Nafarroan barneko joan-etorriak turistarentzako abantaila dira. Lau autopista daude, lurraldea iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera gurutzatzen dutenak, motorrentzat eta riderrentzat egokiak diren zenbait errepide nazionalez gain. Espainiako lurralde bakarra da ordu batean edo gutxiagoan, mendia, itsasoa eta basamortua eskaintzen dituena, Iruñetik abiatuta. Zalantzarik gabe, Europako hegoaldeko eskaintzarik anitzena da.
Hegazkinez datozenentzat, gomendagarriena da autoa alokatzea – gidariarekin edo gabe– edo autobusa, taldeak izanez gero.
IBILGAILUAK GIDARIAREKIN ALOKATZEKO ZERBITZUA
Espainian, bidaiarien garraiorako gidaridun ibilgailuak alokatzea arautua dago, bezeroari berme eta segurtasun handienak emateko. Zerbitzu-mota horrek gama altuko ibilgailuak eskaintzen ditu, 24 orduz eta urteko 365 egunetan, puntualtasunez, seriotasunez eta diskrezioz. Eta nazioan zein nazioartean lan egiten da. Ibilgailu-sortaren barnean gehienez ere 8 leku dituzten batzuk aurki ditzakegu, baita gurpildun aulkietarako egokitutakoak ere.
Comarca II Pol. Ind., A Kalea, 28. 31191 Barbatáin
Tel: 948 13 19 33 - Fax: 948 21 41 55
www.edsacars.com
sergio@edsacars.com
Vera Magallón plaza, 11. 31570 San Adrián
Tel: 948 67 03 31
www.autobusesparra.com
parra@autobusesparra.com
Tel: +34 609 494 811
cesar@acinversiones.es
Hegaldiei buruzko informazio gehiago hemen:
https://www.facebook.com/Avionprivadopamplona/
GIDARIRIK GABEKO IBILGAILUEN ALOKAIRUA
AUTOBUSEN ALOKAIRUA