Kongresuak

ZERGATIK IRUÑA?

Iruñean negozioen turismoaren sektorean esperientzia egiaztagarria duten enpresak daude. Horiek guztiek baliabide eta profesional onenak dituzte zure zerbitzura; horrela, zure bilerak arrakasta izatea bermatzen da. Urtero-urtero, nazio- zein nazioarte-mailako kongresu asko egiten dira hirian, eta goi-mailako ekitaldiak ere egin izan dira, hala nola Psikiatria, Kirurgia Plastikoa, Geriatria edo SEMICYUC Kongresuak, 2.000 ordezkari ere hartu zituztenak.

Bestetik, Nafarroako sukaldaritzaren ordezkaririk nagusienetako batzuk Iruñean daude. Horietako batzuek Michelin izarrak dituzte, hala nola Roderok eta Europak, edo Molino de Urdanizek, Iruñetik hurbil. Gastronomia zure kongresuaren osagarri perfektua izango da. Hiriak jatetxe-sorta zabala eskaintzen du, bilera gastronomiko txikiak zein gala-afari handiak aseko dituena. Ez dago Iruña baino toki hoberik Nafarroako produktu tipikoak dastatzeko: pikillo-piperrak, zainzuriak edo txuleta, eta, postrerako, gazta eta mamia, patxarana eta Nafarroako upeltegietako ardoak ahaztu gabe.