Talde profesional zabal baten euskarria duen eta estrategikoki kokatuta dagoen negozio-, harreman- eta truke-gune bat. Erakustazoka bat baino askoz ere gehiago da; izan ere, haren modulartasunak eta hainbat eginkizunetara egokitzeko gaitasunak leku ezin hobea bilakatzen dute edozer ekitaldi egiteko.
Refena ez da erakustazoka soil bat, hainbat zereginetara eta edozer formatutara egokitzeko gaitasuna baitu bere modulartasunari eta egokitzeko erraztasunari esker: 15.000 m2-ko azalera, hiru pabilioitan banatuta, 27.000 m2-tik gorako lursail batean kokatuta. Erakustazoka gisa gutxienez 11.000 m2-ko azalera estalia du erakusketetarako. Zerbitzu osagarri guztiak ditu, eta lan egiteko erraztasun ugari eskaintzen ditu.
Refena Iruñeko hirigunean kokatuta dago, eta elkarren ondoan diren hiru pabilioi biltzen ditu; guztien artean ia 15.000 m2-ko azalera eraikia. Horri 1.500 m2 inguruko azalera gehigarri bat erantsi behar zaio; bertan, bulegoak, harrera, sukaldea eta jarduerak garatzeko bestelako zerbitzu osagarriak biltzen dira.
Bi pabilioiek 8,50 metroko garaiera dute gunerik baxuenean. Duen tamaina eta moldakortasunari esker, edozer motatako ekitaldiak egin daitezke instalazioetan: azokak eta edozer produkturen aurkezpenak, kontzertuak, kirol-ekitaldiak, prestakuntza-ikastaroak, laneko bilerak…
Informazio praktikoa
Helbidea: Gipuzkoa Etorbidea, 2, 31012 Iruña-Pamplona
Telefonoa: +34 948 136 136
E-maila: carla@rzunzarren.com
Webgunea: www.refena.es
Harremanetarako: Carla Garcia-Tapia
Azalera osoa: 27 000 m2