Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra

Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra
Dirección

UDALETXE PLAZA z.g., 4. sol., 31001 - IRUÑA

Teléfono
Horarios
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Otros datos
- ZINEGOTZI ORDEZKARIA: Mikel Armendáriz Barnechea.ZUZENDARITZA: Antso Fernández Oregi.IDAZKARITZA TEKNIKOA: Cristina Lorente Gracia.HERRITARREN PARTAIDETZA:Hiriko elkarte eta entitateen erregistroa.Herritarren entitateendako diru-laguntzen kudeaketa.Elkarteen Zentroa, Caldereria kaleko erabilera anitzeko aretoa eta partaidetzako gune kogestionatuak zein autogestionatuak kudeatzea.Zeharkako partaidetzarako barne-guneak sustatzea udal-alorretan, hala unean-unean sortutako mekanismoekin nola koordinazio-mahai tekniko bat sortuta, Udalean zein Udalaz gaindi herritarren partaidetzari lotutako gaietan lan egiten duten teknikariei zuzenduak.Partaidetza-prozesu jakin eta zehatzak sustatu eta dinamizatzea, lurraldekoak zein sektorialak, aukera bihur daitezen behetik abiarazteko Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzako Erregelamenduan aurreikusitako partaidetza-organoak: auzo-kontseiluak, kontseilu sektorialak eta Hiriko Gizarte Kontseilua.Udal-kontseiluak sortzea eta/edo sendotzea, zenbait adin-talde eta gizarte-sektoretakoak -haurrak, gazteak, adinekoak eta berdintasuna-, haien arazoak berariaz lantzeko, eta sor daitezkeen bestelako kontseiluak sustatu, babestu edo koordinatzea, beste zenbait gai jorratze aldera (dibertsitate funtzionalak, auditoretza herritarra, ingurumena eta mugikortasuna, kultura, euskara, etab.).Auzoko foroak eta kontseiluak sortu daitezen bultzatzea auzo bakoitzaren berariazko errealitateari erantzuteko, horretarako biziberritzeko premia handiena duten alderdietarako dinamizazio-planak propio sortuz.Hiriko Gizarte Kontseilua sortzea.Aurrekontu partizipatiboak sustatzea.Arauetan behar diren aldaketak egiteko proposatzea, partaidetza modu malguan heda dadin maila guztietan.Onlineko partaidetza eta herri-galdeketak sustatu eta koordinatzea.Laguntza ematea herritar guztiei irekitako ekitaldien bitartez herritarren partaidetza sustatzen duten elkarteei.Boluntariotza sustatzeko programak indartu eta bultzatzea.Elkarteei trebakuntza ematea hauen inguruko ikastaroen bidez: teknologia berriak, kontabilitatea, diru-laguntzen bilaketa eta abar.Partaidetzarako tokiko behatoki bat sustatzea, edo kontseilu sektorial bat, partaidetzaren inguruko eztabaida- eta koordinazio-gune tekniko gisa, non presentzia izanen baitute erakundeak, gizarte zibilak eta ezagutzaren esparruak.Ahalduntze- eta partaidetza-eskola bat sustatzea, politikariak, funtzionarioak, gizarte zibila, herritar-kolektiboak zein -entitateak eta sektore soziokomunitarioko profesionalak baliabidez hornitu eta gaitze aldera.