Interpretazio Zentroa

San Bartolomeko gotorlekuan dago kokatua (Arrrieta kalea, z/g), eta harresiak eta hura osatzen duten elementuak ezagutzeko behar den informazio guztia eskaintzen du, baita Iruñeak mendeetan zehar izan duen bilakaera ulertzeko informazio ere.

Modu arin, didaktiko eta interaktiboan, Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroak Iruñearen historia eta oraina ezagutzeko aukera ematen du, hirian aztarna utzi zuten gertaera nagusiak ezagutzera ematen du eta gertaera horien protagonista izan zirenen bizimodua eta testigantzak biltzen du.

Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa urte osoan dago zabalik, eta ordutegi hauek ditu:

Martxoak 16 – urriak 28:

  • Asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Igandeetan: 11:00 – 14:00.

Urriaren 29tik martxoaren 15era:

  • Asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
  • Igandetan: 11:00 – 14:00.

Prezioa: Doan

Teléfonoa: 948 211 554