Uda (2020): Gozatu udal-igerilekuetan

Uda honetan, gozatu segurtasunez udal-igerilekuetan 

Piscinas

 

Irekitze-datak

  • Arantzadi KH: ekainak 22 – irailak 7
  • Sanduzelaiko Aquavoxa: ekainak 23 – irailak 15 
     

Abonamenduak eta sarrerak nola eskuratu

Abonamenduak eta sarrerak erosteko beharrezkoa da alta hartzea eta profil bat sortzea instalazioen kudeaketa-programan:

Zalantzak argitzeko eta instalazio-arazoak konpontzeko telefonoa (10:00etatik 20:30era)  

  • Arantzadi: 948223002 
  • Sanduzelai: 948287778

 

Prezioa

ABONAMENDUEN PREZIOAK
o    2 – 14 urte: 40,30 euro
o    14 – 25 urte: 60,50 euro
o    25 – 65 urte: 80,75 euro
o    65 urtetik gora: 40,30 euro

EGUNEKO SARREREN PREZIOAK
o    2 – 14 urte: 2,70 euro
o    14 – 25 urte: 3,05 euro
o    25 – 65 urte: 4,45 euro
o    65 urtetik gora: 2,70 euro

•    Abonamenduei tarifa murriztapenak aplikatuko zaizkie “Udalaren kirol instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak erregulatzen dituen arauak” ezartzen duenarekin bat.