HEZKUNTZA
- Hezkuntza
-
Eginkizunak:
- Hezkuntza-instalazioak mantendu eta sustatzea: eskola publikoak, musika-eskola eta abar
- Ikastetxe publikoen eraikinetako kontserbazio-, mantentze- eta zaintza-lanak
- Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa
- Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programak garatu eta sustatzea
- Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatzea, dirulaguntzen edo berariazko programen bitartez
- Iruñearen gaineko ezagutza bultzatzea ikasleen artean
- Lankidetzan jardutea unibertsitateekin
- Araubide bereziko musika-irakaskuntza sustatzea eta Joaquín Maya Musika Eskola kudeatzea
- Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak
- Arte-irakaskuntzak sustatzea eta Catalina de Oscáriz Arte Eskola kudeatzea
Helbidea: Descalzos k. 72. 31001 Iruña
Telefonoa: 94820507 - Berdintasuna
-
- Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea
- Berdintasuneko Ordenantzaren jarraipena egitea
- Bere lurralde-eremuan bizi diren herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez, baita gainerako ezberdintasunez ere
- Lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak hautematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatu eta sustatzea
- Entitate publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute
- Compañía kaleko zentroa kudeatu eta dinamizatzea
- Iruñeko Emakumeen Etxea
- Hedapen- eta sentsibilizazio-jarduerak egitea: martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldien programazioa
- Argibide-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua LGTBI gaietan
- Kultur Aniztasuna
-
- Kultur Aniztasunari eta Herritartasun Inklusiboari buruzko I. Plana garatu eta bultzatzea
- Gure hirian dagoen kultur aniztasuna sustatzea eta gauzatzea
- Kultur aniztasuna ikusarazteko ekintzak gauzatzea eta kultur balio desberdinen arteko bizikidetza sustatzea