Alkatearen aurkezpena
Iruñeko Udalak lehen aldiz argitaratu du urtebetean, 2008an, garatu duen kudeaketari buruzko memoria. Horretarako, erreferentzia gisara hartu ditu politika- eta administrazio-antolamendua, azken ekitaldiko balantze ekonomikoa, udal-alorren jarduketa nagusiak eta hiriak azken lau urteotan izan duen bilakaera.
Datu-bilketa hau denboran irauteko asmoz sortu da, eta iruindarrei hiriaren egungo egoera ikusteko ispilua eskaini nahi die, datu eta estatistika zehatzen bidez eskaini ere, auzoetako egoera balioztatu eta, aldi berean, Udalaren lana aztatu eta gardentasuna sustatze aldera.
Horrenbestez, memoriak gauza asko ezagutzeko bidea ematen du, hala nola Iruñean azken urteotan biztanleria zenbat hazi den, adinekoendako apartamentu babestuetan zenbat leku dauden edo Civivox zentroen sarean zenbat kultur jarduera antolatzen diren.
Espero dut argitalpen honek iruindarrak bultzatuko dituela urtero haien Udalean egiten diren ekintzak eta jarduerak sakonago ezagutzera, eta komunikazio-tresna eraginkor gisara finkatuko dela, Iruñeko Udalaren eta iruindarren artean, betiere, guztion artean hiri irekiagoa, dinamikoagoa eta modernoagoa eraikitzen segituko dugulakoan.
Yolanda Barcina Angulo
Iruñeko alkatea