Osasun-turismoa

Medikuntzarik hoberena dugulako, inguru osasungarrienean. Iruña nazioarteko erreferente bat da osasun-arloan, bere medikuntza- eta ospitale-sistema publikoak eta pribatuak duten ospeagatik. Bere sustraiak eta erresuma gisa duen historia maite dituen erkidegoa, baina etorkizunari begira bizi dena. Aitzindariak energia berriztagarrietan, medikuntzan eta hezkuntzan. Adituak bizi-kalitatean. Erresumaren hiriburua, Iruña, hiri berde eta harresitu bat da. Sanferminen agertokia, munduko festarik handiena. Ostatu bikainak eta atzoko eta gaurko sukaldaritza, produktu hoberenetan oinarritua. Tradizioa, zerbitzua eta berrikuntza.

Hainbat diziplinatan espezializatuak eta premisa berberetan oinarrituak: abangoardiako ikerketa eta teknologia, osasun-arreta bikaina eta kalitatezko azpiegiturak.

Informazio-liburuxka

Zentroak eta klinikak

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitatea Klinika zentro mediko-ospitalario bat da, ezaugarri dituena espezializazio mediko gorena, etengabeko berrikuntza teknologikoa eta arreta pertsonalizatua. Aitzindaria Europan eta munduan teknika medikoen inplementazioan, erreferentziazko zentro bihurtu da estatuan nahiz atzerrian. Klinikaren lanak sari eta aitortza ugari izan ditu.

Nafarroako Unibertsitatea Klinika besteak ez bezalako ospitale bat da, eta bakarra egiten duten premisak hauexek dira:

  • Lehen helburutzat dauka ahalik eta tratu pertsonal eta mediko hoberena ematea pazienteari eta haren senideei.
  • Abangoardiako teknologia: irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, soberakin guztiak berrinbertitzen dituena tresneria teknologikoaren hobekuntzan eta ikerketan, horrek aukera berriak sortu eta erantzun berriak ahalbidetzen dituelako pazienteentzat. Beraz, etengabe inbertitzen du ekipoen erosketan, eta esan daiteke Klinikak merkatuko teknologiarik aurreratuena duela.
  • Sendatzeko ikertu: ikerketa identitatearen parte da. Nafarroako Unibertsitatea Klinika, harreman estuan Nafarroako Unibertsitatearen beste zentro batzuekin eta Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroarekin (CIMA), saiakuntza mediko gehien sustatzen dituen Espainiako estatuko zentro pribatua da.
  • Nazioartean ospea duen medikuntza: Klinikak ezin konta ahala sari eta aitortza jaso ditu atzerrian, ematen duen gizabidezko tratuagatik, bere jardunbide mediko egokiengatik eta I+G+B arloan egiten dituen ahaleginagatik. Besteak beste, Joint Commission International-en akreditazioa jaso du, irabazi asmorik gabeko erakunde independente bat, osasun-zentroetako pazienteen segurtasunean eta kalitate-kontrolean aritzen dena nazioartean.
  • Ardura eta erosotasun gorena: klinikaren zerbitzu medikoa bereziki baloratua izan da hitzordua egiteko lastertasun eta eraginkortasunagatik eta diagnostiko eta tratamendu egokiagatik. Espezialitate guztiak eta teknologia osoa zentro bakar batean egonik, ahalik eta denborarik laburrenean egiten dira pazientearen kontsultak, tratamenduak eta probak.
  • Prebentzio-medikuntza: gaixotasunen prebentzioa eta haien diagnostiko eta tratamendu goiztiarra metodorik hoberena dira bizitza luzatu eta osasungarriagoa egiteko, eta, beraz, lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren eraginkortasuna eta errendimendua areagotzeko. Nafarroako Unibertsitatea Klinikaren txekeo medikoa osasun-egoeraren azterketa integral eta indibidualizatu bat da, gaixotasunen detekzio goiztiarra ahalbidetzen duena –errazago senda daitezkeen unean, hain zuzen–, eta, horrez gainera, etorkizunean eritasunak garatzea ekar dezaketen arrisku-faktoreen ebaluazioa eta tratamendua.
  • Kirol-medikuntza: kirol-medikuntzako taldea hainbat espezialistak osatzen dute, batera eta koordinatuta lan egiten dutenak kirolariaren osasun-egoeraren ikuspegi global bat lortze aldera.  Nafarroako Unibertsitatea Klinikaren Kirol Txekeoa azterketa integral eta indibidualizatu bat da, sistema kardiobaskularraren eta kirol jakin batean aintzat izan behar diren organo eta egitura guztien funtzionamenduaren azterketa. Kontuan hartuta pazientearen ezaugarriak eta ohiturak, kirol-txekeo aurreratuak edo elitekoak aplikatzen dira.
  • Hautapenezko medikuntza: Klinikaren kirurgialari espezialisten taldea tresneria teknologiko aurreratuenaz baliatzen da itxura fisikoa hobetzeko, traumatismoek, infekzioek, tumoreek edo gaixotasun kongenitoek sortutako gorputz-nahasmenduak sendatzeko eta gorputzaren forma eta funtzioa berreskuratzeko. Gainera, kirurgia estetiko eta konpontzaileko soluzioak eta soluzio dermoestetikokoak eskaintzen ditu, puntako teknologia aurreratuenak erabilita.
San Miguel klinika

San Miguel Klinika kalitate goreneko zentro bat da, ezaugarri dituena kualifikazio profesionala, giza kalitatea eta pazientean oinarritutako kudeaketa. 3 zutabe nagusi ditu:

Kualifikazio handiko espezialistek osatutako talde profesionala.

Ekipamendu tekniko moderno eta eraginkorra.

Pazientean oinarritutako kudeaketa, Klinikaren jarduera osoaren ardatz gisa.

Espezializatuta osasun-azterketetan, kirol-txekeoetan eta kirurgia plastiko, konpontzaile eta estetikoan, tratamendu guztiak ebakuntza-gelan egiten dira, segurtasun-neurri onenekin, emaitza estetiko egokiak lortzeaz gainera segurtasuna zentroaren helburuetako bat delako.

San Juan de Dios Ospitalea

San Juan de Dios Ospitalearen ezaugarri nagusiak dira berrikuntza, bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza.

Horretarako, azpiegitura berrienak ditu, medikuntza modernoaren eskakizunetara egokitutako puntako teknologiez hornituak, instalazio guztiz erosoekin batera. Eta hori dena pazienteek eta haren senide eta lagunek zainketa mediko aurreratuena jaso dezaten, ospitale-prozesu osoan zehar, inguru eroso eta egoki batean.

70 urtetik gorako esperientzia izanik, San Juan de Dios Ospitalea erreferente bat da sektorean. Zentroaren Kirurgia Blokeak Kirurgia Handi Anbulatorioko eta Egonaldi Laburreko zerbitzu bat du, eta Kirurgia Unitate zabal bat kirurgia-ondoko ospitaleratzerako.

Horrek guztiak eta diziplina anitzeko espezialisten taldeak berme osoa ematen diote ospitaleari kalitatearen, segurtasun medikoaren eta ospitale-profesionaltasunaren ikuspegitik.

CNAI

Arreta Integraleko Zentro Neurologikoa espezializatuta dago neurorrehabilitazioaren arloan abangoardian dauden tratamendu intentsibo eta eraginkorretan. Bereziki aproposa eritasun neurologikoak diagnostikatuta dituzten pazienteentzat, egonaldi-eregimenean edo erregimen anbulatorioan.

Bizitzen berrikasten

Helburua da patologia neurologiko bat duten pertsonen bizimodua hobetzen laguntzea. Hori horrela, neuro-errehabilitazioak funtsezko zeregina dauka, eta alternatiba bakartzat hartzen da autonomia- eta independentzia-maila handiagoa lortzeko, autoestimua berreskuratzeko eta gizarte-inklusio aktibo, egoki eta normalizatzaile bat lortzeko.

Emaitza onenak lortzeko pentsatuta dauden instalazioez hornituta, CNAIk 4.275 m2-ko azalera dauka, lau solairutan banatuta, bereziki aipagarriak izanik errehabilitazio-programan erabiltzen diren eremuak: igerilekua, gimnasioa pertsona helduentzat eta gimnasio pediatrikoa.

Tratamendu eraginkorrak

Espezialistak garun-lesioak dituzten haurrentzako diagnostiko, ebaluazio eta errehabilitazio-tratamenduetan, arrakastaren gakoa hiru mailatan esku hartzean datza: pazientea, familia eta gizarte-ingurunea. Familia, hain zuzen ere, eraginkortasun goreneko emaitzak lortu behar dituen talde profesionalaren partetzat hartzen da.  Erabiltzen diren tratamenduak guztiz indibidualizatuak, integralak, intentsiboak eta diziplina anitzekoak dira.

Ahaleginari eta ezagutzari, zentroaren abangoardiako teknologia gehitu behar zaie: hala nola ibileraren errehabilitaziorako Espainiako estatuko lehen robota (Geoevolution).

Cross

Cross Klinikak ingurune guztiz eroso bat eskaintzen die bere pazienteei eta haien laguntzaileei, eta segurtasuna, erosotasuna eta pribatutasuna ditu ezaugarri nagusi.

Zerbitzu integral bat eskaintzen du, suite esklusiboak Cross Hotelean –Klinika kokatuta dagoen eraikin berean–, eta birentzako gela modernoak pazienteentzat eta haien laguntzaileentzat. Gainera, hotelak parking pribatua eta gidari-zerbitzua ditu, pazienteak aireportutik edo hiriko beste edozein lekutatik ekartzeaz arduratzen dena.

Klinikaren instalazio eta langile guztiek kualifikazio gorena dute kalitatezko zerbitzu bat emateko. Entzute handiko bi kirurgialariren zuzendaritzapean, medikuntza aurreratuena eskaintzen zaie pazienteei, kirurgia plastikoan eta estetikoan eta aurpegi eta ahoko tratamenduetan. Espainiako estatuko erreferente bat da alor horietan.

Sannas

Sannas Dentofacial Hortz Klinika erreferentziazko zentro bat da odontologian, eta 26 urteko esperientzia du sektorean.

Hortz-protesietako laborategi moderno bat du (Dentiruña) eta irakaskuntza-zentro bat ere bada, Espainiako Odontologoen Kontseilu Orokorrak akreditatua. Nafarroako Gobernuaren akreditazioa ere jaso du Osasun Zentro Espezializatu gisa.

Leku berean, odontologia eta aurpegiko medikuntza estetikoko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu, ospitale-mailako instalazio medikoez baliatuta.

Eguneroko lanean, bereziki garrantzitsutzat ditu osasuna eta prebentzioa, eta, horregatik, aho-prebentziorako zentro bat du, eta gaitasun handiko mediku-talde espezializatu bat, kapaz dena egoki erantzuteko pazienteen behar eta eskakizunei, kalitatezko zerbitzu bikain bat eskainita beti.