Europako Kirolaren Astea

Iruña kirola da... eta zu ere bai! 

#Beactive #IruñaKirolada

Irailaren 23tik 30era bitarte, egin bat Europako Kirolaren Astearekin: ariketa fisikoa egin, sare sozialetan partekatu eta sari asko irabazi!

Asteko proposamenak

7 egun, 7 erronka 

Ospatu astea proposatzen dizkizugun eguneroko erronkak eginez: 

  • Irailaren 23a, osteguna: ibilaldia Arantzadiko parkean barna
  • Irailaren 24a, ostirala: : irristaketa tarte batean Antoniutti parkeko skate-pistan
  • Irailaren 25a, larunbata: ibili bizikletaz Arga ibaiaren pasealekuan barna
  • Irailaren 26a, igandea: bat egin Minbiziaren aurkako VII. Martxarekin
  • Irailaren 27a, astelehena: hurbil zaitez Trinitarioseko pumtrackera eta gozatu zure bizikletaz, zure irristailuez edo zure patinetez
  • Irailaren 28a, asteartea: Zer iruditzen zaizu lasterketa bat Gaztelugibeleko Patxi Morentin zirkuituan barna? 
  • Irailaren 29a, asteazkena: egon sasoitsu Udalaren atari zabaleko gimnasioetan 

 

Iruña ibilian lehiaketa

Partekatu zure kirol-jarduera sare sozialetan eta parte hartu hainbat sariren zozketan 

Lehiaketaren oinarriak 

  • Parte hartzeko epea: irailaren 23ko 00:00etatik irailaren 30eko 23:59ra.
  • Baldintzak: 
    • Argazki bat kirola eginez igotzea post gisa Instagram, Facebook edo Twitterrera
    • #Beactive eta #IruñaKirolada traolak erabiltzea
    • Iruñeko Udaleko kontuak aipatzea
    • Kontua modu pribatuan badago, pantaila-irudi bat bidali beharko dute zuzeneko mezu baten bidez
  • Ebazpena: irabazleak urriaren 1ean, 14:00etan, jakinaraziko dira post baten bidez sare sozialetan 
  • Sariak:
    • 2 sarrera Helvetia Anaitasunaren ligako partida batera joateko
    • 2 sarrera areto-futboleko Osasuna Magna Xotaren partida batera joateko
    • Osasunaren lehen mailako jokalariek sinatutako kamiseta. 

Urte osoan zehar