Planifikatu zure bidaia

Mapas y planos

Paseos por Pamplona

Descubre los rincones más bellos de la ciudad con las siete propuestas de recorrido que te ofrecemos. Disfruta de la ciudad fortificada, de los Sanfermines y el encierro, de sus monumentos, de las zonas verdes, del Camino de Santiago, de toda su actividad cultural y de la gastronomía, ocio y cultura. 

Guía de descuentos

Descubre todos los descuentos en comercios, hostelería, museos y visitas que ofrece la tarjeta Pamplona-Iruña Card para poder disfrutar de todas las rutas por la ciudad.

NOLA HELDU

Pamplona dispone de diferentes medis de transporte. Es posible llegar en coche, en autobús, en tren y en avión. cuenta con una nueva estación de autobuses ubicada en el centro de la ciudad, en la calle Yanguas y Miranda. Las estación de tren de Renfe se encuentra en el barrio de San Jorge, y cuenta con diferentes rutas que enlazan Pamplona con numerosas ciudades españolas. Y a seis kilómetros de la ciudad está ubicado el aeropuerto, en la localidad de Noáin. 

Autoz

Iruña Nafarroako Foru Komunitatearen erdian dago, Espainiako iparraldean, eta oso hurbil Frantziako mugatik. Erraza da hainbat tokitatik Iruñera errepidez iristea. 

Ordubete inguru kostatzen da bertara iristea zenbait hiri hurbiletatik, hala nola Donostia, Gasteiz edo Logroñotik. Lehendabiziko bietatik, ordainpekoa den AP-15 autopistan barna iristen da Iruñera, eta hirugarrenetik doaneko A-12 autobidean zehar.

Bi ordu baino gutxiagora daude Bilbo (AP-15 errepidearen bitartez) eta Zaragoza, zeina Iruñearekin konektatuta dagoen AP-68 eta AP-15 errepideen bitartez.

Madrildik Iruñera autoz etortzeko lau ordu pasatxo behar dira. Bide batzuk badaude ere, hauxe da erabiliena: A-2 autobian barna, Medinaceliraino; gero, N-111 errepidetik Soriaraino, eta jarraian N-122 hartu Tuteraraino. Tuteran AP-15 autopista har daiteke, nafar hiribururaino.

Bartzelonatik, AP-2 autopista da aukera erabiliena. Zaragozan AP-2 utzi eta AP-68 hartu behar da, eta gero AP-15, Iruñeraino.

Frantziatik datozen bisitariak Irunen barna sartu ohi dira Nafarroako Foru Komunitatera; bertatik N-121-A errepidea hartu behar da, Iruñeraino, ordubete baino gehixeagoko bidaia egiteko.

Autobusez

Iruñean, autobus-geltoki modernoa dago, 2007. urtean inauguratua. Bertatik irten eta bertara iristen dira linea guztiak. Terminala erdiguneko Yanguas y Miranda erdiko kalean dago, Gaztelugibeleko parkearen eta Ziudadelaren ondoan, eta lur azpian dago. Barruan, taberna-kafetegi bat dago, bai eta zenbait zerbitzu, opari- eta goxoki-denda, eta gimnasio bat ere.

Halaber, kontsignako zerbitzu automatikoa dauka, zeina urtean zehar 6:30etik 23:00etara baitago erabilgarri. Prezioa 4 eurokoa da eguneko, armairu ertainetarako, eta 5 eurokoa, handietarako. Sanferminetan, eskuko kontsigna-zerbitzua ematen da, eguneko 24 orduetan, eta prezioa 5 eurokoa da fardel bakoitzeko.

Autobus-geltokitik Iruñeko beste tokietara oinez joan daiteke, edo, bestela, autobusez edo taxiz. Bi taxi-geraleku daude. Bat geltokiaren barruko aldean dago, -2 solairuan, eta haren ordutegia geltokiarenak mugatzen du. Beste geralekua kanpo aldean da, Yanguas y Miranda kalean. Hor bertan dago, baita ere, hiri-autobusaren geralekua (16. linea eta A linea berezia), autobus-geltokia tren-geltokiarekin eta aireportuarekin lotzen duena. Eskuratu informazio gehiago hiri-garraioari buruz, hemen.

Trenez

Zenbait bidek lotzen dute Iruña trenez Espainiako beste zenbait hirirekin. Madrildik trenez etorriz gero, bidaiak hiru ordu inguru irauten du. Bartzelonatik, lau ordutik bederatzi ordura bitarte iraun dezake bidaiak, zer tren-mota erabiltzen den. Argibide gehiago behar izanez gero, tren-bidaiei eta erreserbei buruz, kontsulta egin hemen.

Iruñeko tren-geltokia Sanduzelai auzoan dago, hiriaren ipar-mendebaldean. Oinez, ordu-erdi inguruko bidea dago geltokitik Alde Zaharrera, baina hiri-autobus bat hartzeko aukera dago. 9. lineak eta A linea bereziak lotzen dute tren-geltokia hiriko erdialdearekin. A linea bereziak tren-geltoki, autobus-geltoki eta aireportuaren arteko lotura egiten du. 7. lineak ospitaleen aldearekin lotzen du tren-geltokia.

Halaber, taxi bat har daiteke geltokiaren kanpoaldean. Informazio gehiago, hemen.
Geltokiak honako zerbitzu hauek ematen ditu: taberna-kafetegia, komunak, liburudenda-paperdenda eta maletategi-gurdiak. Halaber, geltokiak irisgarritasuna bermatzen die mugikortasun urriko pertsonei.

Gainera, nabarmendu behar da Renfek zerbitzu gehiago ematen dituela sanferminetan. Nolanahi ere, hobe duzue txartela aurrez erreserbatzea, sanferminetan eskaria handia delako, eta baliteke tren batzuetan txartelak agortzea.

Hegazkinez

Iruñeko aireportua Noain udalerrian dago, hiritik sei kilometrora. Badauka terminal bat, 2010ean egindako eraikin batean, eta hegaldi erregularrak ditu Iruña eta Madrilen artean eta Iruña eta Frankfurten artean (Alemania). Sanferminetan, aireportuak txarter hegaldi ugari jasotzen ditu.

Aireportuan, honako zerbitzu hauek daude: gastronomia-produktuen denda bat, kafetegi bat, komunak eta ordainpeko aparkaleku bat. Kontuan hartu ez dagoela kontsigna-zerbitzurik.

Hiri-autobuseko A linea erabilita irits daiteke aireportura; linea horrek lotzen du terminala tren- eta autobus-geltokiekin. Honi lotutako informazio osoa eskura, hemen.
Taxiz ere irits daiteke aireportura. Argibide gehiago jasotzeko zerbitzu honi buruz, sakatu hemen.

NON APARKATU

En Pamplona hay diferentes opciones para estacionar el vehículo privado. Para aparcar en la calle hay que tener en cuenta las diferentes zonas de estacionamiento, cada una delimitada por un color y tarifa. La ciudad también dispone de aparcamientos subterráneos, de pago y abiertos las 24 horas. Las caravanas o autocaravanas también disponen de lugares de estacionamiento explusivos para ellas, en el área de Trinitarios y en la localidad de Berriozar. 

Kalean

Iruñera autoz etortzen bazara, izan kontuan lur gaineko aparkalekuen araudiak. Iruñean hainbat aparkaleku-eremu daude, eta bakoitzak kolore jakin bat du. Hala, zuriz margotutako aparkalekuak doakoak dira; beste kolore batzuekin seinalatutakoak, berriz, araututa daude.

Eremu urdina: Bertan, aparkatze mugatuko orduetan, sektoreko bizilagun-txartela agerian duten ibilgailuak aparka daitezke sektorean denbora-mugarik gabe, bai eta aparkatzeko tiketa dutenak ere, ordaindutako denborarako. 

Eremu gorria: Eremu gorrian aparkatzeko ezarrita dauden orduetan, aparkatzeko tiketa agerian duten ibilgailuak bakarrik aparka daitezke. Eremu honetan ezin dira bizilagun-txartela duten ibilgailuak aparkatu horretarako tiketa atera gabe. Araututako ordutegietatik at, eremu horietan bizilagunek baino ezin izanen dute aparkatu. Ordutegi-salbuespenak: Geltokiko plaza (aparkaleku ordaindua 24 orduz) eta Hezkuntza Departamentuaren pareko aparkalekua (1. sektorea, ordutegi berezia).

Eremu laranja: aparkatze mugatuko orduetan, sektoreko bizilagun-txartela duten ibilgailuak aparka daitezke sektorean denbora-mugarik gabe, bai eta egun bateko tiketa atera dutenek ere. 

Berdeguneak: bizilagunendako soilik. 

Aparkalekuetan

Ordainpeko zenbait aparkaleku daude hirigunean, zaintzarekin eta zabalik 24 orduz. Interes turistikoko gune nagusietatik oso gertu daude eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte, komunak esaterako; gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude, irisgarriak izateko.

Gaztelu Plazan, hiriaren bihotzean, lurpeko aparkaleku bat dago. 452 ibilgailu aparkatzeko lekua du, errotazioan. Handik oso gertu, hiriko merkataritza-arteria nagusian, Karlos III.aren etorbideko aparkalekua dago, eta 290 auto aparkatzeko lekua du. Hirigunetik oso gertu daude Zezen Plazako aparkalekua (440 aparkaleku errotazioan) eta Aduanako Txokoko aparkalekua (118 leku errotazioan).
Hirigunetik urrunago, Auzitegiko aparkalekua dago, Nafarroako Justizia Jauregiaren ondoan; bertan, 244 leku daude errotazioan aparkatzeko. Era berean, Nafarroako Ospitale Konplexuko aparkalekuan 1.290 ibilgailutarako lekua dago.

Bestalde, bada mugikorretarako aplikazio bat, Parkplona izenekoa, eta bertan eskuragarri dago informazioa hiriko aparkalekuetan dauden toki libreei buruz, desgaituei zuzendutako aparkatze-tokiei buruz eta motor zein bizikletendako aparkatze-tokiei buruz. Aplikazio horrek aukera ematen du alta hartzeko Iruñeko Udalak abiatutako SMS bidezko jakinarazpen-zerbitzuetan, edo kontsultak egiteko zirkulazioan eragin dezaketen gorabeheren gainean, eta informazioa ematen du bizikletak alokatzeko Biziz zerbitzuari buruz eta ibilgailu elektrikoei buruz. Aplikazioa Apple et Androiderako deskargatu daiteke, eta erabilgarri dago, baita ere, wap bidez, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

Aparkalekuak karabanetarako eta autokarabanetarako

Iruñera karabanaz edo autokarabanaz etorriz gero, kontuan eduki behar duzu hirian bertan aparkatu dezakezula zure ibilgailua, baina ezin izanen duzula erabili etxebizitza gisara. Horretarako badira-eta beste eremu batzuk prestaturik. Eremu horietako bat Trinitarios aldean dago (su-hiltzaileen parkearen ondoan), eta zerbitzua iraunkorra da. Zerbitzuaren tarifa 20 euro da eguneko, eta ur-aldaketarik eginez gero, bi euro gehiago ordaindu behar dira. Eremuan egoteko baimena gehienez ere 48 ordukoa da.

Sanferminetan, María Ana Sanz ikastetxeko patioan ere aparkatu daitezke karabanak edo autokarabanak, non komunak eta dutxak dituen zerbitzu bat ere atondu baita. 

Azkenik, Berriozarren, Iruñetik hurbil, badago karabanak aparkatzeko beste eremu bat. Berriozar lotuta dago Iruñearekin hiri-autobus bitartez. Urtean zehar doanekoa da aparkatzea, baina sanferminetan 8 euroko tarifa ezartzen da, gehi bi eurokoa urak aldatzeagatik. 30 toki ditu eta ez dago gehieneko mugarik denboraz bezainbatean.

IRUÑEAN BARNA MUGITZEA

Pamplona es una ciudad de tamaño mediano, con aproximadamente 200.000 habitantes y una extensión de 24 kilómetros cuadrados. La manera más cómoda es desplazarse a pie, ya que el Casco Antiguo, lugar donde se encuentran los principales atractivos turísticos, es en su mayoría peatonal. También cuenta con una flota de taxis disponible las 24 horas y con diferentes paradas oficiales repartidas por toda la ciudad. Otra opción de transporte es la bicicleta, pues Pamplona cuenta con más de 60 kilómetros de carril bici y 790 aparca-bicis. La opción menos recomendable es el deslpazamiento en coche, ya que el tráfico está restringido en el centro de la ciudad. 

Oinez

El Casco Antiguo, donde se encuentran los principales atractivos turísticos, es peatonal, por lo que resulta muy cómodo desplazarse a pie durante la visita a la ciudad.

Para promover los desplazamientos a pie entre diferentes puntos de la ciudad, el Ayuntamiento de Pamplona ha desarrollado en 2018 una aplicación móvil llamada Metrominuto que ofrece información sobre las distancias entre lugares de especial interés, así como una estimación del tiempo necesario para cubrir estos trayectos.

Puedes descargarte la aplicación para Android y Apple y consultar toda la información relacionada con Metrominuto aquí. 

Hiri-autobusez

Iruñeak badu hiri-garraioko sare bat, Iruñerriko Mankomunitateak kudeatua. Autobus-flota batek osatzen du zerbitzua, eta guk, iruindarrok, villavesa deitzen diegu autobus horiei; hortaz, komeni da izena ezagutzea. Urtean zehar, 25 lineak ematen dute eguneko zerbitzua, eta 10ek, gauekoa. 

Egunean zehar, txartelak 1,35 € balio ditu, baina garraio-txartelarekin ordainduz gero, 0,70 € dira. Garraio-txartela atxikitako saltokietan eta estankoetan eskuratu daiteke. Gauez ere (00:00etatik 06:00etara), txartelak 1,35 € balio ditu eskudirutan ordainduz gero, baina garraio-txartela erabiliz gero, 1,02 €.

Sanferminetan, baina, askoz ere zerbitzu zabalagoa ematen da, eta aldaketa batzuk egiten dira lineetan, ibilbideetan eta tarifetan.

Hiri barruko garraio-zerbitzuari buruzko informazioa guztia hemen kontsultatu daiteke.

Taxiz

Iruñean barna mugitzeko beste aukera bat dago: taxia. Gure hiriak taxi-flota modernoa eta profesionala dauka, eta zerbitzua ematen du eguneko 24 orduetan zehar. Taxi guztiek dute taximetroa, zerbitzuaren prezioaren berri emateko, tarifarekin eta ibilbidearekin bat. Badira geraleku ofizial batzuk taxiak hartzeko, eta horietako bi oso hurbil daude Alde Zaharretik. Zehatz-mehatz Navas de Tolosa kalean (Tres Reyes hotelaren ondoan) eta Ahumada Dukearen kalean (Gayarre antzokiaren atzealdean) daude. 

Hiru aukera daude taxi bat eskatzeko. Lehenengo eta behin, dauden geralekuetako batean zuzenean har daitezke. Beste aukera bat da telefonoz deitzea, zenbaki hauetara: 948 232 300 edo 948 351 335. Eta hirugarren aukera da taxia bide publikoan geratzea, hura libre badago eta, hortaz, gidariak badarama goiko aldeko argi berdea piztuta. Geratzeko, nahikoa da besoa altxatzearekin.

Taxi-zerbitzuari eta geralekuen kokalekuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu hemen.

Bizikletaz

Hirian barrena modu atsegin eta jasangarrian ibiltzeko era bat da bizikleta. Iruñean, bizikleta-erraiak 60 kilometrotik gora ditu eta, horrela, hirian barrena ibili eta leku ezagunenak arin eta begirunez ezagut daitezke. Gainera, bizikletetarako 790 aparkaleku daude hiri osoan banatuta, eta 4.740 bizikleta aparkatu daitezke haietan.

Ez baduzu zure bizikleta ekarri, jakin ezazu Iruñeko Udalak bizikletak alokatzeko zerbitzu bat duela. Bizikletak astebeterako alokatu daitezke, hain zuzen. Zerbitzua erabiltzeko txartel berezi bat behar da. Zezen Plazako geltokian (Arrieta kalea) eta Gaztelugibeleko geltokian (Pio XII.aren etorbidea eta Armadaren etorbidea gurutzatzen diren lekuan) 3 euroren truke eros daiteke. Txartel horrekin, bizikleta bat har daiteke, gehienez ere lau ordu jarraian erabiltzeko. Epea amaitu baino lehen, erabiltzaileak bizikleta bueltatu behar du hirian banatuta dauden bost guneetako batera. Baina 20 minuturen buruan, beste bizikleta bat hartu ahalko du. Informazio gehiago, hemen.

Autoz

Iruñean barna autoz mugitzea ez da aukera gomendagarriena, erdiguneko zirkulazioan murrizketa batzuk ezartzen direlako eta zaila delako aparkatzeko tokirik aurkitzea.

Nolanahi ere, erabakitzen baduzu zure autoz mugitzea, ez ahaztu kontsultatzea zein diren sarbide murriztuko eremuak, batez ere Alde Zaharrari eta Zabalguneei dagokienez. Hemen duzu aparkatzeko tokiei buruzko informazioa.

Bisita gidatuak

Zure egonaldia ahal bezainbeste aprobetxatu nahi baduzu, bisita gidatu bat egin dezakezu Iruñean barrena, hiriaren sekretu guztiak ezagutzeko. Alde Zaharreko monumentuak bisitatuta Nafarroako hiriburuaren historia ulertuko duzu, eta sanferminak interesatzen bazaizkizu, gidari profesional batek jai horietako gunerik garrantzitsuenak erakutsiko dizkizu. Eta noski, ezin ahantzi gure gastronomia zoragarria; dastatu hemengo zaporeak pintxoak janez.

Nahiago baduzu, zure kontura bisitatu dezakezu hiria, baina bertako sekretu guztiak ezagutzeari uko egin gabe, mugikorreko Pamplona-Iruña aplikazioari esker. Deskargatu aplikazioa eta hainbat ibilbide turistiko ezagutu ahalko dituzu: harresiak, Donejakue Bidea...

Gainera, Pamplona-Iruña Card turismo-txartelarekin abantaila eta deskontu garrantzitsuak izango dituzu hiriko jarduera eta ekitaldi onenetan, bai eta bisita gidatuak egiten dituzunean eta hiriko saltoki, taberna eta jatetxeetan ere.