Hiri-baratze komunitarioak

Hiri-baratze komunitarioak

Hiri-baratze komunitarioek hirien garapen jasangarria sustatzen dute, eta zenbait helburu betetzen dituzte gizarte, ingurumen hezkuntza, osasunaren sustapen, kultura eta ekoizpenaren inguruan.

Zer dira

Auzo-elkarteek kudeatzen duten eremu publiko bat.
Parte hartze librea eta doakoa. 
Nekazaritza ekologikoko produktuak landatzen dira.

Nork erabil dezake

Udalak eremu bat lagatzen dio elkarte edo talde bati, zeina arduratzen baita baratzea kudeatzeaz. Interesa duen edonork parte har dezake.

Udalaren laguntza

Udalaren laguntza teknikoa eta ekonomikoa dute proiektuek.

Onurak

  • Jende ororendako doako jarduerak antolatzen dira.
  • Kontsumo arduratsua.
  • Materialen berrerabilpena
  • Baratzearen inguruko prestakuntza- eta pedagogia-jarduerak.
  • Ikastaroak, lantegiak, foroak, bilerak.
  • Aisialdirako gunea
  • Nekazaritza ekologikoko produktuak.

Baratze-zerrenda

1) Alde Zaharra

Lekua: Pellejerías zokoa
Nori esleitua: La Piparrika elkartea
Azalera: 1.014 metro karratu
Perimetroa: 130 metro
Abian

2) Txantrea

Lekua: Aita Adoain kalea
Nori esleitua: Krispilak elkartea
Azalera: 1.140 metro karratu
Perimetroa: 136 metro
Abian (lau baratze-maila eraiki dira)

3) Donibane

Lekua: Irantzuko Monasterioaren plaza
Nori esleitua: San Juan Xar elkartea
Azalera: 371 metro karratu
Perimetroa: 81 metro
Hamabi zapalda eta baratze-alor zirkular bat eraiki dira.

4) Errotxapea

Lekua: Barkazio Gurutzeko kalea
Eskatzailea: Mendialdea Elkartea
Azalera: 1.160 metro karratu
Perimetroa: 153 metro
Esleitu berria.

5) Mendebaldea-Ermitagaña

Lekua: Arcadio M. Larraona kalea-Antonio Pérez de Goyena pasealekua (Nafarroako Liburutegi Nagusiaren albo batean)
Eskatzailea: Ermitaldea elkartea
Azalera: 2.152,41 metro karratu
Perimetroa: 211 metro.
Esleitu berria

Sección
Erakutsi titulua?
Desactivado
Orri hau erabilgarria al da?