Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

HERRITARREN PARTAIDETZA

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO ERREGELAMENDUA

Udalaren Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 14an onetsitako Erregelamendua 2019ko abenduaren 24ko NAOn argitaratu zen, eta 2020ko urtarrilean indarrean sartu. Zenbait alderdi garatu ditu, hala nola hainbat organoren funtzionamendu-araudiaren egokitzapena, Emakumearen Kontseiluarena eta Gazteriaren Mahaiarena, kasu. Partaidetzarako Erregelamenduaren gida bat editatu da gaztelaniaz eta euskaraz, eta herritar aktiboen erregistroa abiatu da.

AUZO-EZTABAIDAGUNEAK

2020an, bost auzo-eztabaidagune egin ziren: Santa María la Real- Lezkairu, Txantrea, Buztintxuri, Alde Zahar eta Iturramakoak. Lehenengo laurak urtarriletik martxora bitarte egin ziren. (Ikusi COVID-19a)

Administrazioaren eta auzoetako gizarte-erakunde eta herritarren arteko solasaldirako gune gisa planteatzen dira auzo-eztabaidaguneak. 2020an, helburua zen auzo-eztabaidaguneak lurraldeko partaidetza-organo gisa eratzea, eta, aurreikusitakoarekin bat, horiek tokia izatea Hiriko Gizarte Kontseiluan, partaidetza-organo gorenean.

Auzo-eztabaidagune guztiak streaming bidez ematen dira, eta emanaldi osoak nahiz laburpenak ikusgai daude Partaidetzako Alorraren «Participa Pamplona» Youtubeko kanalean.

KULTURA-ANIZTASUNA

Onlineko jarduerak egin ziren.

  • Kultur aniztasunaren topa-ekintza, maiatzaren 21ean argitara emana.
  • Harrera instituzionala FAIN elkarteari urriaren 12an.
  • Aniztasunaren podcast-a.

PARTAIDETZA ARLOKO PRESTAKUNTZA

Partaidetzarako prestakuntza informazio, topaketa eta gogoetarako esparruak sortzeko beharraren ondorioz sortu zen, herritarrak parte hartzeko ahalduntzea helburu. Herritarrei eta elkarteei zuzenduta dago. Prestakuntza-ikastaroen hiru hileko programazioak bost ardatzen inguruan antolatzen dira: Gizarte-trebetasunak, partaidetza-tresnak, gizarteratzea, elkarteen kudeaketa eta teknologia-trebetasunak.

Hiruhilekoko hiru programazio egin dira, eta izena emandakoen ia % 79 emakumeak izan dira: urtarrila - martxoa (11 ikastaro / 340 eskaera); apirila - ekaina (12 ikastaro / 216 eskaera), eta urria - abendua (12 ikastaro / 348 eskaera).

Bigarren hiruhilekoan (apirila-ekaina) “Hezitzaileentzako coaching-a” euskarazko ikastaroa eman gabe geratu zen.

DIRULAGUNTZAK

Herritarren partaidetzaren esparruko herritarren entitate eta kolektiboei zuzendutako deialdia

2020an, 98 elkartek aurkeztutako 105 proiektuk 336.579,6 euro jaso zituzten deialdi horren bidez. Deialdian, dirulaguntzak bost epigrafetan bereizten dira, eta zenbatekoak ere aldatzen dira horietako bakoitzean:

  • A epigrafea: 38.000 euro. 13 proiektu lagundu dira diruz. Auzo-elkarteek, kultur elkarteek, jai-batzordeek, kultur koordinakundeek eta abarrek aurkeztutako proiektuak auzoetako festak, herri-jaiak zein izaera komunitarioko gizarte- eta kultura-ekitaldiak antolatzeko.
  • B epigrafea: 227.000 euro. 54 proiektu lagundu dira diruz. Herritarrei oro har zabalik dauden eta honako hauek sustatzen dituzten proiektuak: gizarte-partaidetza, herritartasun aktiboa eta boluntario-lana; gizarte-ehunaren koordinazioa eta sare-lana; lurraldeko auzotar, talde eta elkarteen arteko informazioa eta komunikazioa. Horretarako, ekintza berritzaileak abian jarri dituzte, teknologia-garapena aplikatuz eta gizarte-aldaketa ehun sozialetik aldatzeko praktika onak erabiliz.
  • C epigrafea: 21.779,72 euro. 14 proiektu lagundu dira diruz. Kultura herrikoia sustatzeko, sortzeko eta hedatzeko proiektu eta jarduerak, hiriko kultur aniztasunaren ordezkari diren entitateek aurkeztuak, hori dena topaketa kulturala eta elkarbizitza lortzeko, aisialdiaren alorrean (gizarte eta kultur, gizarte eta hezkuntza eta gizarte eta komunitatean), lurraldeko gizarte-ehunaren parte-hartzetik abiatuta eta herritar guztiei irekia. Partaidetza, harrera, sentsibilizazio, sustapen, sormen eta hedapen proiektu eta jarduerak, kultura- eta jatorri-aniztasuna sustatzekoak, elkarrizketa, elkarbizitza eta ezberdintasunaren errespeturako estrategia gisa, jatorri ezberdinetako pertsonen eta kolektiboen parte hartzea eta ahalduntzea bultzatuz udalerriaren bizitzan.
  • D epigrafea: 61.400 euro. 23 proiektu lagundu dira diruz. Aisialdiaren alorrean (gizarte, kultura, hezkuntza eta komunitatearen esparruetan) adinekoen bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteek aurkeztutako proiektuak eta jarduerak.
  • E epigrafea: 1.000 euro. Proiektu 1 aurkeztu da. Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek aurkeztutako prestakuntza-proiektuak, hezkuntza ez formaleko esparrukoak, eta norbera, taldeak, erakundeak, gizartea eta komunitatea ahalduntzera bideratuak.

ZENTRO

“Zentro. Elkarlaneko gunea” Kondestablearen jauregiko bigarren solairuan dago, eta elkarteei eta herritarrei oro har informazioa, baliabideak eta prestakuntza eman nahi dizkie, hirian banakako eta taldeko partaidetza garatzearren. Espazioak honako hau eskaintzen du:

Partaidetzako informazio- eta baliabide-zerbitzuak. Zerbitzuaren xedea da Udalak eskaintzen dituen baliabide, deialdi, prozesu eta abarrei buruzko informazioa eskaintzea halakorik eskatzen duen herritar zein elkarte orori. Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzuak (PIBZ) elkarteei haien jardunean lagunduko dien banakako laguntza eskaintzen die, haien eguneroko errealitatearekin zerikusia duten gai guztietan. Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzuaren (PIBZ) ordutegia honako hau izan da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara. Uztailean eta abuztuan, berriz, hau izan zen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. 2020an, honako hauek egin ziren:

  • 4.338 arreta elkarteei (2019an 8.493 izan ziren)
  • 69 baliabide-mailegu (3 proiektagailu eta 8 ordenagailu eramangarri)
  • Baliabideak erabiltzeko alta eman duten elkarteak: 220 elkarte erabiltzaile
  • 4. eta 5. aretoen lagapena: 213 lagapen
  • Erreprografia- eta gillotina-zerbitzua elkarteentzat. Guztira, 20.207 fotokopia egin ziren, eta 1.049 erabilera.
  • Partaidetzarako prestakuntza-ikastaroen koordinazioa. Arreta kopurua: 984 dei
  • Parte hartzeko prozesuetarako prestakuntza teknikoa. 7 partaidetza-prozesu, 5 auzo-eztabaidagune, Kultur Aniztasunaren Foro bat eta bi informazio-saio.

Liburutegia eta dokumentazio-zentroa

  • Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko liburutegia da
  • Liburutegiaren funtsa 2.842 agiri da (iaz baino 500 gehiago)
  • 797 mailegu.

 

Aholkularitza Juridikoa

Aholkularitza Juridikoak 756 kontsulta artatu zituen aurrez aurre, telefonoz eta posta elektronikoaz, eta 9 ikastaro eman ditu honako gai hauen inguruan: datuen babesa elkarteetarako, elkarteen kudeaketa, kontabilitatea, elkarteetarako udal-tresnak, nola abiatu proiektu bat, eta finantzaketa bilatzea.

KOMUNIKAZIOA

Alorrak erabaki.pamplona.es parte hartzeko online plataforma ere kudeatzen du, gaztelaniaz eta euskaraz.

Informazio hori Alorraren sare sozialen bitartez jakinarazten da.

Horretarako, sare sozialetako honako profil hauek sortu dira:

  • Twitter: @Participa_pna; @Edusi_pna
  • Facebook: @Participa_pna
  • Youtube: Participa Pamplona
  • Flickr: Participa Pamplona

Webgunea: erabaki.pamplona.es

Bisitak: 44.417 bistaratze (aurreko urtean, aldiz, 24.057)

Sare sozialak

Twitterreko jarraitzaileak gaztelaniaz: 1.635 jarraitzaile

Twitterreko jarraitzaileak euskaraz: 165 jarraitzaile (iaz baino 30 gehiago)

Facebookeko jarraitzaileak gaztelaniaz: 620 jarraitzaile (iaz baino 100 gehiago)

Facebookeko jarraitzaileak euskaraz: 35 jarraitzaile (iaz baino 4 gehiago)

Youtubeko harpidedunak: 269 harpidedun (iaz baino 70 gehiago)

Youtubeko erreprodukzioak: 9.029 erreprodukzio 2020an (iaz baino 3.000 gehiago) / 284 bideo, 27 bideo gehiago 2020an

Flicker bisitak: 28.500 bisita (ia 1.000 gehiago) / 671

Iruñeko Udaleko elkarteen webgunea

Asociaciones.pamplona.es plataformaren bidez Iruñeko Elkarteen Erregistroan izena emanda dagoen edozein elkartek bere webgune propioa izan dezake, doan. Webgunea Udalaren zerbitzarietan dago kokatua, baina elkarteak berak kudeatzen du. Horrela, espazio zentral bat dago, non hiriko elkarte eta kolektiboei buruzko informazio zehatza aurkitu baitaiteke.

2020an, 95 bat elkartek zuten hor ostataturik beren webgunea (iaz baino 25 gehiagok).

Parte hartzeko plataforma digitala: ERABAKI PAMPLONA

https://erabaki.pamplona.es/

Erabaki.pamplona Iruñeko Udalaren plataforma digitala da, parte hartzeko plataforma bat, hiri demokratikoagoa eraikitzeari begira sortua. 2017ko maiatzean hasi zen funtzionatzen. Erabaki.pamplona parte hartzeko plataforma bat da. Kode irekikoa da, eta, hortaz, edozeinek ikus dezake plataforma nola sortu den, eta plataforma berrerabil edo hobetu dezake. Honako hauek dira plataforma arautzen duten printzipioak: gardentasuna, trazabilitatea eta osotasuna; kalitate demokratikoaren bermea; multigeruza: presentziala eta digitala, eta pribatutasuna.

 

Erabaki.pamplona plataforma herritar guztientzat dago zabalik. Hackerren, herritarren, elkarteen eta era guztietako erakundeen komunitate ireki eta kolaboratiboa sortzeko tresna bat da.

2020ko abenduaren 31n:

  • Parte hartzeko beste 2 prozesu ireki dira plataforman
  • 3 prozesu, partaidetza-organoen barruan
  • 5 prozesu, lurraldeko partaidetza-organoen barruan (Auzo-eztabaidaguneak)
  • 2.096 erabiltzaile zeuden alta emanda
  • 682 proposamen zeuden aurkeztuta
  • Proposamenei 1.634 babes agertu zitzaien

 

Zentroaren buletina

Argibide buletina hilero igortzen zaie era digitalean 3.442 pertsonari

HERRITARREN PARTE-HARTZEA DINAMIZATZEKO ZERBITZUA

Herritarren Partaidetzarako Dinamizazio Komunitarioko Zerbitzuaren helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea, Udalaren partaidetza-zerbitzu, -organo, -prozesu, -mekanismo eta -kanalen bidez, betiere Iruñeko Udaleko Partaidetzako Alorraren jarraibideen arabera.

HPDZk laguntza teknikoa eman du diagnostikoak, organoak eta informazio-foroak gauzatzeko eta abian jartzeko, bertzeak bertze. Gainera, hainbat motatako udal-zerbitzuek ere eskatu zioten laguntza, hala nola Auzoko Unitateek, Liburutegi Publikoen Sareak, Civivox Sareak, Polizia Komunitarioak eta gizarte ekimenetarako zentro komunitarioek.

2020an orotara 4.544 esku-hartze eta/edo informazio egin ziren, Udaleko alorrekin lankidetzan.

Informazioa, gaika

Organoak

562

Prozesuak eta mekanismoak

44

Zerbitzuak eta baliabideak

2.818

Planak eta proiektuak

1.053

Udalaz gaindikoa

67

 

Informazio motari dagokionez, gehiena zerbitzuen eta baliabideen ingurukoa da.

Banaketa, alorka

Udal Alorra

GUZTIRA

Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra

23

Herritarren Segurtasuneko Alorra

2

Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorra

575

Kultura eta Berdintasuneko Alorra

21

Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra

87

Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorra

2

Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra

15

Guztira

725

 

Honako hauek dira komunitate ekintzako babesik garrantzitsuenetakoak: Haurraren Mundu Eguna, adinekoei egindako inkesta, Adinekoak sarean, Sanferminetako Mahaia, kulturako lan taldeak COVID-19a dela eta, Liburu partekatuen programa eta abar. 18 prozesu edo topaketa mota ezberdinetan esku hartzen du (aurrez aurrekoak zein online), guztira 606 esku-hartze: Aniztasunaren Eguna, Kultur Aniztasunaren Foroa, Auzo-eztabaidaguneak, eta topaketa Eskualde Etxeekin. Ekonomia- eta gizarte-ehunari laguntzeko zereginean,  30 entitateri eman zaio laguntza, guztira 170 esku-hartze eginez (telefono-deiak, aurrez aurreko bilerak, udaleko beste alor batzuekin harremanetan jartzea eta abar).

LOKALEN LAGAPENAK

 

Aretoa

Lagapenak 2020an

Calderería 11ko aretoa

29

Descalzos 56ko aretoa

52

Zapateria 40ko aretoa

80

“IPES” aretoa

2

Geltoki Zaharreko aretoa

24

 

280

 

UDAL EGUTEGIA

Lankidetzan jardun zen Kultura Alorrarekin, 2021eko udal-egutegia egin eta banatzeko. 16.500 ale argitaratu dira: 12.375 gaztelaniaz eta 4.125 euskaraz.

UNEAN UNEKO BABESAK BERTZE ALOR BATZUEI

Bai Alorreko teknikariek, bai Zentroko taldeek udal-alor askori eman diete laguntza 2020an, hainbat alderditan. Zenbait adibide:

  • Hirigintzako prozesu puntualak: Ibai Plangintzako Eredua
  • Joko- eta apustu-etxeak: Apustu-etxeak eta joko-lokalak arautzeko eta ludopatia prebenitzeko neurrien gaineko ordenantza idazteko ekintzak.
  • Kulturako lan taldea COVID-19a dela eta
  • Haurrendako Plana eta Coworkids
  • Ekintza komunitarioa zentro komunitarioekin
  • Iruña 2030

Hartara, herritarren parte-hartzea zeharkakoa da hainbat eremutan, hiri-esparrutik hasi, eta erkidego- eta sektore-esparrura bitarte.

HERRITARREN ERAKUNDEEN UDAL-ERROLDA

Errolda gaur egun Herritarren Partaidetzarako Erregelamenduan araututa dago, 101-105. artikuluetan. Bertan, izena eman duten elkarteak aitortzen dira eta aukera ematen die udalerriari eta Udalari entitateen daturik garrantzitsuenak ezagutzeko, hala nola zenbakia, ordezkaritza, interes-maila, eta abar.

Errolda horretan erregistratuta egoteko baldintzak honako hauek dira, besteak beste: irabazi-asmorik gabeko entitateak izatea, legearekin bat eratuta egotea, helbide soziala Iruñean edukitzea edo jarduerak bertan egitea, bere funtsezko xedea izatea, estatutuekin eta jarduketekin bat, Udalerriko herritarren interes orokorrak eta sektorialak ordezkatu, defendatu, sustatu eta hobetzea, eta haien bizi-kalitatea hobera egitea eta herritarren onurako programak eta jarduerak egitea.

2020an beste 32 elkartek eman dute izena. 2020. urtearen amaieran 696 elkarte zeuden erroldan izena emanda.