Museoak eta interpretazio-zentroak

Iruña kultura- eta arte-erreferente bat da Espainia iparraldean. Hainbat erakusketa- eta antzerki-gune ditu, horietako asko tradizio handikoak eta besteak moderno eta berritzaileak. Era berean, hiriko kultura-agendak ikuskizun-mota ugari biltzen ditu, bai formatu txikikoak, bai publiko handiari zuzendurikoak. Horregatik, Iruñerako bisitak kultura-proposamen onenez gozatzeko aukera bikaina dira beti.
 

Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa

(ALDI BATERAKO ITXITA)

San Bartolome Gotorlekuan kokatuta dagoen (Arrieta kalea, z.g.) zentro honek gotorlekuak eta haien elementuak ezagutzeko, hirien defentsa-estrategiak eta -sistemak ikasteko eta Iruñeak mendeetan zehar izan duen bilakaera ulertzeko beharrezko informazio guztia eskainiko dizkizu.
Modu azkar, didaktiko eta interaktiboan, Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroak Iruñearen historiara eta egungo egunera hurbiltzeko aukera emango dio bisitariari, hirian arrastoa utzi zuten gertakizun nagusiak ezagutzea ahalbidetuta eta protagonisten bizimodua eta lekukotzak birsortuta.

Helbidea: Arrieta kalea, z.g. 31001

Telefonoa: 948 211 554.

Ordutegia: Martxoak 16 – urriak 28: Asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00. Igandeetan: 11:00 – 14:00 Urriaren 29tik martxoaren 15era: asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00 eta 15:00 - 18:00. Igandetan: 11:00 – 14:00

Prezioa: Doan

Hiriartea Kultura Garaikideko Zentroa

Hiriartea Kultura Garaikideko Zentroa Iruñeko Ziudadelan dagoen espazio berritzailea da eta bertan egiten dira arte-erakusketa garrantzitsuenak. Ziudadelako lau eraikinetan (arma-aretoa, mistoen pabilioia, labea eta bolborategia) egiten dira pintura, argazki, eskultura eta ikus-entzunezkoen erakusketak, baita hainbat ekitaldi eta kultura-jaialdi ere.

Helbidea: Armada etorbidea, z.g. 31001

Telefonoa: 948 420 975

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 07:30 – 21:30. Larunbatetan, 8:00 - 21:30. Igandetan, 9:00 - 21:30.

Prezioa: Doan

Pablo Sarasate Museoa

San Saturninoren elizaren parean dagoen XV. mendeko eraikin batean dago kokatuta: Kondestablearen Jauregian. Sarasate Museoak Nafarroako biolin-jotzaile bikainarekin loturiko piezen erakusketa bat biltzen du; bestak beste, erabilera pertsonalerako objektuak, argazkiak, opariak, partiturak, musika-programak eta, nola ez, haren biolinak.

Helbidea: Kale Nagusia 2, 2. sol. 31001

Telefonoa: 948 424 100.

Ordutegia: Irailetik ekainera: asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 21:00. Uztailetik abuztura: astelehenetik ostiralera, 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 21:00. abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 5 11:00 – 14:00

Prezioa: Doan

Ingurumen Heziketarako San Pedro Museoa

Ingurumen Heziketarako Museoa 2003an irekitako udal gune bat da. Haren helburua baliabide naturalak ezagutaraztea eta balioestea da, eta jasangarritasun-printzipioetan oinarrituriko gizarte-eredu berri bat eraikitzen laguntzea. San Pedroren monasterio zaharra dagoen XVIII. mendeko eraikinean dago kokatuta, eta prestakuntza- eta dibulgazio-jarduerak eskaintzen ditu. Hainbat gunez osatuta dago: erakusketa iraunkor bat, aldi baterako erakusketa-aretoak, lanerako gelak eta konferentzia-areto bat.

Helbidea: Errotazar kalea, z.g. 31014

Telefonoa: 948 149 804.

Ordutegia: Udazkena: Asteartetik ostegunera, 10:00 - 13:00 eta 18:00 - 20:00. Ostiraletan, 10:00 - 13:00. Udan: Asteazkenetik ostiralera, 10:00 - 13:00. Larunbatetan, 10:00 - 19:00. Igandetan, 11:00 - 15:00. Asteartetan aldez aurretik hitzartutako bisita gidatuarekin sar daiteke, 11:00etan eta 13:00etan.

Prezioa: Doan

Pablo Sarasate Museoa

San Saturninoren elizaren parean dagoen XV. mendeko eraikin batean dago kokatuta: Kondestablearen Jauregian. Sarasate Museoak Nafarroako biolin-jotzaile bikainarekin loturiko piezen erakusketa bat biltzen du; bestak beste, erabilera pertsonalerako objektuak, argazkiak, opariak, partiturak, musika-programak eta, nola ez, haren biolinak.

Helbidea: Kale Nagusia 2, 2. sol. 31001

Telefonoa: 948 424 100.

Ordutegia: Irailetik ekainera: asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 21:00. Uztailetik abuztura: astelehenetik ostiralera, 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 21:00. abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 5 11:00 – 14:00

Prezioa: Doan

Nafarroako Museoa

Museo
Foru Erkidegoko museo garrantzitsuena da. Andre Mari Errukizkoaren Ospitale zaharrean dago kokatuta, Alde Zaharraren erdi-erdian, eta bertako bildumak Historiaurretik gaur egunera arteko Nafarroako artelanak biltzen ditu, baita aldi baterako erakusketa interesgarriak ere. Azpimarratzekoak dira erromatar mosaiko itzelak, Leireko kutxatila hispano-musulmana, Esteban maisuak Iruñeko katedral zaharrerako zizelkaturiko kapitel erromanikoak, Olitetik ekarritako Erdi Aroko freskoak, eta San Adriango markesaren erretratu zoragarria, Goya ezagunak egina.

Helbidea: Santo Domingo kalea, 47 31001

Telefonoa: 848 428 926.

Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 9:30 - 14:00 eta 17:00 - 19:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00.

Prezioak: Orokorra: 2€ / Deskontuak: kontsultatu / larunbat arratsaldetan, igandetan eta aldi baterako erakusketak: doan

 

Iruñeko Katedraleko Museoa – Occidens

Iruñeko Katedralean kokaturiko "Occidens” erakusketak Mendebaldeko historian barrena egiten du ibilbidea; haren helburua, gure kulturaren jatorriari buruzko gogoeta piztea da. Erakusketak nazioarteko hamaika sari irabazi ditu (2013ko ekainean Munduko Erakusketa Onenen izendatu zuten New Yorkeko Core 77 sarietan, eta 2014an Special Recommendation saria irabazi zuen Europako Museo Onenaren lehiaketan). Horretaz gain, leku pribilegiatu batean dago, Andre Maria Erreginaren Katedralean, ikustea benetan merezi duen XIV-XV. mendeetako eraikin batean.
Helbidea: Kuria kalea, z.g. 31001

Telefonoa: 948 212 594.

Ordutegia: Udaberria-uda: Astelehenetik larunbatera, 10:30-19:00 (azkeneko sarrera 18:00etan). Udazkena-negua: Astelehenetik larunbatera, 10:30-17:00 (azkeneko sarrera 16:00etan).

Prezioak: Helduak: 5 € / 7 urtetik beherakoak: doan / 3-7 urte bitartekoak: 3 € / Eskola-umeen taldeak (15 pertsonatik gora): 2,50 € / Taldeak (15 pertsonatik gora): 4 € / Pentsiodunak: 4 € / Gazte-txartela: 4 € / Erromesak: 3 €
 

Nafarroako Unibertsitateko Museoa

Museoa 2015. urtean inauguratu zuten eta Maria Josefa Huartek Nafarroako Unibertsitateari dohaintzan emandako bilduma biltzen du, baita erakunde horren Argazki Funtsa ere. Bisitariak XX. mendeko artista garrantzitsuenen lanak aurkituko ditu; esaterako, Picasso, Rothko, Kandinski, Chillida, Oteiza eta Tàpiesenak. Argazkien artean XIX. eta XX. mendeko argazkilari ezagunen irudiak ikusiko ditugu; adibidez, José Ortiz Echagüe, Pere Català Pic, Robert Capa eta Henri Cartier-Bresson.

Helbidea: Unibertsitate kalea, 2-058 31009

Telefonoa: 948 425 700.

Ordutegia: Irailetik ekainera: asteartetik larunbatera, 10:00 - 20:00. Igande eta jaiegunetan (astelehena diren jaiegunak izan ezik): 12:00 - 14:00. Uztailetik abuztura: asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00. Itxita uztailaren 6tik 14ra.

Prezioak: Orokorra: 4,50 € / Murriztua: 3 € / Adingabeak, eskola- eta unibertsitate-irakasleak, Nafarroako Unibertsitateko langileak eta ikasleak eta Museoaren Lagunak:
 

Jorge Oteiza Museoa 

Iruñetik gertu dagoen Altzuza herrian dago kokatuta, eta Jorge Oteiza eskultore ezagunaren bilduma pertsonala biltzen du. Eraikinaren kanpoaldea Francisco Sáenz de Oiza arkitektoak egina da, hormigoi gorrixkazko kubo izugarri bat, bi hamarkadaz artistaren etxebizitza izandakoa biltzen duena. Barruan Oteizaren laborategi esperimentaleko 1.600 eskultura eta 2.000 pieza baino gehiago aurkituko ditugu, baita collageak eta marrazkiak ere. Era berean, museoak artista bikainaren klera-laborategia ere biltzen du.

Helbidea: La Cuesta kalea, 7 31486

Telefonoa: 948 332 074.

Ordutegia: Neguan (irailak 1 - ekainak 30): Asteartetan aldez aurretik hitzartutako bisita gidatuarekin sar daiteke, 11:00etan eta 13:00etan. Asteazkenetik ostiralera, 10:00 - 15:00. Larunbatetan, 11:00 - 19:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 - 15:00. Udan (uztailaren 1etik abuztuaren 13ra): asteartetik larunbatera, 11:00 - 19:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 - 15:00.

Prezioak: Orokorra: 4 € / Murriztua: 2 € / Ostirala: doan

Huarteko Arte Garaikideko Zentroa

Iruñetik hurbil dagoen Huarteko udalerrian dago kokatuta Arte Garaikideko Zentroa eta arte-ekoizpeneko, -esperimentazioko eta -ikerketako gune bat da, helburu duena egungo arte-praktika anitzetan sakontzea eta haiek testuinguru geografiko, politiko eta ekonomikoarekin eta gizarte-testuinguruarekin duten lotura ulertzea.

Helbidea: Calvario kalea, 2 31620

Telefonoa: 948 361 457.

Ordutegia: Asteartetik ostiralera, 17:00 - 20:00. Larunbatetan, 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00. Igande eta jaiegunetan, 12:00 - 14:00.

Prezioa: Doan