Joseba Asiron alkatea

Aurkezpena

Iruñean jaio zen, 1962ko apirilaren 14an.
Artearen Historian lizentziaduna da, Zaragozako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitatean egin zuen doktore-tesia, Nafarroako Erdi Aroko leinu-dorreei buruz.
Artearen Historiako irakaslea izan da, San Fermin ikastolan, 2015a arte.
2015eko ekainaz geroztik Iruñeko alkatea da.

Sare Sozialak

Agurra

Iruña, I-rekin

Rainer María Rilke poeta austriarrak zioen gizakiaren egiazko aberria bere haurtzaroa dela. Eta arrazoi osoa zuen. Navarrería kaleko 5. zenbakian jaio nintzen , eta horregatik nire lehen oroitzapenak Zaldi Zuriaren inguruko eta katedraleko atariko haur-jolasak dira. Gainera, sanferminak izan eta 9 hilabete beranduago jaio nintzen, apirilaren 14an (Errepublikaren eguna), eta ezkertia, eta horrek guztiak ezinbestean markatzen du. Aita Jesuitak nire esku ezkertia “zuzentzeaz” arduratu ziren (garai hartan hala esaten zitzaion, zuzentzea), baina nire buruko ezkertiarekin ezin izan zuten ezer egin.

Santa María la Realen bi urtez bizi izan nintzen, eta ia 30, Iturraman, urte horietan etenaldi bat egin behar izan banuen ere, denboraldi bat Zarautzen eman bainuen –aitaren lana zela-eta–, eta beste bat, Zaragozan –ikasketak zirela medio–. Bi leku horietatik, lagun handiak ekarri nituen, oraindik ere gorde eta arretaz zaintzen ditudanak, bai eta hemendik berriro ere alde ez egiteko erabakia ere. Eta erabaki hori 12 urtez gauzatu nuen doktorego-tesi batekin izenpetu nuen. Erdi Aroko arkitekturari buruzko doktorego-tesia da, eta hura egin bitartean nire buruari betebehar bat ezarri nion: Nafarroako herri guztiak bisitatu beharra, jaurerri etaherri abandonatuak barne. Ezagutzen nautenek jakin badakite maiz agertzen naizela horretaz harro .

Nire herriko, Nafarroako, historiarekiko maitasunak argitalpen ugari idaztera eraman nauetaNafarroari buruzko komiki baten gidoia ere. Eta hainbat biltzarretan parte hartzera eta zuzentzera, batez ere, Nafarroako konkistaren V. mendeurrenaren aurreko urteetan. Halaber, hainbat plataforma eta gizarte-mugimendutan parte hartu dut, hala nola Itoitzeko urtegiaren eta Gazteluko plazako aparkalekuaren kontrakoetan, eta beste zenbait ekimenetan lagundu izan dut, halakoak non sufritzen ikasi baikenuen... eta, ia beti, galtzen ere. 2009az geroztik, atal bat daukat tokiko egunkari batean, Adiós Pamplona...? izenekoa, non igandero erakusten baitut, poztasun eta nahigabe ororen gainetik, hiri honengatik sentitzen dudan maitasun sakona eta baldintzarik gabea.

Nafarroako historia aztertu eta ezagutzeak arrastatu ninduen, hain zuzen ere, politikara. Horrek, eta proposamena egin zidanak jakin izan zuela nire barne-muinetara iristen, nire hiriko alkate hautatua izateko aukera emanda. Horregatik, eta soilik horregatik, utzi nuen lanbideetan ederrena dena, artearen historia irakastearena, non etenaldi bat egin baitut. Bien bitartean, esfortzua eta ilusioa jarrita, Udaletxetik arituko naiz, Iruñeko gauzak hobetzeko ahaleginetan. Eta Iruña bezalako hiri batean, zeinak bere historian hainbat harresi eta zabalgune gogoangarri dituen, ahaleginduko naiz harresirik garaienak eta zailenak eraisten , harresi ideologikoak, eta laugarren eta behin betiko zabalgunea eraikitzen: zabalgune mentala.

Hori bai, ibilbide zirraragarri eta gogor honetan, espero dut inoiz ez ahaztea alkate sartu den ikastola irakasle bat besterik ez naizela. Eta ikastolako irakasle, besterik ez, izan nahi zuen alkatea.

Agenda del alcalde

2019
Apirila
Miércoles, 10 de abril

9.30 Hirigintza Gerentziaren Kontseilua eta Hirigintza Batzordea.

 

 

Apirilak 9, asteartea

9.30 Udal Gobernu Batzordea
12.45 Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.-ko Biltzar Nagusia
13.00   Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusia

Apirilak 4, osteguna

16.30 Osoko Bilkura

Apirilak 3, asteazkena

9.30 Hirigintza Gerentziaren Kontseilua eta Hirigintza Batzordea

Apirilak 2, asteartea

9.30 Udal Gobernu Batzordea

Apirilak 1, astelehena

9.00 Osoko Bilkura

Martxoa
Asteazkena, martxoak 13

9.30 Alkateak Hirigintza Batzordean parte hartuko du

Asteartea, marxoak 12

10.00 Alkateak hitzarmen bat sinatuko du beste erakunde batzuekin batea Iruñeko Planetarioan

Astelehena, martxoak 11

12.00 Alkateak Centennial High School Wind Orchestra musika bandari harrera instituzionala egingo dio

Ostegunak, martxoak 7

12.00 Alkateak Martxoaren 8ko ekitaldi instituzionalean parte hartuko du

16.30 Udabaltzaren Osoko Bilkura

Asteazkena, martxoak 6

12.45 Alkateak, Bartzelonako 'Transizio Energetikoa eta Hiria' Biltzarraren baitan, alkateen mahai inguruan parte hartuko du.

Astelehena, martxoak 4

12:00 Hedabide batekin elkarrizketa

Martxoak 1, ostirala

12.00 Ekitaldi instituzional: Iruñea "Haurren Lagun Den Hiria"

Otsaila
Otsailak 28, osteguna

12.30 Adinekoendako Udal Kontseilua

Otsailak 27, asteazkena

9.30 Hirigintza Gerentziaren Kontseilua eta Hirigintza Batzordea

Otsailak 26, asteartea

Alkatea Diputatuen Kongreso egongo da, inpunitate Frankistaren Kontrako Hirien Sarearen ekitaldi batean

Otsailak 22, ostirala

11:00 Alkateak prentsaurreko bat eskainiko du.

Otsailak 21, osteguna

15:30 Komunikabide batek alkatea elkarrizketatuko du.

Otsailak 20, asteazkena

9:30 Hirigintza Gerentziaren Kontseilua eta Hirigintza Batzordea.
21:30 Alkatea eta ikasleen arteko topaketa.

 

 

Otsailak 19, asteartea

9:30 Udal Gobernu Batzordea.
13.00 ANIMSAko Administrazio-kontseilua.
18:30 Erorien monumentua eraldatzeko aukeratuko proiektuen aukezpen publikoa.

 

Otsailak 18, astelehena

12:00 Iruñeko Alkateak Wolfsbergeko Alkatea agurtuko du.

Otsailak 15, ostirala

11:00 Alkateak prentsaurreko bat eskainiko du

Otsailak 14, osteguna

11:00 Alkateak hitzarmen bat sinatuko du.
12.30 Alkateak prentsaurreko bat eskainiko du.
18.30 Alkatea Arrosadiako elkarteekin bilduko da.

 

Otsailak 13, asteazkena

9:30 Hirigintza Gerentziaren Kontseilua eta Hirigintza Batzordea.
12:25 Komunikabide batek alkatea elkarrizketatuko du.
17.30 Sanferminen Mahaia.

 

 

Otsailak 12, asteartea

9:30 Udal Gobernu Batzordea.
11.30 Alkateak prentsaurreko bat eskainiko du.
12:45 Alkatea enbaxadore britaniarrarekin bilduko da.

 

 

 

Otsailak 11, astelehena

9:30 Alkateak, Lehendakaritza Batzordearekin batera, Emakumeen Etxea izango den aretoa bisitatuko du

Hitzaldiak

Inbestidura-hitzaldia. 2015eko ekainaren 13a

Lekua: Iruñeko Udaletxea

Ikusi hitzaldia

Yamaguchi hiriarekin senidetu izana ospatzeko ekitaldia. 2015eko azaroaren 14a

Lekua: Yamaguchi parkea

Ikusi hitzaldia

Gerra zibileko 12 biktimen ehorzketa, udal-panteoian. 2016ko apirilaren 11

Lekua: Iruña

Ikusi hitzaldia

Askatasun plazaren izen-aldaketa. 2016ko apirilaren 14a

Lekua: Askatasun plaza

Ikusi hitzaldia

2016ko sanferminen aurkezpena. 2016ko uztailaren 6a

Lekua: Iruñeko Udaletxea

Ikusi hitzaldia

Hitzaldia, LGTB Harrotasunaren Egunaren harira. 2016ko ekainaren 28a

Lekua: Iruñeko Udaletxea

Ikusi hitzaldia

Hitzaldia, Hiriaren egoerari buruzko Osoko Bilkuran. 2016ko ekainaren 30a

Lekua: Iruñeko Udaletxea

Ikusi hitzaldia

"Homecoming Belfast International" nazioarteko konferentzia. 2016ko urriaren 14a

Lekua: Belfast

Ikusi hitzaldia

Hitzaldia, Emakume Aitzindarien parkearen inaugurazio-ekitaldian. 2017ko maiatzaren 6a

Lekua: Emakume Aitzindarien parkea (Lezkairu)

Ikusi hitzaldia

 

Irudiak

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia