Gayarre Antzokia da, zalantzarik gabe, Iruñeko koliseorik ezagunena, baita hiriko eraikin enblematikoena ere. Hiriaren erdigunean dago kokatuta, eta gaur egun hiriburuaren bigarren zabalgunera irekitzen da.
Hasieran Teatro Principal de Pamplona edo Iruñeko Antzoki Nagusi izenez zen ezaguna, eta 1903. urtean hartu zuen gaur egun duen izena, Julian Gayarre tenore erronkariarraren omenez. 1931.urtean egun dagoen lekura eraman zuten baina jatorrizko fatxada gorde zuten, ia erabat.
Hainbat berritze-lan egin badizkiote ere, Gayarre Antzokiak ferra-itxurari eusten dio, Italiako ohiturari jarraikiz, eta 884 lagunentzako edukiera du, besaulki-patioaren, palkoaren eta anfiteatroaren artean. 2005. urtean zehar berritze-lanak egin zituzten agertokiaren inguruan hagak motorizatu eta hainbat elementu zaharkitu kentzeko. Era berean, orrazia garbitu zuten, hala hainbat eszenografia- eta muntaketa-lan egitea erraztuta, baita eraikinaren estetika hobetzea ahalbidetu zuten hainbat jarduketa ere. Nabarmentzekoak dira aretoaren sistema elektrikoan eta berokuntza-eta aireztapen-sisteman eginiko zaharberritzeak, suteen aurkako sisteman eginiko berrikuntza eta eguneratzea, ebakuazio-bideen hobekuntza eta handitzea, eta eserlekuen aldaketa, bai gune horretan, bai palkoan. Lan horiei guztiei esker handitu egin da antzokiaren edukiera, eta gaur egun 884 ikuslerentzako lekua du.
Gayarre Antzokiak arte eszenikoen alorreko mota guzietako ikuskizunak biltzen ditu, baita hainbat ekitaldirentzako zerbitzuak ere.
Informazio praktikoa
Helbidea: Karlos III Prestuaren Etorbidea, 1, 31002 Iruña-Pamplona
Telefonoa: +34 948 207 202
E-maila: programacion@teatrogayarre.com
Webgunea: www.teatrogayarre.com
Harremanetarako: Cesar San Martín