Erosketak

Alde Zaharrean eta Bigarren Zabalgunean aurkitzen ditugu saltoki familiar gehien, batzuk tradizio handikoak, belaunaldiz belaunaldi transmititu eta bezeroak arreta handiz artatzen dituztenak. San Domingo aldapan izen bereko merkatua dugu, hiriko zaharrena. Bertan Nafarroako produktu fresko anitz eros daitezke, baita aholkuak jaso ere hainbat produkturen inguruan: zainzuriak, piperrak, orburuak, gazta, patxaranak eta abar. Bigarren Zabalgunean eta Ermitagañan daude beste bi merkatu, eta han ere kalitate bikaineko sasoiko produktu freskoak eros ditzakegu. 

Artisautza eta oroigarri turistikoak: Erraldoien konpartsa eta sanferminetako zapia. Egurra: hainbat objektu, ezpel egurrezkoak, hala nola eskalapoiak, gaztarendako moldeak, kaikuak, barrikak, burruntzaliak eta “kaiku” ezaguna, esnea bildu eta mamia egiteko erabiltzen dena.

Ardo-zahatoak: ahuntz-larru onduarekin eginak, Nafarroako artisautzaren piezarik adierazgarrienetako bat dira.

Ehungintza: ehoziri-parpailak eta irutea, parpailak eta jantzi tradizionalak, baina gaur egungo diseinuko artisautza jantziak ere ikusiko ditugu.

Elikadura-produktu tipikoak: udal-merkatuetan eta hirian zehar dauden delicatessen janari-dendetan.

Barazkiak eta lekaleak: tipikoak dira nekazaritza-produktu guztiak, eta horietako askok jatorrizko deiturak edo kalitate-egiaztagiriak dituzte, besteak beste pikillo-piperrak, zainzuriak, orburuak, kukuluak eta potxak. Nafarroako beste barazki tipiko batzuk ere badaude, hala nola kardua eta borraja.

Esnekiak: Erronkari eta Idiazabal gaztak, baita mamia ere.

Haragiak eta hestebeteak: hazkuntza-haragiak eta ehizakiak, aratxea, txerria, arkumea, basurdea eta oreina. Txistorra, Iruñeko txorizoa, birika, odolkia eta betegarria.
Edariak eta likoreak: Nafarroa JDko ardoa, sagardoa, patxarana.

Gozokiak: kafesne-goxokiak, te-pasta artisauak, txantxigorri opilak, pantxineta, arbendola garrapiñatuak, goxua eta koronillak.