Ultreia interpretazio-zentroa

¿Zer da Ultreia?

Ultreia irisgarritasun unibertsaleko gune izateko sortu zuten, eta horregatik egokitzen zaie publiko guztiei. Zentroko edukien bitartez balioan jartzen da Donejakue Bidearekin loturiko Erdi Aroko aldi historikoa, oro har, eta Nafarroakoa, bereziki.

Hari eroale gisa, batez ere 5. esparruan, Arnaut Guillén de Ursua juglarea dago, “ciego de cítola y de vihuela de arco” gisa ezaguna. 1412 eta 1421 artean Karlos III.a Noblearen zerbitzura egon zen,  eta hark kontatuko dizkigu Erdi Aroko erromesek Pirinioetan, Iruñean eta Nafarroako gainerako etapetan izandako bizipenak. Gainera, Karlos III.a Noblea hainbat esparrutan aipatzen da, erregeak berak, infante zela, Donejakue Bidea egin baitzuen.

Horregatik, zentroko edukiak Erdi Aroko testuinguruan kokatzen dira, eta bereziki zentratzen dira Karlos III.a Noblearen erregealdian, Iruñearen bateratzailea izan baitzen. Horretarako garai hartako lanbideak, jantziak, jakiak eta gastronomia aztertu dira, baita Erregearen Ostatuaren egitura eta erregearen gortea osatzen zuten pertsonaiak, garai hartako gizartea eta antolamendua, medikuntza eta farmakopea, musika eta Donejakue Bidearekin zuen harremana, juglareen funtzioa, eta Donejakue Bidearen Erdi Aroko hamaika ibilbideak ere.