bisita gidatuak

Erreserbak on line egin daitezke, edo aurrez aurre, turismo bulegoan, sarreren salmentarako makinan. 
Informazioa jasotzeko telefonoa eta helbide elektronikoa: 948 42 07 00 eta oficinaturismo@pamplona.es

BISITA GIDATUAK BARATZEETARA
Urriaren 12 eta 13an, 11:00etan. Topalekua: trenaren geltokia, Gazteluko plazan.

Trenak hiriko baratzeetara eramanen gaitu, Arantzadira eta Magdalenara. Iruñeko birika berde nagusietako baten bioaniztasuna eta ezaugarriak ezagutuko ditugu. Ibaia, ibaiertzak eta lur emankorra dira produktu naturalaren –hurbileko eta kalitatezko barazkiak eta ortuariak kasu– ekonomiaren substratu, Iruñeko herritarrentzat.

Jardueraren prezioa: 3 €. 12 urte bitarteko haurrak, doan.


BISITA GIDATUA: IRUÑA, PILOTAREN HIRIBURUA
Urriaren 12an, 11:00etan. Topalekua: Errege-erreginen Jauregia (Nafarroako Errege Artxibo Nagusia), Maiatzaren Biaren kalea, z.g.

Helburua da balioa ematea gure hiriko eta gure kulturako ondare-baliabiderik identitarioenetako bati: PILOTA. Zalantzarik gabe pilotaren historia zahar eta dokumentatuena hartzen duen hirian baikaude, pilotaleku gehien dituena, eta kirol horren “munduko hiriburu” izendatua izan dena.

Prezioa: 8 € 12 urte bitarteko haurrak, doan.