Ibilbideak hirian barrena

SANFERMINETAKO IBILBIDEA

Sanferminak uztailaren 6a eta 14a bitartean izaten dira, baina jai horien magia urteko edozein sasoitan senti daiteke Iruñeko kaleetan zehar. Badakigu XII. mendean jada jai erlijiosoak egiten zirela San Fermin Amienskoaren ohoretan, zeina Iruñeko lehenengo apezpikua izan baitzen. Bestalde, lehenengo zezenketak eta feriak XIV. mendean hasi ziren. Beraz, sustrai sendoak dituen ospakizun bat da, jai alai, kultural eta parte-hartzaile gisa heldu dena gugana; arropa zuria eta zapi gorri ezaguna dira jaietako sinboloak.

Entzierroa da sanferminetako ekitaldi ezagunena. Santo Domingoko aldapan hasten da; hor daude kortak, eta zezenak aurreko gauetik izaten dituzte han, Gaseko kortatik hara eraman ostean; ‘entzierrillo’ esaten zaio ekitaldi horri. Handik gertu dago santuaren irudia duen horma-hobia, eta hari abesten diote babes eske entzierroan aterako direnek.

Entzierroaren ibilbidean jarraituz, Udal plazara iritsiko gara: urte guztian jarrita izaten den hesi-zati bakarra dago toki horretan. Hor egiten da txupinazoa, jaiak hasteko. Plaza horretan, 12.500 pertsona inguru elkartzen dira urtero uztailaren 6an. 

Mercaderes kalearen amaieran dago zezenak hainbeste aldiz labaindu eta erortzen diren bihurgune arriskutsua. Ibilbideko azken zatiak Estafeta kale ezagunean barrena garamatza zezen-plazaraino; bisita gidatuak daude urte osoan zezen-plaza ikusteko. Haren aurrez aurre dago entzierroaren monumentua, Rafael Huertarena: entzierroko une bateko adrenalina guztia irudikatzen du.

San Lorenzo eliza bisitatzea ezinbestekoa da sanferminen jarraitzaileentzat; kale Nagusiaren amaieran dago. Elizaren fatxada Florencio Ansoleagak diseinatu zuen 1901ean. Eliza horretan dago San Ferminen kapera, eta han dago haren irudia, XV. mendean tailatutako erlikia-busto bat.

Sanferminak kaleetan bizi direnez nagusiki, bisitariak edozein txokotan aurkituko ditu jaiek iruindarrentzat duten garrantziaren seinaleak; adibidez, Iruñeko buruhandi eta erraldoien konpartsaren erreferentziak edo lagunarteen erreferentziak; lagunarte edo peñak talde sozialak dira, eta jaietan egiten dituzte jarduera gehienak (hiri guztian dituzte lokalak).

Azkenik, sanferminez ari garela, aipatu beharrekoa da Ernest HemingwayLiteraturako Nobel saria irabazi zuen idazle horrek mundu osoan ezagutarazi zituen jaiak, eta bere arrastoa utzi zuen hirian; bereziki, gehien bisitatzen zituen tokietan. Liburuetan eta erreportajeetan toki horien berri eman zuen, besteak beste, La Perla hotelarena eta Iruña Kafearena, zeina 1888an ireki baitzuten. Gainera, Nafarroako hainbat tokitan ibili zen, eta gure kultura, ondarea eta gastronomia maite zituela adierazi zuen. Zezen-plazaren ondoan Hemingwayren harrizko busto bat dago, hiriak idazleari dion esker onaren adierazgarri.

HARRESIETAKO IBILBIDEA

Iruñean, harresiek bost kilometrora arteko luzera dute, eta haiek denak ezagut daitezke, xarma berezia duten lekuz betetako ibilbide bat eginda.

Ibilbidea Gotorlekuak Interpretatzeko Zentoan hasten da, San Bartolome gotorlekuan, Media Luna parkearen ondoan. Arabiar kutsuko lorategi horretatik Arga ibaia eta hiriaren iparraldeko auzoak ikusten dira. Ikuspegi aparta.

Gotorlekua bisitatu ondoren, Labriteko bastioira oinez joan eta harresiaren horma atalaren tarterik zaharrena bisitatu daiteke, Barbazana ingurabidean. Bertan dago Erdi Aroko harresitik gelditzen den arrasto bakanetako bat, katedralaren parte dena. Bidean aurrera eginda, monumentu garrantzitsuak daude: Artzapezpiku-jauregia edo Andre Maria katedrala, besteak beste. Lehenengoa, Iruñeko barrokoaren adibide onenetako bat, XVIII. mendekoa da, eta bigarrena, berriz, XIV.-XV. mendeetakoa.

Redingo bastioitik begiratuta, Zaldi Zuriaren txoko bitxiak eta Ezkaba mendiranzko begiratokiak iraganera bidaiatzen lagunduko digute zailtasun handirik gabe, eta Erdi Aroan hiriko bizimodua nolakoa zen imajinatu ahalko dugu. Oso gertu Frantziako portalea dago, harresiaren jatorrizko sei ateetatik bere lekuan gelditzen den bakarra; 1553an eraiki zuteneko itxura berari eusten dio. XVIII. mendean beste ate bat jarri zioten, bigarrena, eta oraindik ere mantentzen dira zubi altxagarria eta kate-sistema.

Aurrerago Nafarroako Errege-erreginen Jauregia dago, XII. mendekoa; 2003an Rafael Moneo arkitektoak berritu zuen, eta gaur egun Artxibo Nagusia dago bertan. Eraikinaren barruan erromanikoko ganga-formako areto bat eta patio arkupedun bat daude, eta baita maketa bat ere, Iruñeak 1900. urtean zer itxura zuen erakusten duena.

La ruta nos lleva a continuación al Museo de Navarra, ubicado en el antiguo hospital de Nuestra Señora de la Misericordia. Su colección incluye piezas arqueológicas y artísticas desde la Prehistoria hasta la actualidad. El recorrido prosigue por el paseo de ronda, con sus antiguas garitas, que se extiende hasta la tranquila plaza de la Virgen de la O.

El imponente Portal Nuevo (siglo XVI), totalmente reconstruido por Víctor Eusa en 1950 mediante un enorme arco de sillería con dos torreones, nos invita a adentrarnos en los jardines de la Taconera. Se trata del parque más antiguo de la ciudad, ya que su origen data de 1830. En él podemos encontrar hermosos parterres, fuentes y estatuas. Forman parte del jardín el revellín de San Roque y el baluarte de la Taconera, y en los fosos hoy en día es posible contemplar los ciervos, patos y pavos reales que allí viven en semilibertad. Otros dos portales antiguos se conservan en las inmediaciones: el portal de la Taconera y el de San Nicolás, trasladado piedra a piedra desde su ubicación original en la avenida de San Ignacio.

Finalmente, el recorrido nos conduce a la Ciudadela, uno de los conjuntos defensivos más grandes de Europa y considerada el mejor exponente de la arquitectura militar renacentista española. Pasear o hacer deporte por los jardines circundantes de la Vuelta del Castillo es un pasatiempo habitual de los pamploneses, como lo es también visitar las diferentes exposiciones artísticas y eventos que alberga el Centro de Cultura Contemporánea Hiriartea, ubicado en el interior de la Ciudadela.

Es posible conocer todos estos lugares a través de la aplicación móvil Pamplona Iruña, que muestra un recorrido a lo largo de las murallas con información detallada y accesible sobre cada uno de los puntos de interés del trayecto.

LORATEGIEN IBILBIDEA

Arga ibaia da Iruñetik igarotzen diren hiru ibaietan nagusia, eta bere ibilguarekin hiriko ingurune natural handiena marrazten du. 12 kilometro inguru ditu, eta hainbat udalerritako errota, baratze eta parkeak zeharkatzen ditu. Iruñera Magalena zubitik sartzen da, eta Arantzadi parketik, San Pedro zubitik, Runako eta Trinitarioen parkeetatik igarotzen da, eta Santa Engrazia zubitik jarraitzen du. Zati batzuk beste ibilbide batzuekin elkartzen dira; Donejakue Bidearekin, adibidez.

BELLE EPOQUEkO LORATEGIAK. Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroaren ondoan Media Luna parkea dago, estilo erromantikokoa: Arga ibaiaren gaineko ikuspegi bikainak daude handik. Harresian barrena paseo polit bat emanez, Portale Berritik Taconera parkera helduko gara; hiriko zaharrena da, eta, askoren ustez, ederrena; aipagarria da bere biodibertsitate handiarengatik. Harresiaren ingurunean dago kokatuta eta estilo frantziarreko lorategia da, iturriz eta estatuaz betea. 1850ean sortu zen, eta Gonzaga bastioia eta Taconerakoa eta San Rokeko rebellina ditu barnean. Lubanarroetan oreinak, ahateak, paumak eta, oilategietan, erdi aske bizi diren hainbat hegazti ikus daitezke. Inguruetan Antoniutti parkea dago, non patinetan ibiltzeko Roller pista bat baitago.

ZIUDADELA ETA GAZTELUGIBEL XVI-XVII. mendeetako defentsa-eraikuntzaren ondoan Gaztelugibeleko parkea sortu zen, Iruñeko bihotz-bihotzean dagoen lorategi-lautada. Multzoak 280.000 metro koadroko zelaiak ditu, lorategiz beteak, eta agertoki perfektua da kirola egiteko edo paseatzeko. Ziudadelako egitura gotortuek izaera berezia ematen diote lorategi handi horri; hain zuzen, handik ikusten ditu jendeak su artifizialak sanferminetan. Hiriartea Kultura Garaikideko Zentroa ere parke horretan dago.

DONEJAKUE BIDEA EDO IZARREN IBILBIDEA. Donejakue bideak Nafarroako Unibertsitateko Campuseko lorategietara garamatza, non museo zoragarri bat baitago. Ospitaleetatik oso gertu dago Yamaguchi japoniar estiloko parkea; bertan dago Iruñeko Planetarioa, eta haren ondoan, Galaxiako lorategia.

DONEJAKUE BIDEA IRUÑEAN

Donejakue Bidea Burlatatik sartzen da Iruñean, Arga ibaiaren ibilguari jarraituta, baratze eta lorategi artetik. Erromesek Magdalena zubia zeharkatu behar dute hirira iristeko. XII. mendeko zubi bat da, eta Kultur Intereseko Ondasun eta Monumentu Historiko Artistiko izendatuta dago. Alde Zaharrera sartzeko Iruñeko harresi-multzo errenazentista zeharkatu behar da, eta horixe da bide osoko sarrerarik dotoreenetako bat.

Behin harresiak zeharkatuta, Frantziako portaleko XVIII. mendeko zubi altxagarrian barrena, Alde Zaharrak harrera egiten dio erromesari, lasai eta abegikor. Donejakue bidea Carmen kalean gora igotzen da, Navarreria plaza zeharkatuz; bertatik, Andre Mariaren katedraleko dorreak ikusten dira. Katedralak fatxada neoklasikoa du, eta barruan hainbat altxor biltzen ditu; besteak beste, Nafarroako Karlos III.a erregearen mausoleoa, klaustro gotiko harrigarri bat edo Occidens arte sakratuaren erakusketa sariduna.

Donejakue bideak Mercaderes kale alaian barrena jarraitzen du, Udaletxe plazaraino. Bertan Iruñeko udaletxea gailentzen da, eta ezinbestekoa da haren fatxada barroko apartari eta lorez betetako balkoiei erreparatzea; urtero-urtero, uztailaren 6an, txupinazoa jaurtitzen da bertatik, sanferminei hasiera emateko.

Erromesek Kale Nagusian barrena jarraitu behar dute aurrera; antzina, hain zuzen ere Donejakue bidearen eraginagatik, hiriko bide nagusia izan zen Kale Nagusia. Kalearen alde banatan jauregi barrokoak eta errenazentistak daude, eta besteak beste, nabarmentzekoak dira Kondestablearen jauregia eta Ezpeleta jauregia. Lehenengoa, XVI. mendekoa, Kultur Intereseko Ondasun izendatuta dago eta Pablo Sarasate biolinistari eskainitako museoaren egoitza da gaur egun; bigarrena, berriz, Iruñeko jauntxoen eraikinetako arkitektura barrokoaren adibiderik onena da. Kalearen muturretan bi eliza garrantzitsu daude: San Zernin edo San Saturnino eliza, Erdi Aroan hiriko zaindariaren omenez eraikitako tenplua, eta San Lorentzo eliza, barruan San Fermin kapera duena.

Amaitzeko, Donejakue bidea Alde Zaharretik ateratzen da, alde batera utziz Taconerako 1888ko lorategiederrak, eta Gaztelugibela zeharkatzen du. Taconerako parke erraldoiak Ziudadela inguratzen du, XVI.-XVII. mendeetan eraiki zuten pentagono-formako gotorlekua. Jarraian, bideak Iturrama auzoa zeharkatzen du, eta atzean uzten du hiria, Nafarroako Unibertsitateko Campuseko lorategi eder eta biodibertsitate handikoetan barrena.