DONEJAKUE BIDEA QUIZ – 2021eko ASTE SANTUA

Ongi etorri berriro ere Eguberrietan sortu eta tokiko turismoa sustatzea xede duen ‘Iruña Quiz’ jolasera, oraingoan Donejakue Bidearen inguruan. Erromesbideari buruz dena zenekiela uste bazenuen, hori erakusteko ordua iritsi zaizu.

Herritarrek modu didaktiko eta dibertigarrian, 44 galderei esker, Bideari buruzko bitxikeriak ikasiko dituzte. Jokoa adin guztietako pertsonendako da eta bereziki familian edo lagunartean jolasteko pentsatuta dago .

Anima zaitez, jolastu eta parte hartu 15 sariren zozketan!

Gehiago jakin nahi baduzu, jolasaren inguruko galderei erantzuten laguntzeko apirilaren 1etik 11ra Donejakue Bideari buruzko bisita gidatuak izanen dira. Bisitak martxoak 30, astearteatetik, erreserbatzen ahalko dira.

 

OHAR GARRANTZITSUA: FORMULARIOA BIDALTZEAN SISTEMAK ERANTZUTEN EZ BADU, SAIA EZAZU BERRIRO MINUTU BAT PASA ONDOREN. 

Apirilak 9

 

K

 

 

JOLAS-ARAUAK

-JOLASAREN DATAK: apirilaren 1etik 11ra.
Erantzunak apirilaren 18ra bitarte ematen ahalko dira.

-4 GAI: Natura eta Gastronomia, Historia, Artea eta Kultura.

-NON DAUDE GALDERAK?

-Webgunean
-Sare sozialetan:
@VisitPamplona
-'Pamplona-Iruña’ mugikorretarako aplikazioan

-NOLA PARTE HARTU?

1- “Pamplona-Iruña” aplikazioaren bidez.
2- Beherago aurkituko duzun galdetegia betez.

-SARIAK: 

-Iruñeko Udaleko Protokolo Zerbitzuaren 10 opari-poltsa

-Iruñeko Hotelen Elkarteak emandako 5 esperientzia hoteletan:

-Bi pertsonendako gau bateko ostatua, gosaria eta afaria barne Iruña Park Hotelean
-Bi pertsonendako Gastro Relax esperientzia (ostatua, gosaria eta spa) El Toro Hotelean
-Bi pertsonendako gau bateko ostatua eta gosaria Tres Reyes Hotelean
-Bi pertsonendako gau bateko ostatua eta gosaria Gorraiz Hotelean
-Bi pertsonendako gau bateko ostatua eta gosaria (eskuragarritasunaren arabera) Maisonnave Hotelean

ZOZKETA:

-Webgunearen bidezko parte-hartzea: Zortzi sari banatuko dira gutxienez 3 erantzun zuzen dituzten txartel guztien artean.

-Aplikazioaren bidezko parte-hartzea: Sailkapenaren hurrenkerarekin bat, zazpi sari banatuko dira, eta puntuazio bera duten pertsonak badaude, horien artean zozketa eginen da.

 

PARTE HARTU

INFORMATZEKO BETEBEHARRA

Datuen babesa: Iruñeko Udala da arduradun ‘Quiz Pamplona-Iruña’ izenburuko jolasa kudeatzeko erabiliko diren datu pertsonalen gainean eta, halakorik eskatzen baduzu, Iruñeko eskaintza turistikoari buruzko berrikuntzen, programazioen eta eskaintzen bidalketa kudeatzeko ere. Ez da daturik lagako legeak hala aginduta izan ezik. Eskubidea duzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko –zuzenak ez badira– eta horiek ezabatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joaz. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria www.pamplona.es webgunean kontsultatu ditzakezu.