k.
Labrit pilotalekuaren funtzionamendua Nafarroako Pilota Federazioaren esku dago, zerbitzuak emateko kontratu erreserbatu baten bidez. Azkenik, Piraguismoko Udal Zentroa eta bertako taberna administrazio-emakida baten bidez kudeatzen dira, Iruñeko Piraguismo Klubari esleitua.
Udalaren kirol-programa batzuk –mantentze-gimnastika eta aerobica eta 50 urtetik gorakoendako yoga– eta Eskolako areto-futbolaren liga ere Gesport Gestión Deportiva SL enpresaren bidez kudeatzen dira.
KIROLA PRAKTIKATZEKO PROGRAMAK
Udalak kirolaren esparruan dituen jarduera-ildoetako bi dira, batetik, kirola sustatzea, eta, bestetik, biztanleria-sektore guztiek kirola praktikatzea bultzatzen duten proiektuak abian jartzea.
Helduentzako mantentze-gimnastika eta aerobica. 2019-2020ko denboraldian 1.052 lagunek parte hartu zuten.
Yoga 50 urtetik gorakoentzat. 2019-2020ko denboraldian 1.012 pertsona izan zituen.
Bi programak hiriko udal-kiroldegietan, zenbait Civivoxetan eta ikastetxetan egiten dira.
Eskolako areto-futbolaren udal-liga. 2019-2020ko denboraldian 123 taldek eman zuten izena, eta guztira 1.400 parte-hartzaile izan ziren, gutxi gorabehera.
LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK
Udalak kirolerako udal-dirulaguntzen sei deialdi egin zituen 2020an, horietako bat berria (ikus COVID), eta guztira 1.056.800 euro banatu zituen.
Elite-kirola (377.800 euro). Iruñeko taldeek eta kirolariek nazioko elite-lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, maila absolutuan, parte har dezaten laguntzeko laguntzak. Iruñeko hainbat kirol-klub eta -elkartetako 37 kirol-taldek jaso zuten diru-laguntza.
Kirol afizionatua (112.000 euro). Federazio-lehiaketa jakin batzuen esparruan Iruñeko kirol-entitateek ematen dituzten prestakuntza eta sustapeneko jarduerei laguntza emateko laguntzak, kirol ofizialak praktikatzea bultzatzen badute, 6 urtetik aurrera. Dirulaguntza eman zitzaien 28 kirol-klub eta -elkarteri.
Kirol Eskolak (158.200 euro). Oinarrizko Kirol Eskolak antolatzen laguntzeko laguntzak, 6 eta 14 urte bitarteko kirolarientzat. Dirulaguntza eman zitzaien 10 kirol-federaziori eta hiru kirol-kluben talde bati.
Kirol-ekitaldiak (25.000 euro). Iruñean egiten diren kirol-ekitaldiak antolatzen laguntzeko laguntzak. 7 kirol-ekitaldi lagundu ziren diruz.
Kirol-jarduera iraunkorrak (303.800 euro). 2019-2020ko ikasturtean, Iruñean antolatuta, kirol-jarduera iraunkor jakin batzuk egiteko laguntzak, batez ere aisialdikoak. Kirol-jarduera iraunkorreko zortzi programa lagundu ziren diruz.
KIROL-INSTALAZIOAK
UDAL-KIROLDEGIAK
Udalak bederatzi udal-kiroldegi ditu, eta denboraldian zehar % 81eko okupazioa izan dute batez bertze. Udal-kiroldegiek astean irekita ematen dituzten 761 orduetatik 670 erreserbatuta egoten dira klub, ikastetxe edo kirol-programentzat, erabil ditzaten. Udal-instalazioak honako hauek dira: Arantzadiko kirol anitzeko pista estalia, Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, José María Iribarren, Arrotxapea, Mendillorri eta Sanduzelai.
Klub, ikastetxe edo kirol-programen erreserbei dagokienez, okupazio handiena duten kiroldegiak Ermitagañakoa (erreserbatuak dituen 83 orduen % 95), Azpilagañakoa (erreserbatuak dituen orduen % 90) eta Mendillorrikoa (79 ordu ditu okupatuak, erabilgarri dituen 88 orduen % 90) dira, hain zuzen. Sanduzelaiko kiroldegian eskura dauden orduen % 85 zeuden okupatuak; Ezkabakoan, % 65; Arrotxapekoan, % 75; Arrosadikoan, % 85 eta José María Iribarrenen, % 65. Arantzadiko kiroldegi estaliko okupazioa ez da % 45era iristen; zehazki, % 41 da. Zortzi kiroldegiak astelehenetik ostiralera egoten dira irekita, 08:30etik 22:30era, eta larunbatetan, 08:30etik 21:30era. Hala ere, Arantzadiko kiroldegia da ordutegi desberdina duen pista bakarra, egokiagoa kirolguneko instalazioetarako. Astelehenetik larunbatera egoten da zabalik, 09:00etatik 21:00etara. Igandean Arrosadia, Ezkaba, Arrotxapea, Sanduzelai eta Mendillorri baino ez dira egoten irekita, 08:30etik 14:00etara.
Erreserben esleipendunak honako hauek dira: ikastetxeak, Gorputz Hezkuntzako irakasgaiaren curriculuma lantzeko eta eskolaz kanpoko kirol-jarduerak egiteko; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, Nafarroako Kirol Jokoak egiteko; kirol-taldeak, beren entrenamendu eta partida ofizialetarako; eta elkarteak, kirol-jarduerak egiteko. Normala denez, erabileraren ehuneko handiena duten kiroldegiek hartzen dituzte, goizez, ikastetxeetako gorputz-hezkuntzako eskolak.
ARANTZADIKO ETA SANDUZELAIKO KIROLGUNEAK
Arantzadiko kirolguneak eta Sanduzelaiko kirol-hiriak 40.575 sarrera eman zituzten 2020an. Urteko abonamenduei dagokienez, herritarrek 1.339 eskuratu zituzten. Udarako abonamenduak 1.122 izan ziren. Neguko 14 abonamendu ere saldu ziren; horien iraupena urtarrilaren 1etik ekainaren 15era eta irailaren 16tik abenduaren 31ra bitartekoa da. Azkenik, hiru hileko 286 abonamendu eta hilabeteko 932 abonamendu eman ziren.
|
|
Arantzadi |
Sanduzelai |
|
SARRERAK: |
24.220 (-% 49) |
16.355 (-% 54,5) |
|
Abonamenduak: |
Arantzadi |
Sanduzelai |
|
Urtekoak |
617 |
722 |
|
Negukoak |
10 |
4 |
|
Udakoak |
779 |
343 |
|
180 egunekoak |
228 |
209 |
|
90 egunekoak |
123 |
163 |
|
30 egunekoak |
500 |
432 |
LABRIT PILOTALEKUA
Nafarroako Euskal Pilota Federazioak udal-jabetzako Labrit pilotalekua kontratu baten bidez kudeatu eta ustiatu zuen; kontratu horren barruan ondasunak, makinak eta instalazioak garbitu, mantendu, kontserbatu eta zaintzeko lanak ere badaude jasota. Kontratuaren zenbatekoa 158.418 eurokoa da.
BESTE GUNE BATZUK
Caparrosoren errota. Nafarroako Piraguismo Federazioak, Iruñea Piraguismo Klubarekin batera, Caparrosoko Errota izeneko udal-lokala kudeatu eta ustiatu zuen piraguismorako gune eta jatetxe-taberna gisa. Udalak 52.816 euro ordaindu zituen zerbitzu horrengatik. Aisialdiko eta entrenamenduko eta kirol-errendimenduko jarduerak egin ziren. 90 eta 100 pertsona inguruk erabili ohi dute instalazioa, eta 1.269k jarduera edo alokairuren baten bidez erabiltzen dute (ikus COVID).
Belar artifizialeko udal futbol-zelaiak. Halaber, Sanduzelai, Lezkairu eta Arrotxapea auzoetako belar sintetikoko futbol-zelaiak ere kudeatu ziren. Oinarrizko kiroleko futbol-taldeen entrenamenduak eta partidak egiteko erabili ziren batez ere; ordutegi hauetan okupatu ziren: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:30era bitartean; larunbatetan, 09:30etik 14:30era eta 14:00etatik 21:30era bitartean, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:00etara.
Denboraldi honetan zehar, 2.500 jokalari inguru dituzten 150 taldek erregulartasunez erabili dituzte hiru futbol zelaiak, astelehenetik ostiralera (partidak eta lehiaketak kontuan hartu gabe).
INBERTSIOAK KIROL-INSTALAZIOETAN
Iruñeko Udalak 586.710 euro inbertitu zituen 2020an kirol instalazioetan: hobekuntza edo mantentze lanetatik hasi eta altzari hornidura edo seinaleztapeneraino. Adibide gisa, Arantzadiko kirolguneko padel pistetako belarra ordeztea, estalkiaren iragazgaiztasuna edo Sanduzelaiko Aquavoxeko aldagelak konpontzea; Ermitagañako kiroldegiko kirol pistan berokuntza-sistema instalatzea; Arrotxapeko eta Sanduzelaiko futbol zelaietako belarraren argiztapena erabat berritzea eta Trinitariosko Skate eta Pum track pistetan informazio-seinaleak jartzea.
|
Inbertsioak |
Zenbatekoak (eurotan) |
|
Kirolguneak |
225.761 |
|
Mendillorriko Trinketea |
3.636 |
|
Kiroldegiak |
81.053 |
|
Futbol-zelaiak |
258.678 |
|
Bestelakoak |
17.581 |
|
Guztira |
586.710 |
KIROL-EKITALDIETARAKO BABES-KONTRATUAK
Salbuespen gisa, zenbait motatako laguntzak eman zaizkie hirian egindako hainbat ekitaldiri, babes-kontratuen bidez.
Kirol-ekitaldietarako laguntzak 2020an
|
Alde Zaharreko VI. Erremonte Txapelketa |
2.500 euro |
|
Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren 2. etaparen irteera |
40.000 euro |