Eremu urdin berria Ipar Arrotxapean, Txantrean eta Sanduzelain

Irailetik aurrera, Ipar Arrotxapea, Txantrea eta Sanduzelai auzoak aparkatze arautuko eremu izanen dira. 

Hiru auzoetan eremu urdin, laranja eta berdeko 10.800 aparkaleku-plaza berri izanen dira 

 

Herritarrendako informazioa

    Informazio-bilerak 

    Reunión

    Udalak aurrez aurreko hainbat saio antolatu ditu aipatu auzoetako bizilagunei aparkatze arautuko eremu berriari buruzko informazioa emateko. 

    TXANTREA: ekainak 8, asteartea, 19:00 Andre Maria Laguntzakoaren ekitaldi-aretoa

    IPAR ARROTXAPEA: ekainak 14, astelehena, 19:00. Juslarrotxa Civivoxa

    SANDUZELAI:ekainak 16, asteazkena. 19:00. Sanduzelaiko Civivoxa 

    Sarrera librea, leku guztiak bete arte

    Bulego finkoak

      Bloques

      Uztailean eta abuztuan aipatu auzoetako bakoitzean bulego finkoak jarriko dira, honako helburu hauekin:

      • Informazioa eskuratu
      • Zalantzak argitu
      • Bizilagun-txartelak izapidetu 
        • Urteko prezioa: 48,35 euro
        • 2021eko prezioa (iraila-abendua): 16,12 euro 

      Postontzietan banatzea

      BUZÓN

      Ekainaren amaieran, bizilagunei eta auzoetako saltokiei informazio zehatza banatuko zaie eremuei eta bizilagun-txartelak eskuratzeko jarraitu beharreko pausoei buruz 

      Eremuak

      Kontsultatu auzoetako planoak eta kale bakoitza zer eremu mota bihurtuko den, eta irudiak handitu planoak xehetasunez ikusteko 

      Ipar Arrotxapea (8. sektorea)

      1.657 plaza

      • Eremu Urdina: 792 plaza (% 47,8)
      • Eremu laranja: 865 plaza (% 52,25) 

      Eremu urdina

      Nazario Carriquiri kalea, Toda Aznárez kalea, Agur Maria zeharkalea, Plazaolaren zeharkalea, Sueca Hiriaren kalea, Zendeen kalea, Garde, Burgiko aita Tomás, Antsoain, Juan de Goyeneche, Artika, Bernardino Tirapu, Aita Maceda eta Probintzietako tarte batzuk, Burgiko aita Tomás zeharkalea eta Marcelo Celayeta 

      Eremu laranja

      Pedro de Ursúa, Ximénez de Rada, Tiburcio Redín, Barkazio Gurutzekoa eta El Salvador kaleak, Artika zeharkalea, Aita Macedako tarte bat, San Blas zeharkalea, San Blas plaza, Bernardino Tirapu eta Artika kaleen iparraldeko tarteak, Probintzietako tarte bat eta Burgiko aita Tomás zeharkaletik ekialdera dagoen eremua

      Sanduzelai (9. sektorea)

      2.534 plaza

      • 1.074, eremu urdinean (% 42,3)
      • 1.376, eremu laranjan (% 54,3) 
      • 84, eremu berdean (% 3,4)

      Eremu urdina

      Sanduzelaiko etorbidea (aparkaleku-plaza laranja batzuk izan ezik, Juana García Goyena doktorearen plazaren inguruan), Húder doktorea, Gortari doktorea, Blasco doktorea, Galán doktorea, Repáraz doktorearen zati bat, Geltokiaren plaza eta Kaiko kalearen zati bat, Cuatrovientosetik plaza horretaraino, Lucea doktorea, Simonena doktorea, San Martín doktorea, Landa doktorea, Salva doktorea, Sanduzelai, Fleming doktorearen zati bat

      Eremu laranja

      Kaiko kalea, El Irati, Canalejo Doktorearen kalea, Reparaz doktorearen kaleko zati bat, Juaristi doktorearen kalea, futbol-zelaitik Nafarroako etorbideraino, Nafarroako etorbidea, Santa Bizenta Maria, Fleming doktorearen tarte bat, José Alfonso doktorea, Anselmo Goñi doktorea, Miguel Servet, Irigaray doktorea, Sanduzelaiko eta Sanduzelaiko etorbideko tarte bana 

      Eremu berdea

      Egungo disuasioko aparkalekua, Udalaren fultbol-zelaiaren ondoan

      Txantrea (10. sektorea)

      Hego Txantreako eremua

      4.472 plaza

      • 2.040, eremu urdinean (% 45,6)
      • 2.432, eremu laranjan (% 54,3) 

      Eremu urdina

      Magdalena, San Kristobal, Atarrabiako etorbidea, Juan de Tarazona, Iruñerria, Ororbia, Zizurreko Zendea, Berriogoiti, Miravalles, Zuñiga, Etxarri-Aranatz, Atarrabiako etorbidetik gertuen dagoen Ezkabako tartea, Urrutia, Izako Zendea, Oltza Zendea, Galar Zendeako tarte bat, Uharte Arakil, Imarkoain, Milagro, Cascante, Torralba, Berriozar, Subiza, Lakuntza, Irunberri, Mendigorriako tarte bat, Paternain

      Eremu laranja

       Aita Adoain, Larrasoaña, Santa Teresa Jesusenaren plaza, Doneztebe, Lesaka, Elo eta haiekin mugatzen den Mendigorria kaleko tartea, Ezkaba, Azoz, Fermín Daoíz, Zildotz, Mugazuri, Galar Zendeako tarte bat, Arteta, Beriain, Cordovilla, Ibero, Noain, Huarte, Tiebas, Zuasti, Obieta, Aieka, Aguilar, Oibar, Arguedas, Artaxoa, Kaseda, Cintruénigo, Etxalar 

      Ezkaba - Orvina eremua 

      2.202 plaza

      • 1.006, eremu urdinean (% 45,7)
      • 1.196 ,eremu laranjan (% 54,3) 

      Eremu urdina

      Kanalea kaleko hegoaldeko eremua eta Atarrabiako etorbideak eta San Kristobal kaleak mugatzen duten hiruki formako eremua 

      Eremu laranja

      Odol-emaileen pasealekua, Kaputxinoen kaleko tarte bat, Kanalea (iparraldeko eremua), Gurutze Gorria, Inge Morath, Amparo Toro, Remigia Echarren, Orvinako aparkaleku-poltsak 

      Harremanetarako

      Bidali iezazkiguzu eremu urdin berriari buruzko zalantzak harremanetarako formularioaren bitartez 

      Udalarekin kontaktuan jar zaitezke ere nuevazonaazul@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez

      Telefonoa eta helbide elektronikoa sortzen diren zalantzak argitzeko erabiliko dira

      Datuen babesa: Iruñeko Udala da arduradun datu pertsonalak zein administrazio-prozeduratarako aurkeztu edo eskatu diren eta horri dagozkion izapideak kudeatze aldera erabiliko diren datuen tratamenduaz. Ez zaie hirugarrenei lagako daturik, legeak hala aginduta izan ezik. Eskubidea duzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko –zuzenak ez badira– eta horiek ezabatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joaz. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria www.pamplona.es webgunean kontsultatu ditzakezu.
       

      dudas