Ingurabidea

Ingurabideak harresi almenadunetan barna egiten du, eta halako izena jaso du (paseo de ronda) bertan soldaduak zelatan ari zirelako, zerumugei eta inguruei so, zaintzak egiten. Harresiak Iruñean Aro modernoan egin ziren eraikuntzarik handiena izan ziren.

Hauxe zen Nafarroako Erresuma osoan obrarik mirestuena, eta Espainiako errege askok hona bidali zituzten ingeniariak, harresiak aztertu eta hobekuntzak egiteko, defentsaguneetan aitzindari izaten jarrai zezaten. Penintsulako defentsa-bastioirik gotorrentzat zuten, eta helburua gerra-aparatu hau etengabe modernizatzea zen. 

Informazio praktikoa

Helbidea: Paseo de Ronda, z/g. 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

    Iruña Harresiak dira