Zer da
Iruñeko Udaleko Osoko Bilkura herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da, toki-gobernuari dagokionez.
Iruñeko 26 zinegotziek eta alkateak osatzen dute. Alkatea da saio guztien mahaiburua.
Osoko Bilkuraren erregelamendu organikoa
Zereginak
Toki Erakundeen Gobernua Modernizatzeko 57/2003 Legearen 122. eta 123. artikuluek jasotzen dituzten Udalbatzaren zereginak. Besteak beste, hauek:
- Udalaren aurrekontuak onartzea
- Gobernu-organoak kontrolatzea tea fiskalizatzea
- Ordenantzak eta arauak onartzea eta aldatzea
Egutegia
Hileko lehen ostegun guztietan ohiko saioa egiten du Udalbatzak, 16:30ean, jaiegunetan edo oporretan izan ezik. Horrelakoetan, hurrengo egun baliodunera arte atzeratzen da saioa.
Alkateak eskubidea du ohiz kanpoko bilera-deialdia egiteko, arrazoi justifikaturen bat dela medio.