
SEMAFORO-INSTALAZIOAK ETA CCTV KAMERAK
2020an, 500 semaforotik gora konpondu dira istripuen eta instalazioetako matxuren ondorioz (semaforoak, CCTV kamerak, zutoin pneumatikoak, zinemometroak eta neurgailuak).
Jarduketa nagusiak:
SEINALE HORIZONTAL ETA BERTIKALAK GALTZADAN.
Seinaleztapenean egindako lan nagusiak honako hauek dira: hiriko bide nagusiak birmargotzea zein autobus-erreiak egitea, hiri-ingurune guztian 230 oinezkoen pasabideen eta gelditze-lerroen saneamendua egiteaz gain.
Halaber, duela 10 urte baino gehiago paratutako 600 seinale berritu eta 939 garbitu dira; seinaleztapen berria (610) instalatu da eskasa zen edo halakorik ez zegoen puntuetan, eta 207 seinaleztapen-zutoinen bertikaltasuna berrezarri da. Bidenabar, seinaleztapenaren egoera ikuskatu eta INCA aplikazioaren inbentarioa eguneratu da.
2020an, 250 oinezkoen pasabide egokitu dira Udal Ordenantza berrira. Gainera, 9 kuxin berlindar eta abiadura moteltzeko zerrenda paratu dira puntu zehatzetan, eta mutiloiak desmuntatu eta berriz muntatu dira, bidegorrien 632 mugarri paratuta.
APARKATZE ARAUTUKO TXARTELAK ETA TAO TOKIAK
TAOk araututako aparkatze-tokien kopurua: 24.412 leku. Horietatik, 9.757 urdinak dira; 270, gorriak; 931, berdeak; eta 13.454, laranjak.
2020an, 28.475 bizilagun-txartel eta 721 jarduera-txartel egin ziren.
|
SEKTOREA |
Bizilagun-txartelak |
Jarduera-txartelak |
|
Alde Zaharra |
2.618 |
7 |
|
Zabalgunea |
5.154 | 54 |
|
Milagrosa-Azpilagaña |
4.036 |
41 |
|
Iturrama |
6.666 |
266 |
|
Mendebaldea Erripagaña Ipar Etxabakoitz |
5.219 |
176 |
|
Donibane |
4.842 |
179 |
|
Arrotxapea |
4.046 |
131 |
|
GUZTIRA |
32.581 |
854 |