Iruñeak baditu, berez, Hiri Osasungarritzat jotzeko behar diren ezaugarriak. Ez baitute alferrik bertako plazek, parkeek eta lorategiek elkarbizitza sustatzen eta jarduera fisikoak eguneroko bizitzan txertatzeko laguntzen. Nolanahi ere, 2005. urtean Iruñeko biztanleen elikadura-azturei buruz
egin zen azterlanean agerian gelditu zen egunero jarduera fisikorik ez egitea zela arrisku-faktoreetako bat, iruindarron osasunerako.
Azterlan horren arabera, Iruñeko hiru biztanleetatik batek gehiegizko pisua dauka, eta, gainera, emakumeen % 40k eta gizonen % 32k ez dute ia ariketa fisikorik egiten egunero.
Horiek horrela, Iruñeko Udalak entrenamendu-zirkuitu bat abiarazi du, atari zabalean, Arga ibaiaren pasealekuaren ondoko Runa parkean. Modu horretan, ariketa fisikoa egitea nahi dugu sustatu, non eta aparteko toki eder batean, gure hiriaren erdialdean bertan.