Erosketak

Iruñera eginiko bisita bati amaiera bikaina emateko aukera bat izan daiteke etxera artisau-piezaren bat, jantzi bat edo hiriko produktu gastronomiko tipiko bat eramatea. Alde Zaharra eta Zabalguneak dendaz eta azokaz beteta daude, guztiak ere primerakoak sartu eta kuxkuxean ibiltzeko, probatzeko eta Iruñean igarotako eguna betiko gogorarazteko detailetxoak erosteko.

Santo Domingoko Merkatua Alde Zaharraren bihotzean dago, eta guztira bertako produkturik onenak saltzen dituzten hogei bat postu ditu: pikillo piperrak, Tuterako orburuak, txistorra, eta jatorri-deitura duten gaztak eta ardoak, besteak beste. Azoka 1324. urtean eraiki zuten, eta sarri antolatzen dira bertan jarduerak, lehiaketak eta ekitaldiak. Hiriak, bestalde, baditu beste bi merkatu, Bigarren Zabalgunean eta Ermitagaña auzoan kokatuak.

Alde Zaharreko kaleetan dago denda gehien. Besteak beste, jantzi- eta oinetako-dendak, lurrin-dendak, elektronikari eskainitakoak, janari-dendak edo artisau-arlokoak. Horretaz gain, senideentzat eta lagunentzat opari originalenak edo Iruñean izan zinenekoa betiko gogoraraziko dizuten detaileak erosteko oroigarri-denda ugari dago. Bestalde, tokiko denda txikiek garrantzi handia dute hiriarentzat, eta dinamizazio-jarduerak egiten dira maiz, bai iruindarrentzat, bai bisitarientzat.

Ez ahaztu Pamplona-Iruña Card eskuratu dezakezula Turismo Bulegoan; txartel horren bidez abantaila eta deskontu handiak lortuko dituzu hirian eginiko erosketetan, baita taberna eta jatetxeetan, eta zure egonaldian zehar eginiko bisita eta txangoetan ere.
 

Compras