Zerbitzuak

Iruña helmuga paregabea da edozer motatako ekitaldi profesional, kongresu, konbentzio edo pizgarri-bidaia egiteko. Iruñeko Udala Spain Convention Bureau kongresu-hirien sareko kide da, eta Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioarekin eta sektore pribatuko beste erakunde batzuekin lankidetzan egiten du lan Iruña eta Nafarroa turismo profesionaleko helmuga gisa ezagutarazteko eta sustatzeko. Zure kongresuak arrakasta izateko gako guztiak emango dizkizugu.

Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Biltzarren hautagaitzak prestatzen ditugu helmugari buruzko informazio osatuarekin eta zure ekitaldiaren neurria eginiko dossierrarekin.
  • Hautagaitzaren aurkezpenean lagunduko dizugu.
  • Egoitzetarako bisitak koordinatuko ditugu, eta enpresa espezializatuen informazioa eskainiko dizugu zure premiei ondoen egokitzen zaien egoitza aurkituko duzula bermatzeko.
  • Helmugako enpresa garrantzitsuenekin harremanetan jarriko zaitugu, biltzarren antolatzaile profesionalekin eta garraio- edo enpresa-hartzaileekin.
  • Laguntza eskainiko dizugu aisia-programa osagarriak eta biltzarraren ondorengo iradokizunak egiteko.
  • Hotelekin eta bileren egoitzekin egiten dugu lan zure premiei ondoen egokitzen zaizkien azpiegiturak hautatzen laguntzeko.
  • Informazio turistikoa eskaintzen diegu biltzarkideei.
  • Nafarroa sustatzen dugu azoketara joanez eta kongresuen sektoreko estatuko eta nazioarteko sustapen-ekintzak eginez.
  • Nafarroako enpresa espezializatuen sustapena atzerrian.
  • Kongresu-merkatuen azterketa egiten dugu.