Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

KOMUNITATE EKINTZA

ILDO OROKORRAK

PREBENTZIO-EKINTZA KOMUNITARIOKO ZERBITZUAK (PEKZ)

Iruñeko Udalak, hiriko hamar auzotan dauden Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen (PEKZ) bidez, xede du adingabeek beren garapen pertsonala ahalbidetuko duen ingurunea izatea sustatzea, beren komunitatearen eremuko jarduketen bidez. Babesgabetasun-egoerak prebenitzea da asmoa, komunitate-proiektuak, -sareak eta -jarduerak sustatzea bultzatuz, auzoko eragileekin koordinatuta: gizarte-ehuna, hezkuntza- eta osasun-arloak, beste zerbitzu publiko batzuk eta, jakina, Udaleko Gizarte Zerbitzuen Auzoko Unitateak.

Alorrak egiten duen lana da kontratuen eta administrazio-lanen jarraipena egitea eta behar informatikoak kudeatzea.

2020an koordinazio-bilerak egin ziren banaka PEKZ bakoitzarekin eta zerbitzu guztiekin. Martxoan, Udalak Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen 8 kudeaketa-kontratuen aldaketa egin zuen 2020ko ekainaren 9ra arte, eta horrela kontratua eta adskribatutako langileak Udalaren oinarrizko zerbitzuak indartzera pasatu ziren (ikusi COVID). Ekainean bigarren aldaketa bat egin zen, oraingoan udarako jardueren proiektuaren edukiari eta hura gauzatzeko tokiari buruzkoa. Bigarren horri helegitea jarri zioten, eta ez zen aplikatu. Azaroaren 5ean Osoko Bilkurak erabaki zuen PEKZen kontratuak ez luzatzea, eta COworkids programa berria aurkeztu zuen.

 

BIZIKIDETZA

  • Zurrumurruen Aurkako Estrategia. 2017tik Udalak Zurrumurruen Aurkako Estrategia garatzen du, Zaska, Nafarroako Zurrumurruen aurkako sareren bidez, eta 2020an Zurrumurruen aurkako V. Gazte topaketaren antolaketan parte hartu zuen, Tenerifen sustatu eta online egin zena.
  • Gainera, Laguntzarik Gabeko Adingabe Atzerritarrak gizarteratzeko lan egin zen, ACOMPAÑANDO-T gizarteratze- eta laneratze-proiektuaren bidez –Laguntzarik Gabeko Adingabe Atzerritarrak helduarora igarotzeko programa, Koine-Aequalitas Fundazioak garatua–.
  • Milagrosako haurtzaroko sarean parte hartu zen talde eragile komunitarioko parte gisa, eta “Milagrosa-Arrosadía auzoko kulturarteko esku-hartze komunitarioko proiektuan: Sare komunitarioa: hazi eta elkarrekin bizi”. Azken hori Nafarroako Gobernuko dirulaguntzara aurkeztu  eta Munduko Medikuak-ekin dagoen hitzarmenaren bidez garatu zen. Auzoko baliabideen gida bat egin zen familientzat, eta zurrumurruen aurkako prestakuntzan eta sarea bera dinamizatzen lan egin zen (ikusi COVID).
  • Udako kanpaldia. Hegoalde, Cardenal Ilundáin eta Iturrama ikastetxeetan 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako kanpaldia antolatu zen, “Ezinbestekoen uda” lelopean. 373 parte-hartzaile izan ziren, 8 txandatan, uztailaren 6tik abuztuaren 28ra bitarte.

 

ESKATUTAKO DIRULAGUNTZAK

  • Droga-menpekotasunen kontrako Foru Planaren dirulaguntza. Prebentzio Ekintza Komunitarioko Programarako eskatzen da (8 PEKZ). Emandako eta justifikatutako zenbatekoa: 97.368 euro (12.171 euro, PEKZ bakoitzeko)
  • Drogei buruzko Plan Nazionalaren dirulaguntza. Droga-menpekotasuna prebenitzeko programa bat da, legez kontrako droga-trafikoan eta horrekin loturiko beste delituetan atzemandako ondasunen funtsaren kargura: Prebentzio Ekintza Komunitarioko Programarako eskatzen da. 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arteko aldirako emandako laguntza: 678.897 euro; 2020ko azaroaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arteko aldirako emandako laguntza: 451.116 euro.
  • Migrazio-politiketako dirulaguntza. Kulturen arteko bizikidetza sustatu eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetara bideratua, Milagrosa-Arrosadía auzoko kulturarteko esku-hartze komunitarioko proiekturako eskatu zen –Sare komunitarioa: hazi eta elkarrekin bizi–. Emandako eta justifikatutako zenbatekoa: 14.999 euro.
  • 2019ko La Caixaren dirulaguntza kulturartekotasunerako. ‘Zure auzoa, zure etxea. Kulturarteko esku-hartze komunitarioa Milagrosan’ proiektua. Emandako eta justifikatutako zenbatekoa: 32.190 euro.
  • Adinekoen esparruan autonomia sustatzeko eta menpekotasuna prebenitzeko jardueretarako dirulaguntza, Nafarroako Gobernuak emana, ‘Martxan’ programako langileentzat. 5.589 euro eman ziren.

 

DEITUTAKO DIRULAGUNTZAK

Entitateentzako dirulaguntzak, komunitate arloko prebentzio- eta sustapen-proiektuetarako, haurren eta gazteen aisialdiaren eta denbora librearen esparruan.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 36.000 euro da. 3 entitate aurkeztu ziren, baina horietako batek atzera egin zuen.

Emandako laguntzak

Elkartea

Proiektuaren izena

Guztizko kostua

Eskatutako zenbatekoa

 

Emandako zenbatekoa

 

Hazialdea elkartea

Gizarte- eta hezkuntza-proiektua Ermitagaña eta Mendebaldea auzoetan

18.500

12.218

 

10.385

San Juan Xar elkartea

San Juan Xar Txiki hezkuntza-proiektua

11.273

9.019

 

7.801

 

 

 

 

 

18.186

 

 

ZENTRO KOMUNITARIOAK (GEZK)

Udalak auzotarrentzat zabalik dauden lokalak ipintzen ditu auzoen eskura. Elkarte-bizitza eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzera bideraturik daude. Garatzen diren jarduerak irekiak dira, irabazi-asmorik gabeak, eta belaunaldien eta kulturen artekoak, eta genero-ikuspegia eta ikuspegi inklusiboa sustatzen dute. Auzotarrentzat dira, eta eremuko kolektiboen arteko harremanak, aisia eta kirola sustatzea dute xede.

Urriaz geroztik zabalik, Udalak sartzeko sistema berria ezarri zuen, erreserbak eta egutegiak eta mantentze-lanetako gorabeherak kudeatu zituen, eta haien funtzionamendua Udaleko beste alor batzuekin koordinatu zuen, hala nola Hiri Kontserbazioarekin, Gizarte Enpleguarekin, Herritarren Partaidetzarekin eta Gizarte Ekintzarekin.

Azaroan entitate erabiltzaile egonkor gisa erabilera-lizentzia eskaerak aurkezteko epea ireki zen. 70 proposamen jaso eta 62 entitate onartu ziren.

Zentro Komunitarioetako espazioak erabiltzeko eskaeren kudeaketa ikasturteka egiten da, hortaz, ondoko taulan 2020ko ekainetik 2021eko ekainera egindako eskaerei dagozkien datuak erakusten dira. Entitate/kolektiboek Zentro Komunitarioak erabiltzeko egindako eskaerak zenbatu dira, hala unean unekoak nola erabilera egonkorrekoak. COworkids udal-programari dagozkion erabilerak ere zenbatu dira, 2021eko urtarrilaz geroztik.

 

Espazioen erabilera

 

Eskaera kopurua

Parte-hartzaile kop.

Egonkorrak

208

3.346

Unean unekoak

56

1.435

Baimenduak

254

 

Baimendu gabeak

10

 

Jardueren % 33 prestakuntza- eta kultura-arlokoak dira, % 20 auzo-topaketak, % 4 dantza-jarduerak, % 25 aisialdiko eta denbora libreko jarduerak, eta % 18 kirol-jarduerak.

 

EKINTZA ZEHATZAK

  • Jolas-pistak Buztintxurin. Horiek diseinatzeko prozesuan parte hartzea.
  • Tic Tac programa. 2020ko azken hiruhilekoan Udalaren ‘TIC TAC’ programa abiatu zen, La Caixa fundazioarekin eta Caixabankekin batera bultzatuta. Horren bidez zaurgarritasun egoeran dauden adingabeak dituzten berrogeita hamar familiak chromebook-ak zituzten maileguan, ikasi eta etxeko lanak egin zitzaten (ikus COVID).
  • Jatorri errumaniarreko Milagrosako ijito familiak. Nafarroako Gobernuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez ezarri zen, eta hainbat arlotan (etxebizitza, prestakuntza, enplegua, osasuna, etab.) defizitak direla-eta bazterkeria-egoera handian dauden familiei intentsitate handiko laguntza ematera bideratzen da. Abian jartzeko aurrekontua 90.000 eurokoa da: 85.000,00 euro proiekturako eta 5.000 euro NUPeko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle eta ikertzaile eta Red Romá sareko kide den Javier Arza Porrasentzako, proiektua monitorizatu, sistematizatu eta ebaluatu dezan.
  • Elikagai Bankua (ikusi COVID). Elikagai Bankuaren banaketa-lana eta auzo-unitateen eskaerak babestu ziren, eta lau banaketa-puntu ezarri ziren Arrotxapea, Ermitagaña, Milagrosa eta Sanduzelaiko zentro komunitarioetan, auzoetako zaintza-sareekin koordinatuta, banaketa-egunetan boluntarioak izan ahal izateko. Maiatzean eta ekainean, 2.548 eta 1.857 pertsona baino gehiago artatu ziren, hurrenez hurren, eta kopuru bakoitzean bi urtetik beherako 80 pertsona baino gehiago zeuden. Uztailean, abuztuan eta irailean eta apirilean mila pertsona inguruk jasotzen zuten arreta.

 

ADINEKOAK

  • Adinekoen Udal Kontseilua. 2020ko otsailaren 7an, legegintzaldiko Adinekoen lehen Udal Kontseilua deitu zen. Kontseilu horretan, Irubide Erretiratuen Klubeko Asun Apesteguía aukeratu zen presidenteorde, eta adinekoekin ekintza komunitarioan esku hartzeko ildo nagusien eta aztertzen ari diren programen berri eman zen. Irailean bigarren bilera bat egin zen (ikusi COVID).
  • Sareko lana Iruñeko auzoetan. Donibaneko Adinekoen Itunean lan aktiboa egiten jarraitu zen, eta Iturraman eta Santa María la Realen antzeko sareak eratzeko lanari ekin zitzaion.
  • Beti norbaitekin: Bakardadeari buruzko programa. La Caixa Fundazioarekin hitzarmen bidez sinatu zen 2020ko ekainean, Donibaneko Adinekoen Itunaren esparruan. Programa Paumak kudeatzen du, Alaiz kolektiboarekin batera.
  • ‘Martxan’ programa: jarduera fisikoak eta memoria-jarduerak. Iruñeko lau auzotan abiatu zen: Milagrosa, Iturrama, Arrotxapea eta Alde Zaharra, eta 118 lagunek parte hartu zuten 2020an. Jarduera fisikoa eta estimulazio kognitiboko jarduerak eskaintzen ditu, bi kasuetan astean bitan, eta egun batean ibilaldi-solasaldi bat egiten da.
  • Ideiak biltzen inkesta. 65 urtetik gorakoei egin zitzaizkien galderak, azaroan, adin-tarte horretarako jarduerak programatze aldera. 147 inkesta bildu ziren (% 70, emakumeenak). Erantzuten duten lagunen batezbesteko adina 70 urte da.
  • Iruñeko auzoen diagnostikoa. 12 auzotako diagnostikoak eguneratu dira (Donibanekoa egina zegoen dagoeneko), eta argitaratzeko prestatu dira.
  • Harremana adinekoen elkarteekin. Adinekoen entitateen esanetara egoten jarraitzen du, haien intereseko gaien berri emateko eta zalantzak argitu eta beharrak asetzeko.