Pamplona Iruña Card

Zer da PIC noala eskuratzen eta erabiltzen da

Pamplona Card Iruñeko turismo-txartel ofiziala da. Hiria ezagutzeko modu desberdin bat da, eta zenbait abantaila eskaintzen dizkizu museoak eta leku turistikoak bisitatzean edo ikuskizunetarako sarrerak erostean, baita deskontuak ere saltoki eta hoteletan.

Tarjeta card Pamplona

Oso erraz erabiltzen da; atxikitako establezimenduetan edo zerbitzuetan aurkeztu besterik ez duzu, zure NANarekin edo pasaportearekin batera, eta txartelari lotutako abantailez baliatzeko aukera izanen duzu.

 Internet bidez eska dezakezu (INPRIMAKIRAKO ESTEKA), eta Turismo Bulegoan jaso. Halaber, Turismo Bulegoan eska dezakezu zuzenean, baita 010 telefonora deituta ere.

xartela jalkitzeak 1 €-ko kostua du, eta txartela jasotzean ordaindu beharko duzu.

Txartelaren indarraldia 7 egun da, baina nahi adina aldiz berritu dezakezu.

Pertsonala eta besterenezina da.

12 urtez gorakoa izan behar duzu hura eskatu ahal izateko.

    Abantailak

    • Deskontuak monumentuetan eta museoetan sartzean eta hiriko zenbait baliabide erabiltzean.
    • Deskontuak hirian barna egiten diren gida zerbitzuetan eta bideetan.
    • Deskontuak ikuskizunetarako eta ekitaldietarako sarreretan.
    • Deskontuak saltokietan eta hoteletan.
    • Nahi baduzu, hiriko ekitaldien eta programazioen informazio xehea jaso dezakezu.

    Baldintzak

    • Deskontuak beti aplikatzen dira, edozein dela ere ordaintzeko modua (eskudiruz edo kreditu txartel bidez), baina ezin dira erabili beste eskaintza batzuekin batera. Merkealdian edo deskontu bereziak daudenean indarrean, establezimendua ez dago derrigortuta deskontu gehigarri bat egitera.
    • Deskontua lortzekotan, zerbitzua kontratatzeko unean eskatu beharko du titularrak, eta, ordaintzeko unean, txartela eta bera titularra dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko ditu.
    • Hotel establezimenduetan, txartel bana beharko dute ostatu hartutako pertsonek, eta deskontua txartela indarrean dagoen bitartean soilik aplikatuko da.
    • Iruñeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen baldin eta ekimenean parte hartzen duten establezimenduek eta entitateek ez badute betetzen eskainitako onura.
    • Iruñeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen baldin eta aldaketak egoten badira monumentuak zein museoak irekitzeko eta ixteko ordutegietan.
    • Txartela pertsonala eta besterenezina da, eta 12 urtez gorakoa izan behar da hura eskatzeko.

    Zer eskaintzen du ?

    Ekitaldi turistikoak

    Kalea dugu eszenatoki nagusi, baina baditugu kultura-espazio asko, horietako batzuk historia luzea dutenak, besteak beste, Gayarre Antzokia, eta modernoagoak ere bai, esate baterako Zentral Kafe Antzokia. Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa da hiriko kultura-eskaintzaren adierazle gorena, eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak ere arte eszenikoen abangoardiako programazioa eskaintzen du.

    Erakusketak eta museoak

    Pintura, eskultura, argazkilaritza eta arte zaleek aukera dute Iruñean era askotako artelanez gozatzeko hainbat gunetan, hala nola Nafarroako Museoan, Nafarroako Unibertsitateko Museoan, katedralean, non, hainbat altxor egoteaz gainera, Occidens erakusketa bitxi eta saritua baitago. Erakusketan eta zezen-plazara egin daitekeen bisitaldi gidatuan, munduan historia oparoena duten zezenketa-guneetako bat ikus daiteke.

    Saltokiak

    Iruñean barna erosketak egiteko modurik onena da bertako oinezkoendako kale eta etorbideetan ibiltzea. Kalitateko artisau-produktuak aurkituko dituzu, bai eta Nafarroako baratzeko elikagai on eta ospetsuenak ere, bertako komertzioak aukera zabala eta zerbitzu bikaina eskaintzen baitu.

    Bisita gidatuak

    Erdi Aroko Iruña hiru burguk osatzen zuten, erromesek hiritik pasatzean sorturikoak. Oso populazio ezberdinak bizi ziren bertan. Alde Zaharrean oraindik gordetzen da Erdi Aroko eite hori, eta ezagutzeko aukera izanen duzu monumentuen Iruñean barna bisita eginez gero.

    Aukera duzu, halaber, sanferminetako zenbait leku enblematikotara joateko, besteak beste, txupinazoa jaurtitzen den plazara, entzierroaren ibilbidera eta peñetara. Ezagut ezazu Hemingwayen ibilbidea, gure jaiez maitemindu, haietaz idatzi eta mundu osoan ospetsu egin zituen Literaturako Nobel saridunarena. 

    Nafarroako produktu gastronomikoen aberastasuna dastatu nahi baduzu, berriz, pintxo-ibilbide batera eramango zaituzte gure gidari profesionalek.

    Zezen-plazara ere egin dezakezu bisitaldi gidatua, eta bertatik bertara ikusi mundu osoko zezenketa-gune ospetsuenetako bat.

    Horretaz gain, Iruñeak kokaleku estrategikoa du, eta horrek aukera ematen du askotariko gune geografiko anitzetara iristeko: Nafarroako mendialdeko haran berdeak, Erresumako gaztelu eta monasterioak, Bardeako basamortua, ondoan dugun euskal kostaldea... Txangoak eta zerbitzuak antolatzen ditugu helmuga horietara. Bazatoz?