Guneak

Iruña helmuga bikaina da nazio eta nazioarte mailako kongresu eta konbentzioetarako. Azpiegitura modernoenak ditu era guztietako ekitaldiak egiteko, eta ehun areto baino gehiago ditu hiriko hotel, erakunde eta unibertsitateen artean.

Baluarte, Biltzar Jauregia

Iruña bere leku historikoak ondo zainduta hazten jakin duen tamaina ertaineko hiria da: Erdi Aroko hiria, ziudadela errenazentista, zabalgune modernista… Hain zuzen azken bi horien artean dago Baluarte; bertatik oinez joan ahalko zara hiriko gune eta zerbitzu nagusietara, autoa erabiltzeko inolako beharrik gabe. 

Gainera, Baluarte Batzar Jauregia eta auditorioa Espainiako handienetako bat da. Duela gutxi eraikitako eta Patxi Mangado arkitekto nafar ezagunak diseinaturiko eraikin abangoardista da.
Bilera- eta topaketa-gune modernoa da, erabilera askotarikoa eta funtzionala, eta Nafarroako hiriburuaren erdi-erdian dago kokatuta.

Eraikinaren kanpoaldeak L-itxura du; kuartzita grisezko eraikuntza itzel eta sendoa da, baina barnealdeko espazioak argiz beterik daude. Kanpoaldean plaza dotore bat du.
Biltzarkidea harritu egingo da bilera-gelek eskaintzen dituzten Ziudadelaren ikuspegi ederrekin.

Aretoak eta zerbitzuak

Baluartek 1568 ikuslerentzako lekua duen auditorio nagusi bat du. Halaber, 444 lagun hartzeko prestatuta dagoen ganbera-areto batek bilera edo kongresu ertainak egiteko aukera ematen du, baita formatu txikiko kultura-jarduerak eta kongresuak ere. Gainerako ekitaldi eta erakusketentzat 4800 m2-ko bi gela ditu eraikinak.
Kongresuak guztira 800 pertsonara arte har ditzaketen Ziudadela eta Luneta aretoetan ospatu ohi dira. Panel modulagarriak dituzte haien tamaina birdiseinatu ahal izateko. Tamaina txikiagoko beste areto batzuek, esaterako, konferentzia-aretoak, erakusketak eta harrerak antolatzera zuzenduriko atondo batek, eta 125 pertsonentzako lekua duen jatetxe batek osatzen dituzte Iruñearen bihotz-bihotzean dagoen kultura- eta biltzar-gune horretako gela garrantzitsuenak.

Salas de baluarte
 
Izena     Azalera (m2)  Eskola    Antzerkia
Areto Nagusia 520   1568
Ganbera aretoa 104   444
Ziudadela aretoa (banagarria)  444 280

390

 

 

 

 

 

 

BALUARTEren txoko bakoitza bilera- edo aisia-gune bihur daiteke, une jakin batean. Jatetxean Nafarroako gastronomiaren plater bikainenak dastatu ahalko ditugu Ziudadelako parkearen ikuspegi ezin hobeez gozatzen dugun bitartean; halako ikuspegi ederra izango dugu, halaber, hirugarren solairuko terrazaren kanpoaldetik. Eraikinaren azpian kokatuta dagoen aparkalekutik zuzenean aterako gara plazara: 10.000 m2-ko espazio bat, behar izanez gero eraikinaren luzapen gisa erabil daitekeena.

Harremanetarako: Baluarte 

+34 948 066 066

baluarte@baluarte.com

www.baluarte.com

Medikuen elkargoa

Nafarroako Medikuen Elkargoak osasunarekin, enpresekin eta merkataritzarekin loturiko mota guztietako ekitaldiak egiteko aukera paregabea eskaintzen du Congresos del Colegio de Médicos enpresaren bitartez.

Eraikina enblematikoa da, Iruñean leku paregabean dago kokatuta, eta espazio zabalak ditu, horregatik da leku ezin hobea berezko eta kanpoko jarduerak egiteko.

Medikuen Elkargoak edozer bezeroren esku jarriko ditu tokiko edo maila nazionaleko kongresuak, ikastaroak, konferentziak, bilerak eta erakusketak antolatzeko azpiegiturak eta bitarteko teknikoak.

Gainera, Congresos del Colegio de Médicos enpresak kalitate handieneko arreta integrala bermatuko duten 15 urtetik gorako esperientzia duen profesional-taldea du.

Egoitzak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, baita 300 pertsonara arteko lekua duten balio anitzeko hainbat espazio ere:

Biltzar-aretoa.  Alboko gelak. Medialuna aretoa Batzorde-aretoa. Egongelak.

 

+34 948 226 093

jmagallon@medena.es

www.elcolegiocongresosyrestaurante.com

Kokapena: Nafarroa Beherea etorbidea, 47, 31002 Iruña.

Harremanetarako: Javier Magallon Arzoz 

 

Iruñeko Katedrala

Nafarroak kultura-ondare bikaina du, ezin hobea edozer MICE ekitaldi hartzeko. 

Iruñeko Katedraleko multzoa Europako handienetako bat da, eta XI, XII, XV eta XVII. mendeetako eraikinak ditu, baita lehenengo urtea bete berri duen erakusketa bat ere: “Occidens”. Ikus daitezkeen aztarna arkeologikoak Burdin Aroraino egiten dute atzera, eta erakusketan bildutako artelanek ia estilo guztien adierazpenak dituzte, flandestar erretaulak eta tailu gotiko eta erromanikoak, baita altxor erlijiosoen lagin aberats bat ere, besteak beste, erlikia-ontziak eta objektu liturgikoak biltzen dituena. 

Tenplu gotikoak fatxada neoklasikoa du, baita bi dorre, klaustroa, klaustro-gaina eta bihitegia ere; eta ez ditzagun ahaztu errefektorioa –kanonigoen jangela izandakoa– eta dagokion sukaldea, gaur egun museoko gela eta kontzertu, biltzar, konferentzia eta banketetarako auditorio gisa erabiltzen direnak eta hiriko bisitari guztiei irekita daudenak. 

Azken lau urtekoan 250.000 pertsonak baino gehiagok gozatu dute bere proiektuak itxi ez dituen eta erreferente erlijioso eta turistiko izaten jarraitu duen multzo horretaz.

 

Harremanetarako: Gonzalo García 

+34 948 21 25 94

gonzalo.garcia@areadedivulgacion.com

www.catedraldepamplona.com

Nafarroako Unibertsitatea

2015. urtean inauguraturiko arte-zentro bat, natura, arkitektura, eskultura, pintura, argazkilaritza eta gastronomia uztartzen dituena. Nafarroako Unibertsitatearen campusaren erdi-erdian eta hiriko ospitale gunetik oso gertu, mota guztietako ekitaldiak antolatzeko aproposak diren hainbat espazio ditu.

Nafarroako Unibertsitatea Museoa Rafael Moneok diseinatu zuen, Pritzker saria irabazi duen Espainiako arkitekto bakarrak, eta primeran integratzen da Iruñeko erdialdetik hurbilen dagoen campusaren hegalean. Handik unibertsitate-gunea hiriko birika berde bilakatzen dituzten 100 hektarea lorategi baino gehiago besarkatzen ditu.

Beteak beste, Tàpies, Picasso, Rohtko eta Kandinskiren lanak biltzen dituen arte garaikideko bildumak eta argazki-funtsak –Espainiako garrantzitsuenetako bat– Espainia iparraldean erreferentziazko kultura-gune bilakatzen dute.

 MICE gune gisa, museoak 700 pertsonarentzako lekua duen antzoki-auditorio bat du, eta bertan egiten dira arte eszenikoetako lanak zein hainbat kanpoko ekitaldi. Haren alboan erabat ekipaturiko hainbat edukierako gelak eta erabilera anitzeko guneak daude; esaterako, terraza erabilgarria. Badago, halaber, tokiko gastronomia eta nazioarteko abangoardia uztartzen dituen jatetxe bat.

 

Harremanetarako: Eventos Museo 

+34 948 425 700

eventosmuseo@unav.es

www.museo.unav.edu

Iruñeko Planetarioa

Gunea 1993. urtean inauguratu zuten eta herrialdeko erreferentzia bilakatu da kulturaren, zientziaren, turismoaren eta hezkuntzaren arloan, Espainian dagoen ezaugarri bereko gune handiena baita. Ezin egokiagoa da MICE gune gisa.

Iruñeko Planetarioan bisitaria bete-betean murgilduko da astronomian eta unibertsoaren misterioetan eserlekutik mugitu gabe. Iruñeko Planetarioko proiekzio-kupulak 20 metroko diametroa du, eta munduko handienetakoa da; hala, bederatzi mila izar baino gehiago ikusteko aukera ematen du. Lotu segurtasun uhala, ibilbideari ekitera goaz eta… Iruñeko Planetarioak forma zilindrikoa du, eta tonu okre eta urdinak, eta ezaugarri horiek dituen Espainiako handiena da. Ohiko proiekzioez gain, hainbat erakusketa, konferentzia eta topaguneren egoitza da, eta urtean 200.000 pertsona baino gehiago igarotzen dira bertatik.

Auditorio bat eta proiekzio-gela handi bat ditu zeruaren irudi osoa erakusten duen kupula itzel baten gainean. Pantaila nagusian ikusiko ditugu jarduera kulturalen gune nagusiak:

Auditorioak 240 pertsonarendako lekua du, eta konferentzia ziklo, kongresu eta mahai-inguru asko izaten ditu. 
Tornamira izarren proiekzio-gela proiekzio-sistema sofistikatuz hornituta dago, eta izarrak, planetak, mota guztietako irudiak, bideoak eta efektu bereziak ikus daitezke bertan. 

Proiektore nagusiaz gain, aretoak gardenkiak proiektatzeko 50 gailu eta efektu berezietarako beste 20 ditu, guztiak sistema informatikoen bidez kontrolatuak.

Sofistikazio teknologiko horiei guztiei gehitu behar zaie mugimenduan diren irudiak bideo-kanoien bitartez proiektatzeko gaitasuna.

 

Harremanetarako: Planetarioa 

+34 948 262 628

consultas@pamplonetario.org

www.pamplonetario.org

Refena

Talde profesional zabal baten euskarria duen eta estrategikoki kokatuta dagoen negozio-, harreman- eta truke-gune bat. Erakustazoka bat baino askoz ere gehiago da; izan ere, haren modulartasunak eta hainbat eginkizunetara egokitzeko gaitasunak leku ezin hobea bilakatzen dute edozer ekitaldi egiteko. 

Refena ez da erakustazoka soil bat, hainbat zereginetara eta edozer formatutara egokitzeko gaitasuna baitu bere modulartasunari eta egokitzeko erraztasunari esker: 15.000 m2-ko azalera, hiru pabilioitan banatuta, 27.000 m2-tik gorako lursail batean kokatuta. Erakustazoka gisa gutxienez 11.000 m2-ko azalera estalia du erakusketetarako. Zerbitzu osagarri guztiak ditu, eta lan egiteko erraztasun ugari eskaintzen ditu.

Refena Iruñeko hirigunean kokatuta dago, eta elkarren ondoan diren hiru pabilioi biltzen ditu; guztien artean ia 15.000 m2-ko azalera eraikia. Horri 1.500 m2 inguruko azalera gehigarri bat erantsi behar zaio; bertan, bulegoak, harrera, sukaldea eta jarduerak garatzeko bestelako zerbitzu osagarriak biltzen dira. 

Bi pabilioiek 8,50 metroko garaiera dute gunerik baxuenean. Duen tamaina eta moldakortasunari esker, edozer motatako ekitaldiak egin daitezke instalazioetan: azokak eta edozer produkturen aurkezpenak, kontzertuak, kirol-ekitaldiak, prestakuntza-ikastaroak, laneko bilerak…

 

Harremanetarako: Carla Garcia-Tapia 

+34 948 136 136

carla@rzunzarren.com

www.refena.es

 Gayarre antzokia

Gayarre Antzokia da, zalantzarik gabe, Iruñeko koliseorik ezagunena, baita hiriko eraikin enblematikoena ere. Hiriaren erdigunean dago kokatuta, eta gaur egun hiriburuaren bigarren zabalgunera irekitzen da.

Hasieran Teatro Principal de Pamplona edo Iruñeko Antzoki Nagusi izenez zen ezaguna, eta 1903. urtean hartu zuen gaur egun duen izena, Julian Gayarre tenore erronkariarraren omenez. 1931.urtean egun dagoen lekura eraman zuten baina jatorrizko fatxada gorde zuten, ia erabat.

 Hainbat berritze-lan egin badizkiote ere, Gayarre Antzokiak ferra-itxurari eusten dio, Italiako ohiturari jarraikiz, eta 884 lagunentzako edukiera du, besaulki-patioaren, palkoaren eta anfiteatroaren artean. 2005. urtean zehar berritze-lanak egin zituzten agertokiaren inguruan hagak motorizatu eta hainbat elementu zaharkitu kentzeko. Era berean, orrazia garbitu zuten, hala hainbat eszenografia- eta muntaketa-lan egitea erraztuta, baita eraikinaren estetika hobetzea ahalbidetu zuten hainbat jarduketa ere. Nabarmentzekoak dira aretoaren sistema elektrikoan eta berokuntza-eta aireztapen-sisteman eginiko zaharberritzeak, suteen aurkako sisteman eginiko berrikuntza eta eguneratzea, ebakuazio-bideen hobekuntza eta handitzea, eta eserlekuen aldaketa, bai gune horretan, bai palkoan. Lan horiei guztiei esker handitu egin da antzokiaren edukiera, eta gaur egun 884 ikuslerentzako lekua du.

Gayarre Antzokiak arte eszenikoen alorreko mota guzietako ikuskizunak biltzen ditu, baita hainbat ekitaldirentzako zerbitzuak ere.

 

Harremanetarako: Cesar San Martín 

+34 948 207 202

programacion@teatrogayarre.com

www.teatrogayarre.com

Nafarroa Arena

Nafarroa Arena pabilioia erabilera anitzeko eraikina da.

Kultura- eta kirol-ekitaldiak, aisialdikoak eta korporatiboak antolatzeko aukera eskaintzen du, bai herrialde mailakoak bai nazioartekoak. 

Duen arkitekturari esker, erraz egokitu daiteke hainbat edukieratara. 

Maileria teleskopikoak gunea denbora gutxian bezeroaren premietara egokitzeko aukera ematen du.

Bi pisten artean bietara orienta daitekeen maileria teleskopiko orientagarrien bloke bat proiektatu da. Sotoan ezkutatu ahalko da (plataforma ezkutagarriko sistema), eta hala bi pistak elkartzeko aukera emango du. Plataforma agertoki gisa erabili ahalko da bertan kontzertuak eta ikuskizunak egiteko.

LEKU-KOPURUA 11.850 ikusle 

ERAIKITAKO AZALERA: 45.685 m2 

KOKALEKUA: Sadar kalea, El Sadar futbol-zelaiaren (C.A. Osasuna) ondoan dagoen 20.000 m2-ko orube batean.

PISTA NAGUSIA: Azalera: 3.000 m2 

Edukiera (eserita): 9.850 ikusle 

PISTA OSAGARRIA: Azalera: 1.600 m2 

Edukiera (eserita): 1.500 ikusle 

ARENA FRONTOIA: Azalera: 600 m2 

Edukiera (eserita): 3.000 ikusle 

ESPAZIO OSAGARRIAK: 

 Erabilera anitzeko gela: 250 perts.   Ikus-entzunezkoen aretoa: 50 perts.   Pasarela Panoramikoa: 250 perts.   Prentsa aretoa: 100 perts.   Bilera gelak.   Gimnasioa/Backstage (300 m2) 

 

Kafetegia eta jatetxea 

Aldagelak 

Kamerinoak 

Biltegiak 6.000 m3 

Aparkaleku publikoa (300 leku)