Castellano | Euskara
Bihotz-taupaden maiztasuna kalkulatzeko
Ariketa fisikoa egitea onuragarria da bihotz eta arnas sistemarako, egokiro eginez gero, hau da, adina, egin nahi den ahaleginaren maila eta pertsona bakoitzak geldirik dagoenean duen bihotz-taupaden ohiko maiztasuna kontuan hartuz.


GELDIRIK ZAUDENEKO BIHOTZ-TAUPADEN MAIZTASUNA kalkulatzeko:
  • Geldirik zaudela, taupadak neurtu. Unerik aproposena goizean da, ohetik altxatu baino lehen.
  • Taupadak atzemateko, jarri hatz erakuslea eta erdikoa lepoko giharren gainean.
  • Zenbatu taupadak 15 segundoz, eta bider lau egin.
  • Emaitza geldirik zaudeneko bihotz-taupaden maiztasuna izanen da.

Poliki hasteko, entrenamendu-plan bat egin: astean bi egunez gutxienez aritu, bihotz-taupaden gehienezko maiztasunaren % 50-60ko ahaleginaren mailarekin bat.

Ondoko taulan agertzen diren kopuruak ariketak egin bitartean gomendatzen diren bihotz-taupaden maiztasunak dira, betiere intentsitate baxuko ahalegin-maila baterako (bihotz-taupaden maiztasunak gehienez ere zenbat jo eta horren % 50-60), eta kasuan kasuko adina zein norberak geldirik dagoenean duen bihotz-taupaden maiztasuna kontuan hartuz.


BIHOTZ-TAUPADEN GEHIENEZKO MAIZTASUNAk ahalegin-ariketa batean minutuko gehienez ere zenbat taupada izan daitezkeen eta horrenbeste jotzen du, eta ez da muga hori gainditu behar.
Kasuan-kasuan kalkulatzeko, 220 kopuruari pertsonaren adina kendu behar zaio.

Lege-oharra