Gastronomia

Gastronomía

Iruña ongi ezagutzeko, ezinbestekoa da hango gastronomian murgiltzea. Nafarroak 200 kilometro baino ez ditu iparretik hegora, baina paisaia ugari dauzka, eta bakoitzak produktu batzuk ekartzen ditu urte-sasoiaren arabera. Nafarroako kultura ezagutzeko modu bikaina da hemengo plater tipikoak dastatzea.

Baratzea da Nafarroako elikagai-iturri nagusia, batez ere Foru Erkidegoaren hegoaldeko erdian. Ebro ibaiaren ertz emankorrak barazki onenak ematen ditu —batzuk jatorri-izendapenekoak—, eta Iruñean ere barazki bikainak ditugu Arga ibaiaren inguruan. Zainzuriak, orburuak, potxak, karduak, kukuluak, borrajak eta pikillo piperrak eman diote mundu osoan ospea Nafarroako baratzeari, eta Iruñeko jatetxe guztietan aurkituko ditugu. Aniztasun horren erakusgarri dugu menestra.

Iparraldean mendiak, larreak eta ganadua daude. Hori dela eta, Iruñean haragirik goxoenak ditugu: txahal urrixa, txerria, bildotsa –txingarretan erreta edo gisatua–; eta ehiza ere badugu, zeinak arrakasta handia baitu udazkenean. Nafarroak ez du itsasorik, baina ajoarriero bakailaoa da hemengo plater berezienetako bat. 

Azkenburu tipikoak esnearekin egiten dira; adibidez, mamia eta artzainek egindako gazta, ardi-esnez egina. Jatorri-deiturako bi barietate ditugu, Erronkarikoa eta Idiazabalgoa. Gozogintza tradizionalean, berriz, torradak, pellak eta txantxigorri opilak ditugu, besteak beste.

Iruña dastamanaren bidez ezagutzeko beste modu eder bat da pintxotan ibiltzea; oso bertako ohitura da pintxoak jatea eguerdian eta iluntzean. Tabernetako barrak proposamen gastronomiko zoragarri txikiz betetzen dira, eta aukera paregabea da txistor ezaguna, barrubetea, onddoak, frijituak eta tortillak dastatzeko, edo, nahiago izanez gero, elaborazio fin eta berritzaileagoak jateko.

Eta, pintxoekin batera hartzeko onena, Nafarroako ardo on bat. Ardo beltzak, zuriak eta gorriak. Hemengo ardoek jatorri-izendapena dute, eta ezagunak dira nazioartean, haien aromari, gorputzari eta zaporeari esker. Iruñetik aho-zapore ezin hobea opari eramateko modukoak

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia