Bisita gidatuak

 

Iruñeak garrantzia handia izan du historian zehar eta, ondorioz, ezabatu ezin diren aztarnak daude hirian. Iruñeko Alde Zaharrean dauden monumentu garrantzitsuenetako batzuen adibide dira, esate baterako, Andre Mariaren katedrala, Alde Zaharreko Erdi Aroko elizak, Nafarroako Errege-erreginen Jauregia, errenazimentuko harresiak eta Ziudadela edo udaletxea eta haren fatxada barrokoa.

Gainera, hiriaren nortasunaren funtsezko osagai dira Donejakue bidea, neurri handi batean Iruñearen garapenaren ardura dagokiona, edo mundu osoan ezagunak diren sanferminak, Ernest Hemingway Nobel sariduna maitemindu zutenak. Ezinbestekoak Iruñea sakon ezagutzeko.

Zure egonaldia ahal bezainbeste aprobetxatu nahi baduzu, bisita gidatu bat egin dezakezu Iruñean barrena, hiriaren sekretu guztiak ezagutzeko. Alde Zaharreko monumentuak bisitatuta Nafarroako hiriburuaren historia ulertuko duzu, eta sanferminak interesatzen bazaizkizu, gidari profesional batek jai horietako gunerik garrantzitsuenak erakutsiko dizkizu. Eta noski, ezin ahantzi gure gastronomia zoragarria; dastatu hemengo zaporeak pintxoak janez.

Nahiago baduzu, zure kontura bisitatu dezakezu hiria, baina bertako sekretu guztiak ezagutzeari uko egin gabe, mugikorreko Pamplona-Iruña aplikazioari esker. Deskargatu aplikazioa eta hainbat ibilbide turistiko ezagutu ahalko dituzu: harresiak, Donejakue Bidea...

Gainera, Pamplona-Iruña Card turismo-txartelarekin abantaila eta deskontu garrantzitsuak izango dituzu hiriko jarduera eta ekitaldi onenetan, bai eta bisita gidatuak egiten dituzunean eta hiriko saltoki, taberna eta jatetxeetan ere.

Enpresa hauek egiten dituzte bisitaldi gidatuak

Colectivo Cultural Iñigo Arista

Hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa

Tel: (+34) 948 273 054

info@ciarista.com

www.ciarista.com

Familiei bereziki zuzendutako enpresa

 

Destino Navarra

Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera. Beste batzuk, aldez aurretik eskatuta

Tel: (+34) 644 288 407

guiapamplona@gmail.com mikel@destinonavarra.com

Onlineko erreserbak: http://booking.destinonavarra.com www.destinonavarra.com
 

 

Enjoy Pamplona Tours

Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa

Tel: (+34) 609 807 115

visitasguiadaspamplona@gmail.com

www.enjoypamplona.com

 

Erreka Incoming Navarra. Iruñeko tokiko gidariak

Hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera.

Curia kalea, 18, behea 31001 Iruña

Tel: (+34) 948 221 506 – (+34) 609 830 578

info@incomignavarra.com

www.incomingnavarra.com

 

Gran Hotel La Perla

Hizkuntzak: gaztelania

Tel: (+34) 948 223 000

reservas@granhotellaperla.com

 

Overtrails Incoming

Hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera. Beste batzuk, aldez aurretik eskatuta

Zangoza kalea, 31, behea. 31005 Iruña

Tel: (+34) 948 293 479 – (+34) 684 454 342

Eco-euro6 ibilgailuak

info@overtrailsincoming.eus

www.overtrailsincoming.eus

 

Trip Navarra

Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa

Tel: (+34) 722 338 747 – (+34) 688 988 747

info@tripnavarra.com

www.tripnavarra.com

 

Viajero ilustrado

Hizkuntzak: gaztelania

Tel: (+34) 697 199 017

info@viajeroilustrado.es

www.viajeroilustrado.es