Iruñako Historia

Iruña izeneko jatorrizko herrixka, Burdin Aroan jada Arga ibaiaren gaineko terraza-eremu batean ezarrita zegoen, herriaren defentsa errazago egin ahal izateko. K. a. 75. urtean Ponpeio erromatar jenerala iritsi zen bertara, Sertorioren kontra gerra egiteko asmoz. Hasierako kokagune militarra izan zuen oinarrian Pompaelo hiri erromatarrak. Garai berean, Estrabón geografo ospetsuak Geographia obran idatzita utzi zuen hiriari buruz gordetzen den aipamenik zaharrena: “Jarraian, Jazetania pasata, iparralderantz, baskoien nazioa dago, hiri nagusitzat duena Pompelon, alegia, Ponpeioren hiria”. 

V. mendean, Iruña txikia bisigodoen menpe egon zen, eta horiek Apezpikutza bat ezartzea ere lortu zuten. 711. urtean, musulmanek inbaditu zuten hiria eta bertan finkatu ziren. 778. Urtean, Karlomagnok Iruñeko harresiak suntsitu zituen, eta horren ondorioz Orreagako Gudua gertatu zen, Iruñeko Erresumaren jatorritzat ulertu izan dena. Eneko Aritza izan zen lehen erregea.